2023/3/8
Datorren larunbatean, martxoak 18, larunbatean, 10:00etatik 14:00etara, urteko Zurrumurrurik Ez Topaketa izango da Romo Kultur Etxean. Oraingoan, Getxoko Udalak sustatutako Zurrumurrurik Ez Estrategiaren hamargarren urteurrena ere ospatuko da.
Herritarrek parte hartzeko proiektua da, Getxoko herritarrek kulturarteko eta arrazakeriaren aurkako gizarte batekin duten konpromisoan oinarritua, etorkizun inklusiboago bat eraikitzen lan egiteko, desberdintasunerako, diskriminaziorik ezarako eta tratu-berdintasunerako eskubidearekin.
Carmen Díaz, Gizarte Kohesioko zinegotziak nabarmendu du “Zurrumurruen Aurkako Estrategiak 10 urte bete ditu Getxon. Gizartea eraldatzeko, sentsibilizazio- eta ekintza-proiektu bat da, hurrengo helburuekin: pertsona ugari inplikatzea eta gaitzea Zurrumurruen aurkako Agenteen Sare bat sortzea, bizikidetzari erasotzen dioten estereotipoei eta aurreiritziei buruzko pentsamendu kritikoa eta sentsibilizazioa sustatzea, eta agenda politikoan eta sozialean eragitea, aurreiritziak murrizteko eta diskriminazioa prebenitzeko. Aniztasunean elkarbizitzaz gozatu nahi dugu, Getxo gizarte anitza delako, eta hori gure udalerriarentzat aberasgarria eta abantaila delako. Eskerrak eman nahi dizkiet urte hauetan Europako hiri askotan garatzen den proiektu global honetan parte hartu duten pertsona eta kolektibo guztiei. Getxo askotan izan da proiektu horren erreferentzia eta jardunbide egokitzat hartu da. Hori, zalantzarik gabe, proiektu honetan sinetsi duten eragileen sare baten inplikazioaren ondorioa da, azken batean, gure udalerriko bizikidetza hobetzen baitu”.
10 urte hauetan zehar Estrategian parte hartu duten pertsona guztiak daude gonbidatuta hitzordura, ospakizunerako unea izango delako, atzera begiratzeko eta etorkizunari begiratzeko batera. Gainera, jarduerak, topaketarako eta hausnarketarako uneak eta ustekabeak izango dira.