Prebentzioa familia eremuan

Gurasoek euren osasunarekiko balio positiboak eta gaitasun pertsonalak garatu ditzaten formazio egokia sustatzea da helburua; menpekotasun-sortzaileak diren portaeren kudeaketaren aurrean, seme-alaben hezkuntza bizi-estilo osasuntsuen baitan errazteko.

Prevención en el ámbito familiar

Helburu zehatzen artean ondorengoak nabarmentzen dira:

  • Prebentziorako eta hezkuntzarako eragile moduan duten eginkizunaren garrantziaz gurasoak sentsibilizatzea eta Familia Eskola Programan parte hartzera bultzatzea
  • Familia Eskolaren antolaketa eta garapenaren bidez, programa berezia diseinatzea eta abian jartzea, hezkuntza-eginkizunak behar den moduan garatzeko gaikuntza lortu ahal izateko
  • Familia Eskolaren alderdiak osagarritzeko eta udalerriak eskaintzen dituen gizarte-hezkuntza izaerako baliabideak ezagutzera emateko argitalpen baten diseinua, lanketa eta jendarteratzea

Escuela de familias

Famila Eskola

Familia Eskolaren helburua gurasoei laguntza ematea da, euren seme-alabengan gaitasun pertsonal, jarrera, balio eta bizi-estilo egokiak susta ditzaten, etorkizunean balizko adikzioen arriskutik babesteko.

Azken baten, euren seme-alabei osasunaren aldeko jarrerak eta balioak helaraztea da xedea; horrela, bizitzeko era positiboak izatea ahalbidetuko duten gaitasunak bereganatu ditzaten.

Getxoko udalerriko ikastetxeetan Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako umeen familiei zuzendua dago, bakoitzaren erreferentziazko ikastetxeari loturiko formakuntza topaketetan parte hartzeko aukera eskainiz.

Seme-alabak

Seme-alabak

Seme-alabak aldizkariaren argitalpenarekin Familia Eskolaren prestakuntza-jarduerak osatu nahi dira, Getxoko familien arteko elkarrizketarako eta esperientzien elkartrukerako balioko duen bitarteko baten bidez, aldi berean haien parte-hartzea ere sustatuko duena.

Ekimen honen xede orokorra seme-alaben heziketarekin zerikusia duten alderdi hezigarriak familiei hurbiltzea da.

Seme-alabak Getxoberrirekin batera banatzen den argitalpen dibulgatzailea da eta urtean bi ale argitaratzen dira (bata urtarrilean eta bestea irailean), eskola komunitatearen bi une nagusiren aldi berean.

Ale bakoitzak ohikoak diren atalak ditu, hala nola “Nire egunkaria”, “Orientabideak”, “Gomendatutako liburua” edo “Baliabide interesgarriak udalerrian”. Formatoa 4 eta 8 orrialde bitartekoa da, euskaraz eta gaztelaniaz. 

Seme-alabak aldizkaria

Prevención de adicciones
gizartez@getxo.eus
Ordutegia: 08:00 - 14:00