Bidegorrien sarea
Gaur egun, Getxon 25 km-tik gorako bidegorri sarea dago: horietatik 16 km bidegorri bereiztua da; beste 7,2 km, 30 km/orduko abiadura muga duten guneak dira; eta 2,2 km oinezkoekin partekatuak.
Getxoko 2017-2030eko HMIPk (Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana), bere 15. Neurrian, “Bizikleten sarea osatzea eta integratzea” jasotzen du; plana barne hartzen du, zatirik handienean gauzatu dena eta hobetu beharra dagoena, udalerri osoaren interkonexioa ixteko, balioztatuko inbertsioa 1,7 milioikoa dela.
- Trafikoaren antolaketa hiribide publikoetan
Erabilpen partekatutako (auto-bizikleta) tarteak
bizi seinalea martxaren norazkoan, autoekin erabiltzeko gune berean
30 km/h-ko abiadura-muga seinalea ibilgailuentzat
banda zuria eskumaldean txirrindularia galtzadaren erdira zuzentzeko