Elkargune: Etorkinentzako Harrera-Programa Getxon
Gaur egun, jende asko bere herrialdetik kanpo bizi da eta lan egiten du. Euskadik etorkin asko hartzen ditu, eta Getxo ez da salbuespen bat izan. Langile migratzaile, errefuxiatu, egoitza eskatzaile eta behin betiko immigratzaile asko eta beren familiak Getxoko parte izatera pasatu dira, eta udalerria aberats eta dibertsifikatu bilakatu dute; batik bat, azken urteotan.
Egoera horrek udal zerbitzuak askotariko eta kultura arteko errealitate baten behar berrietara egokitzea eskatu du. Filosofia
Elkargune programa: espezifikoki etorkinak hartzeko, pertsonen gaitasunak hobeto garatzeko eta horiek udalerrian sustraitzeko ekimenak antolatzen ditu:
- Baliabideen interneteko Gida: Kaixo.Getxo.eus (7 hizkuntzatan)
- Kaixo Getxo Baliabideen Gida (laburpena) PDF: euskara/ gaztelania
- Gizarte Zerbitzuetako Gida (8 hizkuntzatan)
- Hizkuntz harrerarako gida: euskara/ gaztelania
- Liburutegiak topaleku harrera gida: Euskara/Gaztelania- Ingeles/Errumaniera - Txinera/Urduera - Francés/Arabe
- Atzerritartasunari buruzko aholkularitza
- Emakume etorkinentzako topaketak
GETXOKO ETORKINAK Plataforma Federazioak kudeatutako harrera programak
Beste aldetik, Kulturen Artean Getxo programak kulturartekotasuna eta elkarbizitzarako ekimenak antolatzen ditu urtean zehar.