Mailak
Getxoko Udal Euskaltegiak hiru lerrunetan du banaturik euskara ikasteko prozesua: Oinarrizko erabiltzailea, Erabiltzaile aurreratua eta Erabiltzaile aditua. Eta lerrunok bina mailatan.
MAILAK
Getxoko Udal Euskaltegiak hiru lerrunetan du banaturik euskara ikasteko prozesua: Oinarrizko erabiltzailea, Erabiltzaile aurreratua eta Erabiltzaile aditua. Eta lerrunok bina mailatan: oinarrizko erabiltzailearena, A1 (Hasierakoa) eta A2 (Oinarrizkoa) biltzen dituena; aurreratuarena, B1 (Independentea) eta B2 (Aurreratua) bere baitan hartzen dituena; eta adituarena, C1 (Gaitasunezkoa) eta C2 (Adituarena) mailez osaturik dagoena.
Oinarrizko erabiltzailea: A1 eta A2
Europako erreferentzia markoaren arabera, oinarrizko lerrun honen xedea honako hau da: ikasleak eguneroko gaiei buruzko euskarazko testu laburrak ulertzea, eta ahoz zein idatziz –baina gehienbat ahoz– euskara elkarreraginean erabiltzea, labur eta sinple, baina egoki eta eraginkor.
- A1 maila (Hasierako erabiltzailea): 165 eskola-ordu (+75 ordu bakarlanean)
- A2 maila (Oinarrizko erabiltzailea): 200 eskola-ordu (+ 100 ordu bakarlanean)
Erabiltzaile aurreratua: B1 eta B2
Maila honen xedea honako hau da: ikasleak ohiko testuinguru, gai eta egoera ezagunetan instrukzioak, kontaketa laburrak eta azalpen-testuak ulertzea da, eta ahoz zein idatziz, euskara zehaztasunez eta eraginkortasunez erabiltzea. Xede ere izango da ikasleak elkarreraginean, bere lan-esparruko gaiei buruz, alderdi esanguratsuak eta xehetasunak bereiziz, deskribapenak egitea eta azalpenak eta iritziak eraginkortasunez ematea.
- B1 maila (Erabiltzaile independentea): 250 eskola-ordu (+150 ordu bakarlanean)
- B2 maila (Erabiltzaile aurreratua): 330 eskola-ordu (+250 ordu bakarlanean)
Erabiltzaile aditua: C1 eta C2
Maila honen xedea honako hau da: eremu profesional, publiko zein pertsonalean ikasleak era guztietako informazioa euskaraz trukatzeko gai izatea era landu eta jantzian, ahoz zein idatziz, solaskidearen jarrera edota euren arteko harreman maila zeinahi delarik, hizkuntza adierazleak estrategikoki erabiliz eta hizkeraren maila denotatiboa eta konnotatiboa bereiziz.
- C1 maila (Erabiltzaile gaitua): 450 eskola-ordu (+350 bakarlanean)
- C2 maila (Erabiltzaile aditua): 330 eskola-ordu (+ 500 bakarlanean)
Euskaltegi
Getxoko Udal Euskaltegia
Santa Eugenia plaza
(Romo Kultur Etxea - 4. solairua) Getxo
Telefonoa: 94 464 65 02
Posta elektronikoa: euskaltegi@getxo.eus
Ordutegia: irailaren 15era arte: 08.30-14.00
irailaren 16tik aurrera: 08.30-17.00 astelehenetik ostegunera eta 08.30-14.00 ostiraletan