Berriak

Irekiera

2020/12/21

Algortako Manuel Gainza aparkalekua zabalik, merkataritzaren gabonetako kanpaina eta herritarren joan-etorria bultzatzeko

Ekipamendu berrira egin den bisita ofizialaren ondoren

Getxoko Udalak 242 plaza dituen Manuel Gainza parkinga ireki du, behin-behineko txandakako aparkalekuak, Algortako erdigunean, merkataritza- eta ostalaritza-sektorearen Gabonetako kanpaina bultzatzeko eta ibilgailuen zirkulazioa, aparkalekua eta oinezkoen joan-etorria hobetzen jarraitzeko. Parkinga zerbitzuan egongo da eguneko 24 orduetan, asteko 7 egunetan, ibilgailuak txandatzeko.

Une honetan, erabiltzaileen eskura jartzen dira ekipamendu horrek dituen 242 plazak, 7.000 m2 hiru solairutan banatuak, eta eskariaren arabera irekiko dira. Egoiliarren eta abonatuen plazak esleitzeko prozesuaren hasiera behar bezala iragarriko da.

Getxoko alkateak, Amaia Agirrek, ekipamendu berria bisitatu ondoren –bisita horretan egon dira Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiak, Getxo Enpresa, Ashoge (Getxoko Ostalaritza Elkartea) eta Bizkaiko Ezgaitasun Fisiko eta/edo Organikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea, Fekoor-, jendearentzat ireki da ekipamendu berria. Agirrek, udaleko teknikariek egindako lana eskertu du eta nabarmendu duenez, "Aparkaleku honek eta gaineko parkeak, baita beste neurri batzuk ere, hala nola Algortako Etorbidea eta Mariandresena kalea berriz urbanizatzeak, gure bizilagunen bizi-kalitatea hobetzea bultzatu beharra izan dute oinarri, beti ere mugikortasuna eta irisgarritasuna bultzatzeko; eta, jakina, Algortako merkataritzaren eskaera betetzeko"

Tarifak urriko osoko bilkuran onetsitakoak dira

Aplikatuko diren tarifak, BEZa barne, joan den urrian onartutakoak dira. Hona hemen:

Arrunta (09:30 - 20:00h): 0,02 € / minutu, 0,05 €-ren multiploetan.

60´…………………..…………..1,20€

90´……………………………….1,80€

120´……………………………..2,40€

180´……………………………..3,60€

240´……………………………..4,80€

300´……………………………..6€

…………………………………………….

Murriztua (00:00 - 09:30 eta 20:00 - 23:59h): 0,00625 € / minutu, 0,05 €-ren multiploetan.

60´…………………..…………..0,40€

90´……………………………….0,55€

120´……………………………..0,75€

180´……………………………..1,15€

240´……………………………..1,50€

300´……………………………..1,90€

…………………………………………….

 

Gogoratu aparkalekuko obrak 3.899.830€-ko esleipena izan zuela (BEZa barne), eta 2019ko otsailean hasi eta joan den uztailean amaitu zirela lanak. Urrian goi aldean dagoen parkea ireki zen jendearentzat, 1.300 m2-ko azalera duena, irisgarria, 655 m2-ko lorategi-eremua eta 37 zuhaitz, 14 banku (herritarrek eskatuta, hasierako 10ak baino 4 gehiago jarri dira), 7 paperontzi, edateko uraren iturri 1 eta argiztapen eraginkorra dituena. Topaleku berria jendearentzat eta herritarrek erabiltzeko eta gozatzeko.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +