Materia organikoa konposta egiteko instalazioa
Larrañazubiko udal ingurumen guneak materia organikoa konposta egiteko instalazioa izango du.
Getxoko Udalak eta Garbiker Foru Sozietate Publikoak -Bizkaian hondakin solidoen tratamendua kudeatzen duen erakundea- lankidetza hitzarmen bat sinatuko dute Larrañazubiko udal ingurumen gunean konposta egiteko planta bat instalatzeko eta ustiatzeko.
Sinatutako akordioaren arabera, “sinatutako akordioaren arabera, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Udalak urrats bat aurrera egin nahi dugu hiri-hondakinen kudeaketan ekonomia zirkularraren planteamenduetatik abiatuta, hondakinak baliabide berri bihurtuz, Amaia Agirre alkatearen esanetan.
Gaikako bilketa hori estalki marroia duen edukiontziaren bidez egiten da, eta, horretarako, irekitzeko txartela eduki behar da.
Aurrekariak
“Getxo eta Garbikerrek hainbat ikerketa egin dituzte azken urteetan, hiri-hondakin organikoaren zati horri tratamendu hobea emateko beste teknologia batzuk topatzeko, bai emaitzari bai tratatutako kantitateari dagokionez. Hori dela eta, Garbikerrek erabaki du gure ingurumen gunean frakzio organikoa tratatzeko plantetako bat ezartzea”, dio Ingurumeneko Hiri Zerbitzuetako eta Ingurumen Kalitateko zinegotzi Joseba Arregik.
Getxon, Garbiker-ek egingo duen instalazioari, “proba pilotu gisa, hondakin organikoaren hezetasuna gutxitzeko airearen tratamendu-prozesua gehituko diogu, tratamendu-ahalmena nabarmen handitzeko, instalazioa edo instalazio berriak handitu gabe”, aurreratu du Arregik.
Larrañazubiko hondakinak tratatu eta kudeatzeko instalazioak
Horregatik, Getxok eta Garbikerrek iritzi diote aukera estrategiko bat dela “esperientzia partekatu hau” garatu ahal izatea, jatorrian gaika bildutako materia organikoa konposta egiteko instalazioa ustiatzekoa. Larrañazubiko hondakinak tratatu eta kudeatzeko instalazioak dauden eremuan ipiniko da planta. Izan ere, gune horretan instalazio hauek aurkitzen dira: Transferentziagunea, urteko 90.000 tona hartzeko ahalmena duena, itxieraren osteko fasean dagoen zabortegi bat, hondakinak gaika biltzeko Garbigune bat, gas-estazio bat eta Ingurumen Aretoa. Materia organikoa tratatzeko planta berriak, beharrezko duen makineria izango du: konpostatzeko erreaktore bertikala, birringailua eta bahegailua, baita hainbat ekipamendu esperimental ere, hezetasuna kentzeko.
Garbikerrek bere gain hartuko du plantako makineriarako, egokitze-lanetarako eta mantentze-lanetarako egin beharreko inbertsioa. Udalak instalazioa ezartzeko behar diren espazioak utziko ditu, langileak jarriko ditu eta bere gain hartuko du ekipamendu esperimentalen alokairua, bai eta hornidurek eragindako gastuak ere (ura, argia, erregaiak, etab.). Bi erakundeek partekatuko dituzte eskuratzen diren ezagutzak eta tratamenduaren emaitza den produktua (konposta).
Lankidetza hitzarmenak aurtengo abenduaren 31 arte iraungo du, baina lau urteko epera arte luzatzea erabaki edo adostu daiteke. Udalak eta Garbikerrek lan-batzorde bat sortuko dute, emaitzen jarraipen bateratua egiteko eta aldeen jarduerak koordinatzeko, helburu barteratuak lortzeko esperientziak trukatze aldera.
Hiri-garapen Iraunkorreko Eremua
Foruak 8 kalea (Santa Clara egoitza)
48992 Getxo
Telefonoa: 010 / 94 466 00 00
Posta elektronikoa: 010@getxo.eus
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 19:00etara
Lan eta jarduketei buruzko aurretiko komunikazioak, espedienteen kontsulta eta agiri-bilketa. Hitzordua hartu behar da 946620099 telefono zenbakian edo https://citaprevia.getxo.eus web helbidean.
Ondarea eta Etxebizitza: 94 466 00 44 / 45
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.