Mendekotasunen prebentzioa

Adikzioen Prebentzioaren arloko udal-politika bideratzeaz eta garatzeaz arduratzen den zerbitzua. Gizarte Kohesioaren arloko Esku-hartze Komunitarioko unitatearen parte da.

Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuaren Aurkezpena

Espazio horretan pertsona edo gizatalde guztiek aukera izango dute profesional baten laguntza jasotzeko, hark beste norbaitengana bideratzeko edo menpekotasunei (substantziarekin edo substantziarik gabe) buruzko edozein gairen inguruan aholkatuko die berariaz. Ondoan, mendekotasuna eragiten duten jokabideen ondoriozko edozein egoeraz (banakakoa edo familiakoa) fabetzeko hausnarketa-, kontraste- eta laguntza-esp

Prebentzioa hezkuntza eremuan

Hezkuntza alorrean, ondoko hauetan gauzatzen da prebentzioa: aholkularitza teknikoan, irakasleak gaitzean, eta ikasleak prestatzean.

Prebentzioa familia eremuan

Gurasoek prestakuntza egokia jaso dezaten sustatzen da, mendekotasun jardunbideen kudeaketari dagokionez, bizitza estilo osasuntsuak jarraitzeko bere seme-alabak hezi ditzaten errazteko.

Prebentzioa komunitate eremuan

Gazteentzako aisialdi guneetan aisialdiko kontsumoekin lotutako arriskuak eta kalteak murriztera bideratutako esku hartzeak dira, hartzaileak erretzeko ohiturarekin edo nerabeen sexualitatearen kudeaketarekin lotuta dauden beste batzuekin batera.

Beste zerbitzu eta baliabideak

Mendekotasunen prebentzioari lotutako zerbitzu eta baliabideen zerrenda. 

Legeria, estrategiak eta planak

Mendekotasunak prebenitzera bideratutako planak eta lege zehatzak.