Paisaiaren I. Ekintza-Plana, “Getxo Paisaia: Arrigunaga-Ereaga” izenarekin

Arrigunaga

Ongietorri "Getxo Paisaia: Arrigunaga-Ereaga" atalera. Hemen Paisaiaren I. Ekintza Plana idazteko ikerketa-prozesuari buruzko informazioa aurkitu ahalko duzu.

 Hemen ikerketa-prozesuari buruzko informazioa jarriko dugu.

Kontsultarik egin nahi baduzue, posta elektronikoz idatzi ahal diguzue: getxopaisaia@getxo.eus

Paisaiaren Ekintza Planerako Proiektua

Aztertuko den eremua Uribe Kostako itsaslabarren ibilbidea deritzonaren barruan sartzen da. Ibilbide hori Bizkaia zubitik abiatzen da, Nerbioi itsasadarraren eskuinaldean, eta Armintza arrantzale herriko porturaino iristen da. 30 kilometroko ibilbidea da gutxi gorabehera.

Azterlana Getxo udalerriari dagokio bakarrik. Udalerri honetatik ibilbidearen 7 kilometro inguru igarotzen dira. Udalarrian zehar, lurzoru urbanizagarriko lehenengo zati bat dago (Bizkaia Zubitik abiatuta), eta gero bigarren zatia, lurzoru urbanizaezinekoa, Sopelako Barinatxe hondartzaraino.

Ekintza Plan hau gutxi gorabehera kilometro bateko luzera daukan tarte batean kontzentratzen da. Haren ezaugarri nagusia da ibilbide osoan hri-presio gehien duen tartea dela. Arrigunaga hondartzatik Punta Begoñaraiono doan itsas fatxada da. Eremuaren azalera osoa 150 hektareakoa da (oinplanoan).

Ibilbidea gaur egun oso zatikatuta dago. Ez da bakarrik lehen deskribatutako ibilbidearen konektorea, baizik eta jarduera ekonomikoko zenbait arlo konektatzen dituela: turismoa, jatetxeak, kultura.

Araudiarin dagokionez, eremuaren erdia, gutxi gorabehera, Espazio Libreen Sistema Orokorraren (ELSO) katalogazioaren pean araututa dago, eta beste erdia, gehienbat itsalabarrari dagokiona, lurzoru urbanizezina da.

Analisia eta azterketa errazteko, eremua 6 zonatan zatitu da, antzeko ezaugarriak dituztenak, eta hemen deskribatzen direnak:

  • Lehenego zona: Arrigunaga

Arrigunaga

  • Bigarern zona: Cabo de Abasota

Abasota

  • Hirugarren zona: Usategi

Usategi

  • Laugarren zona: Portu Zaharra - Jeneratxu

Jeneratxu

  • Bosgarren zona: Portu Zaharra - Tamarises Hotela

Tamarises

  • Seigarren zona: Tamarises - Punta Begoña

Punta Begoña

Ekintza-planen idazketarako herritarren parte hartzea bilatzen da, teknikariei Getxoko paisaiaren kultura eta nortasun izaerako dimentsioa bereganatzen laguntzeko. Zentzu horretan, paisaiaren ekintza-planaren idazleek herritarrengana hurbildu nahi dute, itsasoko fatxada beraientzat zer den bertatik bertara jakiteko. Hori guztia ikerketa gisa planteatzen da, teknikariek gidatua, baina herritarrentzat irekitako alde bat izango duena, baita gidatutako bisitaldiak ere, ikertuko den kostaldeko zatian zehar.

Horretarako, zenbait ekintza publiko prestatu dira, Getxoko paisaiari dagokion balioa emateko. Era berean, paisaiari buruzko informazioa bilatuko da. Izan ere, martxoaren 4an, informazio-jardunaldia egingo da, eta bertan Getxoko kostaldeko paisiari buruzko hitzaldi bat eskainiko dute bi paisaia-teknikarik. Hitzaldia 18:30ean hasiko da Villamonteko Kultur Etxean, sarrera librea dela, gehienez 60 lagunentzat. Ondoren, lan-taldea osatuko da 20 lagunekin, parte-hartze  prozesu horretarako berariaz hautatuko direnak (kolektibo desberdinen artean hautatuko dira, hala nola, inguruko auzo, gazte eta emakume elkarte, ezgaitu, kirol eta itsas talde eta ostalarien artean, uste baita lotura berezia dutela planak helburu duen eremuarekin. Gainontzeko plazak hiritarrentzat geratuko dira libre).

Biharamunean, martxoaren 12an, 11:30ean, bisita gidatua egingo da Arrigunagatik Ereagaraino, eta gure paisaiaren ezaugarriak ezagutzeko aukera aparta izango da.

Azkenik, bi tailer antolatuko dira: bata, aldez aurretik idazle-taldeak ezarritako helburuak baloratu eta aztertzeko; eta bigarrena, helburuak lortzeko idazle-taldeak aldez aurretik ezarritako ekintzak baloratzeko.

Bisita eta tailerrak ere dohainik izango dira eta ostiral honetatik, otsailaren 26tik, aurrera eman daiteke izena: edo 94 643 06 54 tel.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +