Alokabide
Getxoko Udalak eta Alokabidek (Eusko Jaurlaritzako sozietate publikoak) lankidetza-hitzarmen bat sinatu berri dute Getxon hutsik dauden etxebizitzak alokatzeko aukerak hobetze aldera.
Hutsik dauden etxebizitzak mugiarazteko eta alokatutako etxebizitzen multzoa areagotzeko xedez udalak egindako planean jasotako ekintzetako bat da, etxebizitzen funtzio sozialari nahiz hura arrazoizko prezioan eskuratzeko arazoari erantzuna emate aldera.
Agiriak:
- Bizigune programari buruzko informazio orokorra
- Bizigune programarako betekizunak
- Bizigune eskuliburua (Hutsik dagoen etxebizitza bat baduzu, Bizigune da zure programa)
- Etxebizitza Bizigune programan sartzeko eskaera
- Bizigune programaren abantailak
- Kolaborazio akordioa Getxoko Udala / Eusko Jaularitza
Alokabidek bi programa eskaintzen dizkie Getxon hutsik dagoen etxebizitza daukaten pertsona eta erakundeei: “Bizigune” eta “Asap”. Egindako azken azterlanean (2018koan) lortutako datuen arabera, 900 etxebizitza huts inguru zeuden kudeatzeko. Egin berri den hitzarmenaren ondorioz, Alokabidek udalarekin koordinatuko du programa horien kudeaketa.
Sozietate publikoak zehaztuko du erakartzen diren etxebizitzetatik zeintzuk onartu daitezkeen programetan; etxebizitzei lotutako kontratuak kudeatuko ditu, ordainketak, kobrantzak eta erreklamazioak barne; eta finkatuko du bai etxebizitzaren jabeak jaso beharreko zenbatekoa, bai errentatzaileak ordaindu beharrekoa.
Bestalde, udalak lagunduko du programaren etengabeko koordinazioa gauzatzen, hainbat alderdi aintzat hartuta. Getxon hutsik dauden etxebizitzei eta horien titularrei buruz dauzkan datu guztiak emango dizkie Eusko Jaurlaritzari eta Alokabideri; halaber, udalerriko etxebizitza hutsak onartzeko prozedurak hasiko dituzte, jabeekin informazio-elkarrizketa bat eginez; edukiak eta betekizunak jakinaraziko dizkie interesdunei; Etxebideren izen-ematea sustatuko du; eta eskaera-inprimakiak eskainiko ditu, ondoren Eusko Jaurlaritzako sozietate publikoari helarazteko, hark eskaerak ebatzi ditzan.
"Bizigune" programa eta horren abantailak
Hutsik dauden etxebizitzak erakartzen saiatzeko helburua du, babestutako alokairuaren bidez merkaturatzeko: alde batetik, hutsik dagoen etxebizitzaren jabeak Alokabideren esku uzten du etxebizitza, gozamen-kontratu baten bidez, ezarritako zenbait bermerekin; bestetik, Alokabidek ETXEBIDE Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuan izena emanda duen eskatzaile bati adjudikatuko dio etxebizitza, eta hark bere diru-sarrerekiko proportzionala den alokairua ordainduko dio sozietate publikoari.
Abantailak:
- Hutsik dauden etxebizitzen errentamendua osorik kudeatzea, jabea ez dadin ezertaz arduratu behar.
- Sei urteko alokairua eta hilero errenta kobratzea bermatzea.
- Alokabidek txosten teknikoa egitea, etxebizitzaren egoera zehazteko.
- Energia-ziurtagiria lortzea.
- Etxebizitza egokitzen eta doitzen laguntzea, alokairuan jartzeko (gremioak kudeatzen laguntzea, etab.).
- Egokitzapenerako eta erreformetarako aurrerakina, % 0ko interesean.
- Etxebizitza mantendu eta kontserbatzea.
- Arrisku anitzetarako etxeko asegurua kontratatzea, Alokabideren kargura.
- Etxea jasotzen den kontserbazio-egoera berean itzuliko dela bermatzea, hura behar bezala erabili izanagatiko ohiko higadura aintzat hartu barik.
- Berme juridikoak eta onura fiskalak eskaintzea, hala nola OHZren hobaria.
Herritarren arretarako bulegoetan (HAB) jaso eta aurkeztu ahalko dira eskabideak, non Bizigune programaren mila liburuxka elebidun egongo baitira eskuragarri interesa duten guztientzat. Alokabiden ere deskargatu daiteke eskabidea, edo, sinadura digitala izanez gero, zuzenean bete eta helbide elektroniko honetara bidali: bizigune@alokabide.eus
“Asap” programa
“Bizigune” programak barne hartzen du etxebizitzen titularrek Alokabideri lagatzea etxebizitzak, babestutako alokairuaren araubidean errentatu ditzaten, aldizkako kanona lortzearen truke. Bestalde, “Asap” programak etxebizitzak alokatzea bultzatzen du; horretarako, berme-sistema bat ezartzen du aseguru-polizen bidez eta jabeei estaldura ematen die errenta ordaintzen ez den kasuetarako nahiz kalteak sortzen direnetarako, eta laguntza juridikoa eskaintzen die, betiere baldin eta ezarritako gehieneko zenbatekoak baino txikiagoak badira errentak. Etxebizitza-eskatzaileen erregistroan izena eman duten pertsonei bermatzen die etxebizitzen hasierako errentek ez dituztela gaindituko programak ezarritako mugak.
Informazio gehiago:
- 900 251 251
- Alokabide (web)
- bizigune@alokabide.eus
- Getxoko Udaleko Ondare eta Etxebizitza Saila: 94 466 00 44 / 94 466 00 45