Adikzioen Prebentziorako Zerbitzua

Adikzioen Prebentziorako Zerbitzua Getxoko Udalaren Gizarte-Kohesio Arloko zerbitzu bat da. Horrela jasotzen da indarreko Legealdiko Planaren estrategien artean: “Mendekotasunen Prebentziorako legea tokiko alorrean garatzea”.

Helburuak

Horren bidez, udalerriari gune bat eman nahi zaio, edozein pertsonak edo gizarte-kolektibok profesional bat izan dezan, substantziarekin edo substantziarik gabeko adikzioen fenomenoarekin zerikusia duen guztiari buruzko orientabidea, deribazioa edo aholkularitza emateko.

Planteatzen dituen helburuak honakoak dira:

  • Arrisku-portaerak mugatzeko asmoz, mendekotasun-sortzaileak izan daitezkeen portaeren aurrean babes-faktoreak indartzea, hezkuntza prozesuan zehar bizitza-estilo osasungarriak sustatuz ikastetxeen eremuan (hezkuntza-esparrua)
  • Familiek euren osasunarekiko balio positiboak eta gaitasun pertsonalak garatzeko formazio egokiaren sustapena, seme-alaben hezkuntza bizitza-estilo osasuntsuen baitan errazteko, menpekotasun-sortzaileak diren portaeren kudeaketaren aurrean (familia-esparrua)
  • Komunitate-eremuko esku-hartzeak areagotzea eta dibertsifikatzea, kolektibo hartzaileetara eta jardun-arlo desberdinetara egokituz (komunitate-esparrua)

Memoria 2025

Ondoan - Adikzioei buruzko informazio, orientazio eta aholkularitzako udal-zerbitzua

ondoan

Mendekotasuna eragiten duten jokabideen ondoriozko edozein egoeraz (banakakoa edo familiakoa) jabetzeko hausnarketa-, kontraste- eta laguntza-espazioa.

  • Norentzat? 14-18 urteko gazteak, familiak, helduak
  • Asteazkena (aldez aurreko hitzorduarekin), 14:00-17:00, Urgull kalea 2. solairua, Algorta
  • 688 72 73 46 (Whatsapp edo telefonoa bidez astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara)
  • informazio gehiago: ondoan

Getxoko Adizkioen Tokiko I. Plana

Getxoko Adikzioen I. Tokiko Plana 2.025.urtean onartu da.

Getxoko Mendekotasunen Plana plangintzarako, antolaketarako eta koordinaziorako tresna estrategiko gisa eratu da, eta bertan jasotzen dira prebentzio arloan 2.024-2.028 aldian egiten ari diren programak eta jarduerak. Prozesu honetan honako hauek egin dira:

  • Azken bost urteetan garatutako programak aztertu, baloratu eta berrikustea.
  • Lege-, arau- eta teoria-esparrua definitzea.
  • Mendekotasunek gaur egun udalerrian duten fenomenoari buruzko diagnostikoa.
  • Udal adikzioen planean garatu beharreko esku-hartzearen plangintza estrategiko eta operatiboaren proposamena.
Urgull sarrera

Adikzioen Prebentzioa

Urgull kalea 4, 2. solairua
48991 Algorta

Telefonoa: 944 66 01 51
Posta elektronikoa: adikzioenprebentzioa@getxo.eus