Nabarmenak
Loturak Festival
Loturak Festival (www.loturakfestival.com ) migrazio-mugimenduek, eta hiriek eta lurraldeek migratzaileen harrerari eta inklusioari emandako erantzunak irudikatzen ditu dokumentu- eta narrazio-genero digital berrietan oinarritutako obren bidez.
2021eko martxoaren 17tik 20ra aurrez aurreko jaialdia egingo da Getxon, proiekzio, hitzaldi, tailer, eta abarrekin.
Zurrumurrurik Ez! Getxo Historia
Zurrumurrurik Ez Getxo 2020 izeneko online bidez egindako Topaketak aukera eman du 2013az geroztik izandako ekimenaren historia eta ikasitakoa gogoratzeko, udalak abian jarritako Estrategiaren etorkizuna zehazte aldera. Jarduerak eta emandako urratsak bideo batean bildu dira.
BIZILAGUNAK Kultura arteko topaketak Getxon
Bertakoak zein kanpokoak diren Getxoko bizilagunen arteko topaketak eta interakzioak sortzea helburu duen programa da; herritar horiek komunean izango dute euren herriaren kultura-aniztasuna ospatzea, elkar ezagutzeko gogoa, eta komunitatean uneak partekatzeko nahiz zubiak eraikitzeko nahia.
Bizilagunak egitasmoak honako helburu hauek ditu: elkarbizitza hobetzea, parte-hartzea ahalbidetzea, diskriminazioa prebenitzea eta aniztasunaren indarra aprobetxatzea. Hori guztia herritarren pertzepzioak, jarrerak eta portaerak aldarazteko.
LOTURAK GETXO
"Hiri abegikor" gisa Getxoko gakoak definitzeko herritarren hausnarketa-prozesua
Liburuxka (Getxoberri zenbaki berezia. 2019ko Apirilak)
HIZKUNTZA HARRERARAKO GIDA berria
GOGORATU:
HARRERARAKO BALIABIDEEN GIDA OROKORRA
- Paperezko argitalpena(euskaraz eta gazteleraz) HAB eta Gizarte Zerbitzuetako bulegoetan banatzen dira.
- Online bidezko gida udal webgunean dago (www.getxo.eus/kaixo ), zazpi hizkuntzatan (gaztelera, euskara, ingelesa, frantsesa, errumaniera, arabiera eta txineraz).
GETXOKO LIBURUTEGIEN HARRERARAKO GIDA
Euskara/Gaztelania Ingelesa/Errumaniera Txinera/Urduera Frantsesa/Arabiera
GIZARTE ZERBITZUETAKO GIDA
ArabieraTxineraFrantsesaGeorgiera
IngelesaPortugesa ErrumanieraUrdu
INFORMAZIOA: Kulturarteko eta Zurrumurrurik EZ jarduerak
Hainbat programa eta kulturarteko estrategiatan (harrera, zurrumurruen aurkako sentsibilizazioa, bizilagunak) laguntzaile diren erakundeek edo udalak sustatutako kulturarteko jarduerei buruzko informazioa jaso nahi duzu?
Kaixo.Getxo HARRERA gida gaurkotuta
Getxoko Udalak Kaixo.Getxo harrerarako baliabideen gidaren 1.500 ale argitaratu berri ditu. Paperezko argitalpena (euskaraz eta gazteleraz) entitate sozial, HAB, Gizarte Zerbitzuetako bulego eta abarren artean banatuko dira.
Online bidezko gida udal webgunean dago (www.getxo.eus/kaixo ), zazpi hizkuntzatan (gaztelera, euskara, ingelesa, frantsesa, errumaniera, arabiera eta txineraz), eta Bilboko, Barakaldoko, Durangoko y Ermuako udalekin elkarlanean eginda dago, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.
BIGARREN BEGIRADAK liburua (Laura Caorsi eta Ruben A. Arribas)
Abenduak 18, migratzaileen nazioarteko eguna
Oroitzapenerako tarte hau baliatuz, gure auzokoen 18 bizitza-istoriotara hurbiltzeko aukera eskaini nahi diogu gizarteari. Haien larruan jartzeko aukera izango dugu, eta horrela hobeto ulertu bere sasoian bizi izan zuten migatze-prozesua: izandako zailtasunak, lehiak, lorpenak, pozak, iraganeko eta etokizuneko ametsak,egia bihurtu direnak zein bete ez direnak. Bizipen hauek irakurtzeak eragiten duen hurbiltasuna irakurtze hutsetik
haratago doa, emozioetan murgiltzen gaitu, istorio bakoitzean gure zatitxo bat aurkitzen dugulako, eta horrek erakusten du lotzen gaituena banatzen gaituena baino askoz gehiago dela.
IARDUNALDI TEKNIKOA. Kultura arteko hiria eraikitzen: Erronkak, aurrerakuntzak eta egiteko daudenak (Getxo, 2016/04/20)
Getxo ICC Youtubean hitzaldi guztien bideoak aurki ditzakezu.
Ekitaldiaren helburu orokorra kultura arteko hiriak eraikitzeko ideiak eta proposamen praktikoak eskaintzea da. Zehatzago esanda, jardunaldi hauetan bi helburu zehatz ezarri ditugu:
- Hirietan dibertsitatearekin lotuta dauden erronka, aurrerakuntza eta betetzeke geratzen diren alderdiei buruz eztabaidatzea, batez ere konpromiso politikoaren, politika kulturalen eta hezkuntzaren eta bereizkeriaren aurkako estrategien loturei dagokienez.
- Europako Kontseiluak tresna eta bitarteko erabilgarri moduan sustatu duen eta kultur arteko hiriak lortzeko bidean orientazioa lortzeko gero eta orokorragoa den Kultur Arteko Hirien Indizea (ICC Index) konpartitzea eta horri balorea zuzkitzea.
DELI Diversity in the Economy and Local Integration
DELI Aniztasuna Tokiko Ekonomian eta Integrazioaren ingelesezko akronimoa da, sustapen ekonomikoko eta tokiko garapenerako politiken baitan, inklusioaren eta aniztasunaren ikuspegitik, pertsona etorkin enpresari eta ekintzaileei zuzendutako tokiko politika eraginkorrenei babesa ematea xede duen proiektu europar berritzailea.
Proiektuaren buruan Europako Kontseilua dago eta Integraziorako Europako Funtsak finantzatzen du. Getxoko Udalak Getxolan-en bitartez, Sustapen Ekonomikorako eta Enplegurako Zerbitzua, Immigrazio eta Kulturartekotasun Unitatearekin koordinazioan hartzen du parte.
IDENTIBUZZ Getxoko Burrunbak (BIDEOA)
Getxoko burrunbak kultura arteko harremanei buruzko kontakizun kolektiboa da, eta Bizkaiko Getxoko udalerrian ikus-entzunezko sorkuntza eta gaikuntzarako egindako tailerrean dauka sorrera.
Check the english subtitled video
Jarraitu Facebooken Getxo Intercultural-Kultura Arteko Hiria!
Getxoko Udaleko Immigrazio Unitatearen ekimenez, udalerrian Kulturartekotasunaren 2.0 elkargunea dago martxan. Mila pertsona baino gehiagok klikatu dute ATSEGIN ZAIT botoia.