Tramiteak
DIRU-LAGUNTZAK GETXOKO GIZARTE-KOHESIOAREN ARLOAN JARDUTEN DUTEN ERAKUNDEETARAKO
Kudeaketa Unitatea
GIZARTE ZERBITZUAK
Deskribapena
Oinarrien xedea diru-laguntzen emakida arautzea da, udal aurrekontuetan ezarritako mugetan, Getxoko udalerrian jarduerak aurrera eramaten dituzten pertsona juridikoei, udaleko gizarte zerbitzuen helburuen barruan (12/2008 Legea).
Hori dela eta, helburu hauek bete nahi dira:
•Gizarte-kohesio handiagoa sustatzea.
•Getxoko asoziazionismoa eta boluntariotza sustatzea.
•Gizarte Zerbitzuetako Euskal Sistemaren prestazioen katalogoan jaso gabeko prestazioen eta zerbitzuen garapenerako gizarte-ekimena babestea.
•Sektore publikoaren eta hirugarren sektorearen arteko lankidetza bultzatzea.
Eskakizunak
a)Erregistroko izen-emateak bi urteko antzinatasuna izan beharko du, oinarri arautzaile hauek onartzen direnean. Salbuespen gisa 6. ildoan ez da antzinatasunik eskatuko.
b)Jarduerak irabazi asmorik gabekoak eta instrukzio-organoarentzat interesekoak izatea. Jarduerak guztiak 2017. urtearen zehar egin behar dira.
c)Getxoko Udalak emandako edozein diru-laguntza justifikatu izana. Eta 2017. urtean gizarte zerbitzuetan beste diru-laguntzarik ez eskatu edo jaso izana.
d)Getxoko Udaleko eta Ogasuneko (estatu maila eta aldundikoa) zerga betebeharrak egunean izatea; baita Gizarte Segurantzakoak ere.
e)1, 4A, 4B, 5 D eta 6 modalitatean, behin betiko egoitza edo ordezkaritza izatea Getxon eta ekintzak ere Getxon egitea.
Gainontzeko modalitateetan, behin betiko egoitza edo ordezkaritza izatea Getxon, eta/edo Getxon proposatutako eta/edo getxotarrentzako jarduerak burutzea.
f)Proiektoa osotasunean Getxon egitea edo partaideen kopuruan gutxienez % 50 Getxokoa izatea.
Dokumentazioa
a)Eskaera normalizatua (I. eranskina).
b)Eskatzailearen NAN/AIZ fotokopia.
c)Erakundearen IFK fotokopia, erakunde juridikoa baldin bada.
d)Erakundeko estatutuen fotokopia.
e)Eusko Jaurlaritzako erakundeen erregistroko edo/eta udal erregistro edo, dagokion erregistroko inskripzio-ziurtagiriaren fotokopia.
f)Elkartearen ordezkariak paratutako erantzukizunezko aitorpena (II. eranskina), kautotzeagatik elkarteak zerga-zorrik ez diola Bizkaiko Foru Ogasunari ez ezein beste foru zein estatuko ogasun publikori, ezta Gizarte Segurantzari ere
g)Diru-laguntza eskatu denetik jardueren proiektu xehatua (III. eranskina).
h)Indarrean dagoen urteko aurrekontua (IV. eranskina), diru-laguntza eskatzen den jarduerari edo proiektuari dagokiona.
i)Kasu zehatz bakoitzaren arabera, Udalak erakunde eskatzaileari egoki deritzon dokumentazio osagarria eska diezaioke, aurkeztutako proiektuaren balorazioa egiteko.
Eskaeraren aurreko bi urteetan Udalaren eskutik antzeko diru-laguntza jaso duten erakundeek ez dituzte dokumentuak berriro aurkeztu beharko, aldaketarik jasan ez badute, behinik bein, baina eskaeran egoeraren berri eman beharko dute
Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak
Aurrez aurre
Gizarte Zerbitzuetako Arloa - Bulego Nagusia
Tramitazioa \ Informazioa
Urgull k. z/g
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara
Kokapena: Algorta
Posta kodea: 48991
E-maila: gizartez@getxo.eus
HAB Areeta/Romo (aurretiko hitzorduarekin)
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak
Mesedeetako kalea 13
Ordutegia: Hitzordua eskatu beharko da 94 662 00 99 telefonoaren bidez (08:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera) edo Aurreko hitzordua
Kokapena: Areeta
Posta kodea: 48930
Telefonoa: 944660266
Fax: 944660116
E-maila: hab.romo@getxo.eus
HAB Algorta (aurretiko hitzorduarekin)
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak
Torrene 3
Ordutegia: Hitzordua eskatu beharko da 94 662 00 99 telefonoaren bidez (08:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera) edo Aurreko hitzordua
Kokapena: Algorta
Posta kodea: 48991
Telefonoa: 944660366
Fax: 944660119
E-maila: hab.algorta@getxo.eus
Postaz
Posta arruntez edo ziurtatua
Tramitazioa
Idazkiak, eskabideak, etab. bidali hurrengo helbide honetara: Getxoko Udala - Foru kalea 1
Kokapena: Algorta
Posta kodea: 48992
Telefonoz
Telefono arreta-zerbitzua
Informazioa
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara
Telefonoa: 944660000
Gehieneko epea konpontzeko eta jakinarazteko
Bi (2) hil, eskabideak aurkezteko ezarri den epea amaitu denetik zenbatuta
Epe barruan konpondu ez izanaren ondorioak
Diru-laguntzaren eskabideari gaitziriztea
Baliabideak
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
Indarrean dagoen araudia
GETXOKO UDALAKO GIZARTE-KOHESIOAREN JARDUERA EREMUAN LAN EGITEN DUTEN ERAKUNDEENTZAKO DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO 2020KO DEIALDIA ETA OINARRIAK.
Bases y convocatoria para la concesión de subvenciones 2020.pdf
Erantsitako agiriak
I eranskina. Gizarte-Kohesioaren diru-laguntza eskaera
DN.235 ANEXO I Solicitud de subvencion de Cohesion Social.doc
II eranskina. Erantzukizunpeko aitorpena Gizarte-Kohesioaren diru-laguntzetarako
DN.284 ANEXO II Declaracion Responsable para subvenciones de Cohesion Social.doc
III eranskina. Proiektu zehatza Gizarte-Kohesioaren diru-laguntzetarako
DN.237 ANEXO III Proyecto detallado para subvenciones de Cohesion Social.doc
IV eranskina. Gizarte-Kohesiorako proiektuaren aurrekontua
DN.236 ANEXO IV Presupuesto del proyecto para Cohesion Social.doc
V eranskina. Memoria Gizarte-Kohesiorako diru-laguntza justifikatzeko
DN.231 ANEXO V Memoria justificativa de subvencion para Cohesion Social.doc
Baimena ematea datuak kontsultatu edota egiaztatzeko. Gizarte-Kohesiorako diru-laguntzen deialdia
DN.451 Consentimiento para la consulta o verificacion de datos - Subvenciones Cohesion Social.doc