Diru-laguntzak
Eusko Jaurlaritzarenak
Eusko Jaurlaritzaren programa batek eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko laguntzak eskaintzen dizkie partikularrei eta jabeen erkidegoei. Esteka honen bidez ikus daiteke programa hori: www.etxebide.euskadi.net
EITaren ondorioz egin beharreko obrak Eusko Jaurlaritzak babestutako birgaitze-jarduketak izanez gero, onura fiskal eta ekonomiko hauek lor daitezke:
- Kenkari fiskala PFEZean, ohiko etxebizitzan inbertitzeagatik.
- BEZ murriztua, % 10ekoa, legezko betekizunak betetzen dituzten birgaitze-obretan.
- Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak, obra motaren eta titularrak dituen diru-sarreren araberakoak. EITaren egilearen ordainsariak ere estaltzen dituzte.
Programa hori garatzen duten arauak honako hauek dira: 2006ko abenduaren 29ko Agindua, etxebizitzak birgaitzeko finantza-neurriei buruzkoa (2007-01-25eko EHAA), 2011ko azaroaren 23ko Aginduaren bidez aldatua (2011-11-29ko EHAA) eta 2014ko azaroaren 26ko Aginduaren bidez bigarren aldiz aldatua (2014-12-01eko EHAA).