Udal Hilerria
Getxoko Udalak udal hilerria kudeatzen du.

Karmengo Andre Mariaren hilerria
Getxoko Karmengo Andre Mariaren Hilerria udal-titulartasuneko zerbitzu publikoko ondasun bat da, eta Getxoko Udalari dagokio haren zuzendaritza, gobernua eta administrazioa, zeinak Erregelamendu honetan eta aplikatzekoak diren xedapen estatletan eta autonomikoetan ezarritako arauen arabera baliatzen baititu bere botereak.
Udal-hilerriak herri-jabarikoak dira, eta, beraz, hileta-eskubidea emakidaren xede diren lurperatze-unitateen aldi baterako erabilera pribatibora mugatzen da, unitate horiek Udalaren titulartasunekoak izanik, eta hilotz-hondarrak eta hilotzen osasun-araudi apikagarrian zehaztutako giza hondakinak hilobiratzeko emandakotzat jotzen da, beste destinorik eman gabe.
- Hilerriaren araudia
- Udal ordenantza fiskala: kontsultatu
Ehorzketa-unitateak esleitzeko jarraibideak
Getxoko Udalak lurperatze-unitateak esleitzeko jarraibide berri bat onartu du.
Tokiko araudiak udalerriei esleitzen dizkien eskumenen artean daude, besteak beste, hilerriak eta hileta-jarduerak. Zerbitzu horri udal-erregulazioa emateko, dagokion hilerriaren erregelamendua onartu zen 2023ko urtarrilaren 26ko osoko bilkuran (testu osoa 2023ko apirilaren 28ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 82. zenbakian).
Erregelamendu horrek arautzen duenaren arabera, zerbitzuan jasotako alderdien artean dago ehorzketa-unitateak esleitzea. Horretarako, aipatu da Udalak, plangintza egokiaren bidez, bermatu egingo duela ehorzketa-eskariari erantzuteko behar adina espazio egongo direla. Gaur egun, horma-hobi eta horma-hobi osarioetan (kolunbarioak) lurperatzeko aukera dago hainbat etxaditan; beraz, azken urteetako lurperatze kopurua ikusita, epe luzeko premiak estaltzeko itxaropena dago.
Urtarrilaren 17ko 134/2017 Ebazpenaren bidez, lurperatze-unitateak esleitzeko jarraibidea onartu zen. Onartu zenetik denbora asko igaro denez eta hilerri-zerbitzuaren beharrak aldatu direnez, jarraibide berri bat onartu da.
Itsas hilerria
Fidel Iturria udal arkitektoak egin du hilerriaren espazio-konposizio gehiena, baita Basagoiti Arteta familiari dagokion hilerriko kapera berezienarena ere.
Kostaldean egonda, bere kokapen ikusgarriari esker "itsas hilerrien" tipologiaren barruan dago.
Hilerria nola diseinatu zen jakin dezakezu, Getxoko familia garrantzitsuenen arbasoak ezagutu eta hileta-eraikinak inguratzen dituen kutsu espiritualaz blaitu, Fidel Iturria - Nekroturismoa ibilbide autogidatuaren bidez, Getxon.
Udal Hilerria
Bostgarrena, z/g
Andra Mari
Telefonoa: 94 460 22 96
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera 08.00etatik 18.00etara
Asteburuetan eta jai egunetan 09:00etatik 18:00etara
Abenduak 25 eta Urtarrilak 1 08.00etatik 13.00etara
Santu Guztien egunean eta bezperan 08.00etatik 20.00etara