Prebentzioa hezkuntza eremuan

Hezkuntza-alorrean, ondoko hauetan gauzatzen da prebentzioa: aholkularitza teknikoan, irakasleak gaitzean, eta ikasleak prestatzean. Hori guztia Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei emandako aholkularitza- eta laguntza-zerbitzuak indartzeko, osasunerako eta adikzioen prebentziorako programak diseinatu eta garatu ditzaten.

Prevención en el ámbito educativo

Esku-hartzerako bi etapa nagusi ezberdintzen ditu: batetik, Haur Hezkuntzako (0-6 urte bitartean) eta Lehen Hezkuntzako (6-12 urte bitartean) etapa eta, bestetik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (12-16 urte bitartean) eta Derrigorrezkoaren Ondorengo (16 urtetik aurrera) etapa, bakoitzari dagozkien garapen-prozesu ezberdinekin bat eginez.

Gaur egun, informazio eta komunikazio teknologien (IKT) garapenaren ondorioz, eta gero eta handiagoa den substantzia gabeko adikzioen eraginez (ludopatia), esku-hartzerako estrategian aldaketa kualitatibo garrantzitsua ematen ari da. Izan ere, esku-hartze komunitariorako metodologia tradizionalean irakaslea zen trebatu/gaitzen zena ezagutza/jarrera horiek berak zabaldu zitzan, bera baitzen hezkuntza-errealitatea ondoen ezagutzen zuena. Egun, aldiz, irakaslearen lana ordezkatzen duten gai zehatzetako teknikarien eskaera gero eta handiagori erantzuten diote prebentzio tailerrek. Ondorioz, gela bertako esku-hartze kopurua eta edukien aniztasuna gero eta handiagoa da.


Haur eta Lehen Hezkuntza

Proiektua haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeei osasunerako hezkuntza eta adikzioen prebentziorako programak diseinatzeko eta garatzeko laguntza ematean datza.

Prebentzio unitateak ikastetxeetako irakasleak orientatzen eta aholkatzen ditu osasunerako hezkuntzako-programak diseinatu eta garatu ditzaten, ikastetxean presentzia fisikoa izango duen aholkulariaren figuraren bitartez.

Horrela, babes-faktoreak (trebetasun sozialak, balioetan oinarritutako heziketa, adimen emozionala…) indartu nahi dira eta arrisku-faktoreen eragina murriztu, arazoak sortzen dituzten adikzioen aurrean.

Ekintza horiek gauzatzeko zera eskeintzen da:

  • Irakasleentzako osasunarekin, droga-menpekotasunen prebentzioarekin eta substantziarik gabeko adikzioekin zerikusia duten gaietarako aholkularitza.
  • Ikasleen beharretara egokitutako prebentzio-programak diseinatzeko laguntza.
  • Baliabide didaktikoen diseinua eta hornidura.
  • Irakasleen prestakuntza.
  • Ikasleen formakuntza (ipuin kontalarien bidez, antzerkien bidez, sare sozialen erabilera egokiari buruzko tailerren bidez, bideojokoei eta horien erabilerei buruzko tailerren bidez, etab.).

Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa

Proiektua bigarren hezkuntzako, zikloetako eta batxilergoko ikastetxeei osasunerako hezkuntza eta adikzioen prebentziorako programak diseinatzeko eta garatzeko laguntza ematean datza.

Prebentzio Unitateak ikastetxeentzako erreferentea izan nahi du osasunerako eta droga-menpekotasunen eta substantziarik gabeko adikzioen prebentziorako hezkuntza-gaietan, adinez txikikoen beharretara egokitutako esku-hartze orokorrak bultzatuz.

Getxoko Udalak ikastetxean presentzia fisikoa izango duen aholkulariaren figura eskaintzen du irakasleekin zein ikasleekin honako ekintza hauek gauzatzeko: 

  • Osasunarekin, prebentzioarekin, drogekin eta substantziarik gabeko adikzioekin lotutako ikasleen beharrak jasotzeko
  • Prebentziorako programak diseinatzeko aholkularitza
  • Baliabide didaktikoen diseinua eta hornidura
  • Prestakuntza eta trebakuntza eraginkorra
  • Antzemandako beharrak beste baliabideetara bideratzeko
  • Drogomenpekotasunen prebentziorako informazio tailerrak
  • Informazio eta komunikazio teknologia berrien erabilera egokiari buruzko tailerrak
  • Online apustu eta jolasei buruzko tailerrak.
...

Adikzioen Prebentzioa

Urgull kalea z/g 2. solairua
48991 Algorta

Telefonoa: 944 66 01 51
Posta elektronikoa: adikzioenprebentzioa@getxo.eus