Babesleku Klimatikoen Sarea

Red refugios climáticos

Bero-boladen aurrean herritarrei fresko egoteko baliabideak eskaintzeko asmoz, Udalak Babesleku Klimatikoen Sarea definitzeko lanak abiarazi ditu.  Babesleku klimatikoen sarea jasangarritasunaren arloko udal konpromisoen parte da, Getxoko Klima Aldaketara Egokitzeko Planarekin (2022), Tokiko 2030 Agendarekin eta Klimaren eta Energiaren Tokiko Planarekin bat etorriz. Bereziki laguntzen du berdeguneak eta hiri itzala handitzen, herritarren erresilientzia hobetzen eta espazio publikoa klima baldintza berrietara egokitzen.

Klima-aldaketa ondorioak gero eta ageriagoak dira gure inguruan: ibai-uholdeak, lehorteak, muturreko tenperaturak eta bero-boladak ohikoagoak bihurtu dira. Horiek herritarren osasunean eta gure hirietako egunerokoan duten eraginari aurre egiteko, ezinbestekoa da egokitzapen neurriak hartzea eta herritarrei zuzendutako babes-eremuak sortzea.

Udalak landu duen klima-aldaketak Getxoko udalerrian egun duen eta etorkizunean zango duen arriskuaren diagnostikoan jasotzen den moduan, nahiz eta epe motzean hiriak bero-boladak jasateko duen arriskua txikia izan, epe ertainera begira arrisku-maila ertaina izango da eta epe luzera arriskua handia izatera igaroko da (batez besteko tenperaturak 3 ºC-raino igo litezke mendean zehar, eta bero-boladako egunak hirukoiztu egin litezke). Arrisku honen esposizioa ertaina da Algortan eta Andra Marin, aldiz, handia; Neguri eta Areeta auzoetan, berriz, esposizioa txikia da gaur egun. Bero-boladak areagotzeak herritarren osasunean inpaktuak eragiten ditu, batez ere, herritar zaurgarrienetan (adinekoak eta haurrak, esate baterako).

oficina-medio-ambiente

Ingurumen Arloa

Foruak 8 kalea
48992 Getxo

Teléfonoa: 94 466 01 91
Posta elektronikoa: ingurumena@getxo.eus
Arretarako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:etara.