Garraioa eta mugikortasuna

Getxo Bizkaiko ipar-ekialdean dago, Bilbotik 15 kilometrora. Iparraldean Kantauri itsasoarekin muga egiten du, eta mendebaldean, berriz, Nerbioi ibaiarekin. 10 kilometro kostalde eta hondartza ditu.

getxo

Bizkaimove (Bizkaiko trafikoaren egoera denbora errealean)

Loiuko Aireportutik gertu dago, eta errepidez joan daiteke bertara (N 633).

Errepide sareari esker, Getxora zuzeneko autobidearen bidez irits daiteke penintsulako edo Europako edozein txokotatik. A 8 autobidea A 68 autopistarekin lotzen da. E 70 A8arekin lotzen da, Santanderreko noranzkoan.

Renfek Bilbo espainiar hiririk gehienekin eta Europarekin lotzen du, Hendaiako edo Le Pehrtseko muga-igarobideetatik. Abandoko Renferen geltokia metroarekin lotuta dago zuzenean.

Itsasoz, Getxok gurutzontzientzako moila dauka. Horregatik, denbora-pasako ontzi askoren eskala izan da denboraldi guztian.

  • Hauek dira Getxon geratzen diren lineak. Ordutegiak, maiztasuna, tarifak eta bestelako informazioa behar izanez gero, sar zaitez Bizkaibusen webgunearekin (kanpoko orrialdearekin esteka).


Getxoko Radio Taxi: 94 491 53 53

Mugikorretarako aplikazioa: BizkaiTaxi

Taxi-zerbitzuaren tarifak:
2026eko tarifen ebazpena

I. Tarifa: Tarifa hau lanegunetan aplikatuko da, 07:00etatik 22:00etara.

  • Jasoko den gutxienekoa: 6,84€
  • Osatutako km: 1,47€
  • Ordubetez zain egoteagatik: 20,03€

II. Tarifa: Tarifa hau erkidegoaren eta tokiko araudian finkatutako igandetan eta jaiegunetan aplikatuko da, bai eta larunbatetan ere 13.00etatik aurrera eta lanegunetan 22.00ak eta 07.00ak bitartean.

  • Jasoko den gutxienekoa: 7,46€
  • Osatutako Km: 1,61€
  • Ordubetez zain egoteagatik: 28,28€

Bi tarifetarako, gutxienekoan bildutako ibilbidea 1.500 metrokoa da.

Metroak zazpi geltoki ditu Getxon eta oso modu erraz eta erosoan komunikatzen gaitu hiriburuarekin:

  • Areeta - Bizkaia Zubia (Getxo ibaiaren ezkerraldearekin elkartzen du, Portugaleterekin hain zuzen ere)
  • Gobela - Antiguo Golf
  • Neguri – Ereagako hondartzara eta Abrako Kirol Portura
  • Aiboa – Fadurako kiroldegirantz
  • Algorta- Portu Zaharrera iristeko
  • Bidezabal- Aixerrotarantz eta Andra Marirantz
  • Ibarrengoa- Andra Marirantz

 

Bizkaia Zubia. Getxo eta Portugalete herriak Nerbioi-Ibaizabal itsadarraren gainetik elkartzen du. 63 metroko garaiera eta 160 metroko luzera du eta industria-aroaren ordezkari gisa nabarmentzen da, munduan eraiki zen lehen transbordadore mekanikoa baita.

Ordutegiak eta Maiztasunak (kanpoko orrialdearekin esteka).

 

Abrako kirol-portua. Euskal Herrian sortu zen lehenengo kirol portua dugu. Hornikuntza eta zerbitzu paregabeak, atrakaleku erosoak, udalerrian duen kokapen estrategikoa edo bere komunikazio aukera bikainak dira kirol portu hau bisitatzeko arrazoietako batzuk.

Getxoko Kirol Portuaren webgunea. (Kanpoko orrialdearekin esteka).

 

Ibaiaren alde biak batzen dituen txalupa zerbitzua, Areeta (Getxo) eta Portugalete artean. Bidaiariak garraiatzen ditu.

Facebook

 

Ereaga-Algortako igogailua


Portu Zaharreko igogailua


Villamonte - Alango - Aiboako igogailuak

Bilboko aireportua Bizkaiko hiriburutik 12 kilometrotara dago, Loiuko udalerrian. Bilbok Espainiako iparraldeko eremuarekin komunikazio ezin hobeak ditu: A-8 autobidea Santanderrekin komunikatzen da mendebaldeko norabidean, eta Donostiarekin, Irunekin eta Frantziarekin ekialdeko norabidean; eta AP-68 autobidea Gasteizekin, Logroñorekin, Zaragozarekin, Bartzelonarekin, Burgosekin eta Madrilekin komunikatzen da.


Loiuko Aireportuaren webgunea

...

Udaletxea

Foruak Kalea, 1
48992 (Algorta) Getxo

Posta elektronikoa: archivo@getxo.eus
Telefonoa: 944660078