Gardentasuna
Getxoko Udalak, ahalik eta gardentasunik handiena lortzearen eta udal gobernua herritar guztiei hurbiltzearen garrantziaz jabetuta, Gardentasunaren Atari hau sortu du. Legeak ezartzen dituen betebeharretatik urrunago doa udala. Izan ere, Gardentasun Legeak eskatzen duena baino informazio gehiago ematen du erakundeari buruz.
Getxoko Udalaren baitan Gobernu Irekiaren eta Modernizazioaren Arloa dago; horren barruan dago Gardentasun Unitatea. Unitateko arduraduna Mikel Erkoreka González (zinegotzia) da. Hona hemen eurekin harremanetan jartzeko datuak: Urgull kalea, 4º 48991 Algorta. Telefonoa: 944660100
Getxoko Udalean gobernu ona, partaidetza eta gardentasuna sustatzeko tresnei buruzko informazioa bildu eta zabaltzeaz arduratzen da Getxoko Udaleko Gardentasun Unitatea.
Unitate honen asmoa da udal-administrazioaren eta horri lotutako erakundeen kudeaketa gardentasunaren printzipioak betez gauza dadila, baita gobernu onaren kodeei jarraiki eta publizitate aktiboaren, informaziorako sarbidearen, datu irekien eta gardentasunaren arloko legeria betez ere.