Nabarmenak
Bizikidetza eta kontingentzia plana
Bizikidetza eta kontingentzia plana sortzen diren premietara eta agintariek ezarritako protokoloetara egokituko da. Planak hainbat protokolo biltzen ditu, hau da, sarrera protokoloa, bisiten eta komunikazioen protokoloa, Covid-19 zaintzeko eta kontrolatzeko jarduera-protokoloa eta jarduerak eta zerbitzuak garatzeko plana.
Eguneko Arreta Zerbitzua
Udal Eguneko Arreta Zerbitzua egoitzako bigarren solairuan dago eta pertsona jasotzaileei prestazio estimulatzaileak errehabilitatzaileak, heziketakoak eta astiakoak (gimnastika eta tailerrak) eskaintzen dizkie, autonomia mantentzeko. 12 plaza dituen Zerbitzua 65 urtetik gorako menpekotasunaren lehenengo gradukoentzat da. Pertsona interesatuek udalerrian erroldatuta egon behar dute eta eskaera Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan aurkeztu behar dute.
Etxebizitza Komunitarioa
Etxebizitza Komunitarioa udal egoitzako bigarren pisuan lekututa dago mendekotasunaren I. gradua duten pertsona nagusientzat, bizitza autonomoa izateko neurri txikiko laguntza behar dutenean eta etxebizitza egokia ez dutenean. Etxebizitzak 13 gela ditu (guztira 14 plaza), egokitutako komunarekin. Pertsona interesatuek udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo beharko dute gizarte langile batekin hitzordua eskatzeko, berak bideratuko baitu eskaera.
Zerbitzuak
Getxoko Udal egoitzan eskaintzen ditugun zerbitzuak