2026/8/10

KONTZERTU BEREZIA. NIKO ETXARTi OMENALDIA
Erosi zure sarrerak:
Iparra Galdu Gabe 2026ren barruan eta horrenbeste gustatzen zaigun ziklora lehen aldiz etorri zela 25 urte igaro direla ospatzeko, NIKO ETXART handiari omenaldia egingo diogu.
Niko Etxart lehena izan zen Rocka euskaraz kantatzen eta Xiberoako folklorearen zabaltzaile porrokatua da. Dudarik gabe, Iparraldearen eta hegoaldearen zubi-lan horretan erreferentea.
Omenaldia, kontzertu bitan gauzatuko da; Muxikebarrin azaroaren 21ean eta Donibane Lohitzuneko Tanka aretoan azaroaren 28an.
Eta ez da bakarrik egongo; ibilbide luze honetan, Nikok lagunak ondu ditu han eta hemen, belaunaldi guztietan eta bere Muxikebarriko Omenaldi-kontzertuan, betiko HAPA-HAPA taldekoez gain, berarekin egon nahi izan dute euskal musikaren hainbat izarrek:
|
ANJE DUHALDE |
AINHOA ARANBURU |
|
|
XABALTX |
|
SÜNE |
PELLO ARTABE |
Hemen eros ditzakezu sarrerak