Getxobus

Hiri busaren zerbitzua esperientzia pilotu gisa esleitzeko lehen urratsak.

  • Etorkizuneko Getxobus 12 hilabeteko proba pilotu gisa hasiko da, zerbitzuaren behin betiko eredua zehaztu aurretik udalerriaren barne-mugikortasuneko beharrak baldintza errealetan aztertzeko.
  • Zerbitzuak ibilbide zirkularra izango du, Getxoko hainbat auzo lotuko dituena, besteak beste, Areeta, Romo, Algorta eta Andra Mari, eta gaur egun lotura zuzenik ez duten eremuen arteko lotura hobetuko du.
  • Ibilbideak 30 geraleku estrategiko baino gehiago izango ditu, metro-geltokien, osasun-zentroen, merkataritza-guneen, ekipamendu publikoen eta bizitegi-eremuen ondoan.
  • Ibilbidea osatzeko gutxi gorabehera ordubete beharko da, 20 eta 25 minutu bitarteko maiztasunarekin, eta udalerri barruko eguneroko joan-etorrietarako alternatiba praktiko bat eskainiko da.
  • Ibilbidearen eta geltokien diseinua mugikortasunaren azterketa tekniko batetik eta 2025ean egindako herritarren parte hartze prozesuan jasotako ekarpenetatik abiatuta egin da.
  • Proba pilotuan zehar, zerbitzuaren etengabeko jarraipena egingo da, erabilerari, eskariari, gorabeherei eta herritarren iritziei buruzko datuak bilduz, hobekuntza posibleak ebaluatzeko eta etorkizuneko Getxobus Getxoko benetako beharretara egokitzeko.