Tokiko Foroa

Getxoko Ingurumeneko Tokiko Foroa Getxoko Udalaren 2003ko azaroaren 28ko osoko bilkuran sortu zen, herritarrek parte hartzeko organo gisa, kontsulta-izaerarekin, Alkatetzari atxikia. Araudi bat eman zitzaion foroari, eta bertan beraren helburuak, osaera, funtzioak eta funtzionamendu arauak zehazten dira.

  • Ondoko hauek dira kideak:
    • Ekologistak Martxaren ordezkaria
    • Urtealaiaken kidea
    • Ingurumenean ospea duen pertsona bat
    • Kirol elkarteen ordezkaria
    • Gizatiarren ordezkaria
    • Basozaleaken ordezkaria
    • Getxo Enpresaren ordezkaria
    • Sarekideren ordezkaria
    • Ingurumen teknikaria
    • Foroko idazkaria
    • Ingurumeneko Hiri Zerbitzua eta Ingurumen Kalitate Zerbitzuko zinegotzia
    • Azpiegitura, Obren eta Zerbitzuen arloko zinegotzia
    • Getxoko alkatea
  • Tokiko foroaren oinarrizko helburua da ingurumena babesteko eta udal kudeaketa iraunkorra izateko irizpideak eta herritarren proposamenak txertatzea Getxo udalerriko ingurumenaren eta hiri inguruaren gaineko udal eskumenak gauzatzean eta betetzean.
  • Herritarrek parte hartzeko organoa da, kontsulta-izaerakoa eta Alkatetzari atxikia. Hilean behin biltzen da, uztailean eta abuztuan izan ezik.
  • Hona hemen Getxoko Ingurumeneko Tokiko Foroaren Araudia eta egindako batzarreko aktak, denak pdf dokumentuetan:

Arautegia

Ingurumeneko Tokiko Foroaren Arautegia


Aktak


oficina-medio-ambiente

Ingurumen Arloa

Foruak 8 kalea
48992 Getxo

Telefonoa: 94 466 01 91
Email: ingurumena@getxo.eus
arretarako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara