Aparkalekuak

Ezagutu Getxoko udalerrian dauden aparkaleku guztiak.

aparcamiento-alango

103 aparkalekuren alokairua (Juan Bautista Uribarri kaleko 2-4-6-8. zenbakietako babes ofizialeko eraikina)

Udalak alokairu-araubidean eskainiko ditu Juan Bautista Uribarri kaleko 2-4-6-8. zenbakietan dauden babes ofizialeko etxebizitzen eraikineko 103 garaje-partzela, udalaren jabetzakoak direnak. Erabaki hori hartzeko kontuan hartu da hango bizilagunek bertan aparkatzeko adierazitako interesa, baita gune horretako biztanleen kopurua areagotu izana ere.

Hori guztia Algortako erdigunea berrantolatzeko proiektuaren barruan, oinezkoentzako espazioak sustatuko dituen eta herritarren zein merkataritzaren bizi-kalitatea hobetuko duen espazio lagunkoia, segurua eta irisgarria sortze aldera.

Alokairu-kontratuak urtebetekoak izango dira gutxienez, eta gehienez hiru urtez luzatu ahalko dira, partzela bakoitzeko hilean 60 euroko zenbatekoan. Aparkaleku horren eragin-eremuan bizi diren herritarrek aipatutako partzeletako bat eskuratu ahalko dute; horretarako, euren eskaera eta pleguetan ezarritako dokumentazioa aurkeztu beharko dituzte.

Dokumentazioa:

San Nikolas plazako aparkalekuak

1. eragin-eremuko partzelen zozketa eta 2. eragin-eremuko plazen eskaera berrietarako epea.

  • San Nikolas plazako ibilgailu automobilebtzako egoiliarren aparkalekuetako aparkaleku-plazen emakida demanialerako administrazio baldintza berezien plegua (Plegua)
  • San Nikolas Plazako lurpeko aparkalekuen emakida demaniala esleitzeko zozketarako oinarriak (Zozketa)
  • San Nikolas Plazako lurpeko aparkalekuen zozketarako onartu direnen behin-betiko zerrenda (Zerrenda)
  • Dekretua: Aurkeztutako ukoak onartzea, eta ondorioz, dekretu honetan aipatzen direnei fidantzak itzultzea adostea, zozketan parte hartzeko onartutakoen behin-betiko zerrendak onestea, zozketaren oinarriak onestea eta zozketa egiteko eguna zehaztea, eragin-eremua handitzea partzelak norgehiagoka araubidean esleitzeko San Nikolas plazako aparkalekuak zozketatuz. (Dekretua)
  • Getxoko San Nikolas Plazan dagoen ibilgailuentzako aparkaleku leku baten esleipenean parte hartzeko eskaera (Eskaera)
  • 2. Eragin-eremua. Getxo udalerri osoa.
Dekretua: Aurkeztutako uko egiteak onartzea eta, ondorioz, ondorengo NANak dituzten pertsonei egindako fidantzak itzultzea erabakitzea eta Egindako ukoen ondoren, behin betiko esleitzea San Nikolas plazako parkingeko aparkaleku-plazak

aparcamiento-manuel-gainza

Algortako Manuel Gainza aparkalekuko egoiliarren eta abonatutako pertsonen plazak esleitzeko prozesua

Documentación:

urbanismo

Hiri-garapen Iraunkorreko Eremua

Foruak 6 kalea (Santa Clara egoitza)
48992 Getxo

Telefonoa: 010 / 94 466 00 00
Posta elektronikoa: 010@getxo.eus
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 19:00etara

Lan eta jarduketei buruzko aurretiko komunikazioak, espedienteen kontsulta eta agiri-bilketa. Hitzordua hartu behar da 946620099 telefono zenbakian edo https://citaprevia.getxo.eus web helbidean.

Ondarea eta Etxebizitza: 94 466 00 44 / 45
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.