Jarduera berriak Maidagan-Sarrikobasoko aldean

Maidagan parkea

- Parke berria zabalduta (2015/03/13)

- Maidagan urbanizatzeko proiektua erritmo onean doa eta 2015eko urtarrilaren amaieran bukatuko da (2014/12/03)

- Hasi dira jada Maidagango metroko parkea urbanizatzeko lanak

- Gobernu Batzordeak  onartu du Maidaganen lurperatu duten metroko azaleko zatiaren urbanizazio proiektua, lizitazio-prozesuari hasiera emanez (2013/11/22)

maidagan

 Getxoko Udalak, kasu batean Garraioen Partzuergorekin elkarlanean eta bestean era zuzenean, Maidagan-Sarrikobasoko aldean hiru guneak sortzeko bi jarduera berri jarriko ditu martxan. Bi proiektu desberdinak izango dira, epe desberdinetan aurrera eramango direnak baina bai diseinuarekin bai bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin era koordinatuan bat egingo dutenak. Horretarako bi gune berri egokituko dira, guztira batera 8.400 metro koadro baino gehiago izango dituztenak, egoiliarren arteko topaketarako eta gozamenerako pentsatuta. Gune horiek guztiz irisgarriak izango dira eta beren egokitzapenean material ekologikoak erabiliko dituzte.

Urbanizatzeko proiektuaren gaineko proposamena "Maidagan aldean lurperatutako metroko zatia"

maidagan

Metropoli-trenbidearen estaldurak sortutako azalera erabilgarri berria aprobetxatuz, gune hori zein Urduña kalearekin lotzen dituen oinezkoentzako ibilbideak urbanizatzeko lanak egingo dira. Urbanizatuko den zatiaren alde batean oinezkoentzako pasealeku bat izango da.

Lanak 3.690m2-ko azalerako eramu batean egingo dira. Bertan aisialdirako gune bat egokitzeko asmoa dago, umeentzako estaldutako 2 jolasleku izango dituenak (hamar markesina -bosna markesinako bi modulu- Goñi kalearen ondoan). Hirugarren gune bat izango da ping-pong mahaiekin eta hiri-altzariekin -udal-modeloko sei paperontzi, 18 banku eta 9 aulki. Horrez gainera, berdeguneak eta lorategiak atonduko dira sasoiko landareekin.

Zoladuran "Bilbao"erako antzeko baldosa ipiniko dute, baina tamaina desberdinekoa. Zoladura ekologikoa esaten zaion horietakoa izango da.

Lanen barruan sartuta dago, halaber, ureztatzeko sareko kanalizazioak egitea, baita 2 iturri ipintzea. Horrez gainera, argiteria publikoaren instalazioa egingo da 22 kale-argi ipiniz.

Irisgarritasunari dagokionez, lanak indarrean dagoen araudia betez egingo dira.

Hurrengo fase batean eremu berri bat sortzea aurreikusten da, non arbolak landatuko dituzte, eta gune berri bat urbanizatuko dute aparkalekuak egokitzeko.

Lanak egiteko epea, guztira, 5 hilabetekoa da eta horien lizitazioaren aurrekontua 1.082.351 eurokoa da.

 Sarrikobasoko 31.1 unitatea urbanizatzeko proiektuaren gaineko proposamena BOE eraikitzeko

maidagan

Getxoko Udalak Sarrikobasoko 31.1. unitatean Babes Ofizialeko 63 etxebizitza eraikitzea aurreikusi du.

Etxebizitza berrien ondoan, aurreko jarduerarekin era koordinatuan gune urbanizatu berria diseinatu da eta horretan 2.151 metro koadroko berdegunea izango da. Espezie desberdinetako 51 zuhaitz landatuko dituzten bertan.

Era berean, aparkatzeko 79 toki berri jartzea ere aurreikusten da. Guztiz irisgarria izango den aisialdirako alde berrian 21 argi, 20 eserleku eta 6 paperontzi ipiniko dituzte. Urbanizazio-jarduera horren aurrekontua 544.944 eurokoa da.

Erakusketa

Informaziorako eta parte-hartzeko modulua Maidagan kalean trenbideko antzinako barrerak zeuden tokian lekutuko dute eta azaroaren 7tik 30era egongo da zabalik.

Ordutegia:

  • lanegunetan: 16.00-20.00
  • larunbatetan: 10.00-14.00 / 16.00-20.00
  • igandetan: 10.00-14.00

Parte-hartzea: Informazioaz eta infografiez gainera, moduluan kutxa bat paratuko dute bertan iradokizunak sartzeko. Horiek iradokizun@getxo.net helbidearen bitartez egin ahalko dira ere.

- Modulua inauguratuta

- foiletoa

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +