Zurrumurrurik Ez
Zurrumurrurik Ez Estrategiak marka berria estraineztatu du; horrek urratsak egiten jarraitzeko konpromiso eta asmo sendoa erakusten ditu. Marka berriak —loroa ordezkatu duenak— aurrez aurre dauden bi R ditu, etorkizunari itxaropenez begiratzen dioten begi batzuekin, eta “¡Ojo a los rumores! Kontuz zurrumurruekin!” leloa dakar. Hamar urteren buruan, irudi berri batekin abiatzen da beste etapa bat, eta horrekin aditzera eman nahi da zer izan nahi dugun.