Autonomiadun erakundeak
Kultur Etxea, Getxo Kirolak, Andrés Isasi Musika Eskola eta Udal Egoitza.
Kultur Etxea
Kultur Etxeak erakunde autonomoa kultura eta aisialdiko programazioa garatzeaz arduratzen da, publiko guztien nahiak asetzeko grinarekin. Jaialdiak, azokak, musika zikloak, antzerkia, zinea, erakusketak, haurrentzako ikuskizunak eta beste jarduera asko antolatzen ditu Kultur Etxeak. Halaber, liburutegi zerbitzu, udal euskaltegi eta zenbait lokal kudeatzen ditu (erabilera publikoko aretoak, erakustaretoak,...).
Lehendakaria: Dª Irantzu Uriarte Gómez
Ordezkoa: D. Ignacio Uriarte Gorostiaga
Getxo Kirolak
Getxo Kirolak, udal-polikiroldegiak (Fadura, Gobela eta Andra Mari) eta amateur, eskola nahiz federatu mailako kiroletan gauzatzen diren jarduerak kudeatzen dituen Getxoko Udaleko erakundera. Getxoko hiritarrei kirol, aisialdi eta osasun-jarduerak gauzatzeko erraztasunak ematea da gure xedea; baita, udaleko kirol-instalazioak eta udalerriko kluben, kultura, hezkuntza, nahiz lan-munduko kirol-izaerako beharrak artatu eta haiei erantzutea ere.
Lehendakaria: D. Álvaro González Pérez
Ordezkoa: D Carlos Sergio Achotegui.
Andrés Isasi Musika Eskola
Andrés Isasi Musika-Eskola musika-jardueraren ezagutzara eta praktikara hurbiltzea ahalbidetzen duen Getxoko Udaleko Erakunde Autonomoa da.Bost urtetik aurrera, gure Musika-Eskolan matrikulatu ahal izango duzu. Musika-Eskolatik musika-hezkuntzak zuri pertsona moduan garatzen laguntzea nahi dugu, hezkuntza artistikoa den aldetik zuen sentikortasunaren garapenean lagun diezazuen.
Lehendakaria: Dª Irantzu Uriarte Gómez
Ordezkoa: D. Ignacio Uriarte Gorostiaga
Udal Egoitza
Jesusen Bihotzaren Udal Egoitza Getxoko Udaleko erakunde autonomoa da. Gobernu batzarra eta lantalde profesionalak dauzka, eta izaera publikoko gizarte zerbitzua eskaintzen du adineko pertsona dependienteentzat. Egoitza 6.400 m2 inguruko eraikina da, guztiz berriztatua eta leku handikoa; gainera, beharrezko guztiarekin hornituta dago. Zentroaren irisgarritasuna erabatekoa da, hesi arkitektonikoak erabat desagerrarazi dira eta.
Lehendakaria: Dª Keltse Eiguren Alberdi.
Ordezkoa: Dª Janire Ocio Celada
Kontseilu errektoreak
Apirilak 19. Santa Clarako batzar aretoan
-
Kultur Etxea. 09.00ean. Gai-zerrenda
-
Getxo Kirolak. 10.15ean. Gai-zerrenda
-
Musika Eskola. 11.00ean. Gai-zerrenda
-
Udal Egoitza. 11.45ean. Gai-zerrenda