Alkatea

Amaia Agirre Muñoa naiz, Getxoko lehen emakumezko alkatea; gurea itsasora begira dagoen udalerri zoragarria da, bai eta bizi, lan egin eta gozatzeko toki onenetakoa ere.

Berrikuntzaren eta oparotasunaren sinonimo da Getxo. Pertsonak dira gure politika publiko guztien bihotza, jasangarritasun ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa baitute oinarri. Proiekzio zorrotza abiapuntu hartuta, balio handiko garapen ekonomikorako berariazko estrategiak garatu ditugu, eta aukerak sortu ditugu bai ekintzaileentzat, bai enpresentzat. Tokiko talentua, sormena eta ekintzaile-grina baloratzen eta bultzatzen ditugu, tokiko garapen integralaren eragile diren aldetik.

Hirigintza inklusibo eta irisgarrirantz doan herri-eredua nahi dugu, getxoztarren beharrizanak erdigunean jartzen dituena eta giza garapen jasangarriarekin konprometituta dagoena. Komunitate kohesionatua gara, abegikorra, sozialki anitza eta askatasunaren nahiz eskubide-berdintasunaren balioekin konprometitua.

Ingurumena, gure ingurua eta gure planeta babestea gure politiken funtsezko zutabeak dira. Gure aukera da gaurko beharrizanei erantzutea eta etorkizuneko eskari berriei aurrea hartzea. Horregatik, gure beste lehentasunetako bat da ingurumena nahiz pertsonak errespetatzen dituen mugikortasun jasangarria eta osasuntsua.

Harro gaude kulturaren eta kirolaren esparruetan aitzindari izateagatik. Gure udalerriak nazioartean oihartzuna duten kultura- eta kirol-ekitaldiak sustatzen ditu, eta aipatzekoa da tokiko artista eta kirolariei ematen diegun babesa ere, arrakastak lortzen jarraitu dezaten eta Getxo izena mundu osoan zabaldu dezaten. Horrez gain, ahalegin berezia egiten dugu gure kultur ondarea zaintzen eta sustatzen, aldi berean euskara zainduz, nortasun-ikurra eta gure ondasun preziatuenetakoa izanik.

Bihotzez eskertzen dut politika egiteko dudan moduan jarritako konfiantza. Bigarren legegintzaldi honetan, ondo dakit zeintzuk diren aurretik dauzkagun erronkak eta lehentasunak. Nire konpromisoa sendoa da, eta getxoztar guztien alde lan egiten jarraituko dut, orain arte egin dudan bezalaxe: erantzukizunez, gardentasunez, pasioz eta arduraz. Espero dut bai talde politiko guztien babesa izatea, bai gizarte-, kultura- eta enpresa-eragile guztiena, baita herritar guztiena ere, Getxo bizitzeko, lan egiteko eta gozatzeko toki are hobea bihurtzeko.

Amaia Agirre Muñoa naiz, Getxoko alkatea. Nire bizipenak oso lotuta daude familia, Getxo eta atzerriarekin.

Gerra garaian familiaren gehiengoa erbesteratu zen eta nire gurasoak ez ziren hego Euskal Herria bueltatu 1981era arte. Beraz nire haurtzaroa Donibane Lohitzunen eman nuen eta gaztaroa eta nerabezaroa Donostian.

Azken 35 urtetan bertan egin dut nire bizia. Psikologian lizentziatua eta gradu-ondoko ikastaroak egin ostean espezializazioa egin nuen: gatazken bitartekaritza eta ebazpena. Geroago, Suitzan, Frantzian eta Estatu Batuetan jasotako ekarpenekin eta kide batzuen artean Gatazkak Eraldatzeko Unibertsitate Zentroa sortu genuen Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik.

Enpresan 12 urtez, gatazkak konpontzeari lotutako hainbat alorretan lan egin nuen. Ondoren biziaren aldaketak direla eta, Agirre Lehendakaria Center for Social and Political Studies (ALC), ikerketa zentruan lan egiteko aukera izan nuen.

Ekimen horretatik sortu zen, UPV/EHUren eskutik, Gatazka Eraldatzeko Unibertsitate Zentroa, Unibertsitatetik sortu zen lehen spin offetakoa. Unibertsitate Zentroa artekaritza komunitarioan, zigor-artekaritzan, talde handien eta bizikidetza-proiektuen laguntzan espezializatu zen, hala udaletan nola ikastetxeetan.

2019an, Getxoko alkate hautatu ninduten, eta harro nago herrian kargu hori betetzen duen lehen emakumea izateaz. Aurreko legegintzaldian, 2015ekoan, Getxoko Udaleko Komunikazio, Partaidetza eta Gardentasun Arloko zinegotzia izan nintzen, ikerketa-zentro horretan egiten nuen lanarekin batera.

Euskara nire hizkuntza da, baita gaztelania, frantsesa eta ingelesa hitz egiten ditut ere. Hizkuntzak ez ezik, gastronomia ere gustoko dut. Mahai inguruan senide eta lagunen artean sortzen den giroaz gozatzen dut. Musika entzutea, kirola egitea eta bidaiatzea, nire zaletasunen artean aurkitzen dira.

Familia nire eguneroko motorra da, nire bizitzan ezinbestekoa, batez ere erronka berri honen aurrean.

EAJ/PNV-k Getxoko alkategai berriro izateko aukeratu nau eta errespetu handiz, konpromiso eta lanarekin erantzungo dut.

Getxo bizi, lan egin eta gozatzeko hiri batekin amesten dut, eta zuk?

Funtzioak

Udal Gobernuan nahitaezkotzat hartzen da ordezkaritza eta burokrazia organoen arteko koordinazio funtzionala. Horretarako, agintaritza gorenak zuzendaritza batasuna ezarriko du jarduera behar bezala bideratzeko. Agintaritza edo lehen tokia Alkateak beteko du.

LBRLren 21.1, 2 eta 3. artikuluak xedatzen duenarekin bat etorriz, Alkatea Korporazioaren lehendakari da eta honako eskurantzak izango ditu:

  • Udal gobernua eta administrazioak zuzentzea.
  • Udala ordezkatzea.
  • Osoko Bilkuraren, Gobernu Batzordearen eta edozein udal organoren bilkura deitzea eta bilkurotan buru izatea.
  • Udalaren zerbitzu eta lanak zuzentzea, ikuskatzea eta bultzatzea.
  • Bandoak ematea.
  • Bere eskumenaren mugak kontuan izanik, gastua xedatzea, ordainketak agintzea eta kontu ematea.
  • Udalbatzaren langileria osoaren burutza nagusia edukitzea. Udaltzaingoaren burutza egikaritzea eta, era berean, armak erabiltzen dituzten funtzionarioen izendapena eta zehapena.
  • Premiazko kasuetan epai edo administrazio ekintzak egikaritzea.
  • Ezbehar edo zorigaitz publiko posibleetan, pertsonalki eta haren erantzukizunaren menpean beharrezko neurriak hartzea eta berehala Osoko Bilkura jakinaren gainean jartzea.
  • Bere agintaritzarekiko desobeditze hobenak zigortzea edota Udal Ordenantzak urratzeagatik salbu eta aipatu gaitasuna beste organo batzuek eratxikita dutenean.
  • Aurretiaz ezarritako legezko prozedurarekin bat etorriz, obrak eta zerbitzuak kontratatzea aurrekontuaren baliabide arrunten % 5etik beherako zenbatekoetan eta, beti ere, kontratazio zuzenari aplika dakiokeen muga orokorra gainditu gabe.
  • Lizentzia edo baimenak ematea lizentzietan horrela xedatzen denean.
  • Berariaz Osoko Bilkurari eratxikitzen ez zaizkion plangintza orokorreko eta hirigintza kudeaketako garapen tresnen onespenak eta, era berean, Hirigintza Proiektuetan ere.
  • Legeek eratxikitzen dizkioten gainerakoak eta Estatuaren legeriak edo Autonomia Erkidegoetako legeriak udaleko beste organoei beharrean, udalerriari esleitzen dizkiotenak.

Era berean, Alkateari dagozkio Alkateordeen izendapena eta Gobernu Batzordeko kideen izeneztapena.

Horrez gain, Alkateak bere eskurantzen egikaritza eskuordetu ahal izango du, Osoko Bilkuraren eta Gobernu Batzordearen saioak deitzea eta horietako burutza salbu; beste alde batetik, ondoko eskurantzak izango ditu Alkateak:

  • Berdinketa erabakitzea kalitatezko botoaren bidez.
  • Araudi organikoaren esparruan, Udalbatzaren administrazio zerbitzuen antolaketa.
  • LBRLren 21.1.1) artikuluan adierazitako zenbatekoa gaindituz, urtebetetik gorako iraupena izango ez duten edota urteko aurrekontuan jarritakoa baino kreditu handiagoak beharko ez dituzten obra, zerbitzu eta hornikuntzen kontratazioa eta emakida.
  • Langileria arloan, Osoko Bilkurari ez dagozkion eskurantza guztiak.
  • Lizentziak ematea salbu eta Odenantzek edo arlokako legeek berariaz Osoko Bilkurari edo Gobernu Batzordeari eratxikitzen dietenean.
  • Garapen eta kudeaketa ekonomikoa, onartutako aurrekontuaren arabera.
  • Udalaren akordioak argitaratzea eta betearaztea.
  • Salmentetarako enkante eta leihaketetan, errentamendu, hornikuntza eta udalaren mota guztietako zerbitzu eta lanen adjudikazioetan buru izatea.

Bestelako eskurantzak:

LBRLren 78. artikuluaren arabera, Alkateak isunaz zehatuko ditu Toki Korporazioetako kideak bilkuretara arrazoirik gabe ez bertaratzeagatik edo haien betebeharrak behin eta berriro urratzen dituztenean; hori guztia, Autonomia Erkidegoaren legeak eta, horren ordez, Estatuaren legeak xedatzen duenarekin bat etorriz.

Horren harira, Alkateak ordezkari pertsonala izenda dezake auzokide egoiliarren artean, batez ere, hirigunetik kanpoko Toki Erakundea ez diren auzune bakoitzean. Era berean, zerbitzuen bilakaera bereziagatik hirietan ere ordezkari pertsonala izenda dezake Alkateak Udalbatzaren beraren Araudi Organikoak xedatzen duenaren arabera.

Bestalde, Alkatearen zeregina izango da Toki Erakundean sor daitezkeen eskurantzen gatazkak konpontzea baldin eta kide anitzeko organoak, organo horietako kideak edo udalerria baino beheragoko lurralde esparruko Erakundeak ukitzen ez baditu.

Horrez gain, udal zerbitzuen egituraketa eta antolaketa.

Legeak zehazten dituen zehazpen jakinak ezartzea ere Alkatearen lana izango da.

Ildo beretik, Alkateek ezkontza zibila baimentzeari dagokionez, Kode Zibilaren aldarazpenari buruzko abenduaren 23ko 35/1994 Legearekin bat etorriz, ezkontza egingo den udalerriko Alkateak edozein espainiarren ezkontza baimentzeko eskumena izango du; esangura horretan, ezkontza Alkateak ala berak eskuordetutako Zinegotziak baimenduko du.

Arestian aipatu betekizunez gain, Getxoko Alkateak ondoko eskurantzak izango ditu:

  • Udalaren akordioak argitaratzea eta betearaztea eta Udal Ordenantza eta Arautegiak aplikatzea.
  • Osoko Bilkurari ez dagokionean, Udaleko organoen arteko eskurantza gatazkak konpontzea.
  • Autonomia Erkidegoko legearen arabera, Zinegotziak isunez zehatzea bilkuretara arrazoirik gabe ez bertaratzeagatik edo euren betebeharrak behin eta berriro ez betetzeagatik; horrez gain, Zinegotziei Udalbatzaren zerbitzuen esku dauden datu, aurrekari edo informazio guztiak luzatzea agindu dezake Alkateak, beti ere, araudiaren arabera.
  • Aurrekontu proiektua egitea eta sarreren gauzapenerako toki berezitasunen eta beharrezkoak izan daitezkeenen kudeaketa eta eraginkortasuna garatzea, hornikuntzen ziozko fakturak, obra eta zerbitzuen ziurtagiriak eta hartutako konpromisoak betetzeko beharrezkoak izango diren agiriak onartuz; beste alde batetik, udal fondoen zenbaketa arrunt eta apartekoetara bertaratzea eta diru kutxaren hiru giltzetako bat edukitzea.
  • Agintezko edo debekapenezko banako aginduak ematea administratuen jardueraren gainean esku hartzea bidezkoa denean.
  • Apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.1.1 artikuluan adierazitako zenbatekoa gaindituz, urtebetetik gorakoa izango ez den edo urteko aurrekontuan jarritakoak baino kreditu handiagoak behar ez dituzten kontratazio lanen proiektuak onartzea eta lan, zerbitzu eta hornikuntzen adjudikazioetarako kontratazio mahaian buru izatea.
  • Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuen araudiaren 30.2.c) artikuluak aipatzen duen txostena ematea.
  • Funtzionarioak saritzea eta zuzentzea salbu eta zerbitzuaren banantzeari buruzko zehapena ezartzea eta funtzionarioak kargutik kentzea haien izendapena Udalbatzari ez dagokionean; edozelan ere, funtzionarioak eta lan-kontratuko langileria izendatzea, aldi baterako langileria izendatzea eta uztaraztea eta funtzionario eta lan-kontratuko langileriaren egoerak aitortzea Alkatearen eskurantza izango dira.
  • Udalerriaren bizitzari zuzenean eragingo dioten lege edo orokorrean xedapenek ezarritako betebeharren betepena eskatzea eta bereziki: -Ofizilatzat aitortzea bi urtez egoiliar diren eta erroldaketan barneratzea, baztertzea eta biztanleen kalifikazioari buruzko ebazpenak onartzen dituzten espainiarren auzotartasuna. - Nahitaezko eskolatzearen betepena zaintzea.

Era berean, udal mugartean izango diren ekitaldi publikoetan Alkatea izango da buru.

azaroak 30

  • 10:00 XVI Getxoblog. Lekua: Biscaytik. Partaideak: alkatea, Modernizaziorako zinegotzia
  • 20:00 Errobi – 50. urteurrena. Lekua: Muxikebarri. Partaideak: alkatea

azaroak 29

  • 09:30 Koordinaziorako barne-bilera. Lekua: Elkartegi. Partaideak: alkatea eta zinegotziak
  • 12:00 Lauaxeta sariak. Lekua: Aldundiaren egoitza. Participan: Bizkaiko Aldundi nagusia, alkatea
  • 18:30 Encendido luces de Navidad. Lugar: Plaza Puente Bizkaia. Participan: alcaldesa, Concejales/as del equipo de Gobierno

azaroak 28

  • 09:30 Udal-batza. Lekua: Udal-batza aretoa. Partaideak: alkatea, udalbatza
  • 20:00 Getxomoda. Lekua: Olatua gurutzaldien terminala. Partaideak: alkatea,Sustapen ekonomikoko zinegotzia

azaroak 27

  • 11:00 Ehun urtetik gorako pertsonari omenaldia. Lekua: Ehun urte gorako pertsonaren etxea. Partaideak: alkatea, Gobernu taldeko zinegotzia, aholkularia.
  • 18:30 Gizatiar jardunaldien itxiera. Lekua: RKE. Partaideak: alkatea eta Gobernu taldeko zinegotziak

azaroak 26

  • 09:00 Tokiko Gobernu Batzarra. Lekua: Komisiorako gela. Partaideak: alkatea, Gobernu taldeko zinegotziak eta Idazkari nagusia.
  • 09:30 Gobernu taldeko alderdien agenderako koordinazio bilera. Lekua: Komisiorako gela. Partaideak: alkatea eta EAJ-PNV eta PSE-EEko alderdien zinegotziak.
  • 11:00 Prentsa-oharra SGAE - Flamenco. Lekua: Teatro Campos Elíseos. Partaideak: alkatea eta SGAEko ordezkariak.

azaroak 25

  • 09:00 Komunikaziorako koordinazioa. Lekua: Komisiorako gela. Partaideak: alkatea, aholkularia eta arloko zinegotzia.
  • 09:30 Alkatearen eta zinegotzien agenderako koordinazio bilera. Lekua: Komisiorako gela. Partaideak: alkatea, aholkularia eta alkatearen idazkaria.
  • 09:30 A25 kontzentrazioa. Lekua: Puntu Morea Puente Bizkaia. Partaideak: alkatea, Gobernu taldeko zinegotziak.

Alkatearen aurreko agendak (historikoa)

« Udal Antolaketara itzuli