Datuen babesa

Atal hau sortuta Getxoko udalak sarbide arin eta azkarra eman nahi die egiten dituen datu-tratamenduei buruzko informazio nagusiei eta interesdunei dagozkien eskubideei, datu pertsonalak eraginkortasunez kontrolatu ahal izan ditzaten.

protección de datos

Aurkezpena

Getxoko udalak konpromisoa hartzen du atal honetako dokumentuak eguneratuta edukitzeko beti, datu pertsonalei buruz egiten dituen tratamenduak era errealean isla ditzaten.

protección de datos

Datuak Babesteko Ordezkaria

Datuak Babesteko Ordezkaria (DBO) figura independentea da erakundearen barruan eta, besteak beste, Getxoko udalean eta bere erakunde autonomoetan datuak babesteko araudia betetzen dela ikuskatzeaz arduratzen da.

protección de datos

Herritarrek beren datu pertsonalen gainean dituzten eskubideak

Araudiak eskubide batzuk aitortzen ditu, pertsonei euren datuen gaineko kontrol eraginkorra bermatzeko aukera ematen dietenak.

protección de datos

Tratamenduaren jardueren erregistroa

Getxoko udalak eta bere erakunde autonomoek konfidentzialtasuna bermatzen dute datu pertsonalen tratamenduan; halaber, bermatu egiten dute segurtasuna lortzeko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak ezartzea, Europako Parlamentuaren 2016/679 (EB) Erregelamenduarekin eta datuen babesaren arloan indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz.

protección de datos

Izapideen araberako informazioa

Datu pertsonalen tratamendu zehatzari buruzko informazioa emateko legezko betebeharra betetze aldera, Getxoko udalak eta bere erakunde autonomoek ahalik eta informazio zehatzena jartzen dute interesdunen eskura, inprimaki normalizatuen oinetan ageri den informazioa osatzen duena.

protección de datos

Lege-oharren ereduak

Dokumentu hauen helburu nagusia Europako Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean jasotako baldintzekin bat datozen informazio-klausulen ereduak eskaintzea da.