ONDAREA
Partzelaren esleipen bat da.
Kontratuaren iraupena urtebetekoa (1) izango da, kontratua formalizatzen den egunetik zenbatzen hasita. Epe hori ofizioz luzatuko da, alderdietako batek hilabete lehenago ebazpena eskatzen ez badu. Gehieneko epea, guztira, 4 urtekoa izango da.
Ordaindu beharreko prezioak izango dira Getxoko Udalaren Prezio Publikoak arautzen dituen Akordioan zehazten direnak.
Partzelaren esleipena sinatu aurretik, ordaindu beharko dute Manuel Gainza Aparkalekuaren Barne Erregimeneko Araudian adierazitako zenbatekoa. Gaur egun, zenbateko hori urteko kuota baten ordainketa aurreratua da, 1.016,40€ BEZa barne (hau da, 87,4€/hileko), banku-transferentzia eginez Getxoko Udalak adierazitako kontuan.
Halaber, esleipena formalizatu aurretik, 3,00 euro (BEZa barne) ordaindu beharko dute egoiliar-txartelaren jaulkipen gisa, txartela nahitaezkoa da instalazioa erabili ahal izateko. Zenbateko hori ez da inola ere itzuliko.
Nahitaezko fidantza ezartzen da: HILABETEKO BAT (1), BEZik GABE, hau da, 70 euro, eskudirutan ordaindu beharrekoa.
- Pertsona fisikoa izatea.
- Adin nagusikoa izatea.
- Getxon erroldatuta egotea, gutxienez urtebeteko antzinatasunez, eskabideak aurkezteko epea irekitzeko iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita, eta helbidea une bakoitzean dagokion eragin-eremuaren barruan egotea.
Antzinatasunerako salbuespen izango da eragin-eremuaren barruan etxebizitza eskuratzea (bertan erroldatuta egon beharko da). Etxebizitza erosi izana egiaztatzeko, dagokion egiaztagiria aurkeztu beharko da (hala badagokio, salerosketa-eskritura, jaraunspena...).
- Gidabaimena indarrean izatea.
- Turismo-ibilgailu baten titular edo erabiltzaile esklusiboa edo horren baliokidea izatea trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren ondorioetarako.
- Ez egotea indarrean dagoen legedian ezarritako ezintasun edo bateraezintasun kausetako batean.
DN.513 Egoiliarrentzako aparkaleku-eskaera Manuel Gainza aparkalekuan.
Administrazio Elektronikoko Bulegoa (ONA edo NAN elektronikoa)
PERTSONA FISIKOAK: Eskatzaileetako batek ez badu sinadura elektronikoko ziurtagiririk eta/edo beharrezko bitarteko elektronikorik, prozeduraren ondoriozko jarduketa elektronikoak baliozkotasunez funtzionario publiko batek egin ahal izango ditu sinadura elektronikoko sistema erabiliz. Horretarako, beharrezko bitarteko elektronikorik ez duen interesdunak bere burua identifikatu beharko du funtzionarioaren aurrean, eta berariazko baimena emango du jarduera horretarako.
Web: https://www.getxo.eus/aeb
HAB Algorta
Torrene 3
Ordutegia:Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:00. Hitzordua eskatzea gomendatzen da 94 466 00 00 telefonoan edo hemen: Aldez aurreko hitzordua
Kokapena:Algorta
Posta kodea:48991
Telefonoa:944660366
E-maila:hab.algorta@getxo.eus
HAB Areeta/Romo
Mesedeetako kalea 13
Ordutegia:Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:00. Hitzordua eskatzea gomendatzen da 94 466 00 00 telefonoan edo hemen: Aldez aurreko hitzordua
Kokapena:Areeta
Posta kodea:48930
Telefonoa:944660266
E-maila:hab.romo@getxo.eus
Posta arruntez edo ziurtatua
Bidali idazkiak, eskaerak… helbide honetara: Getxoko Udala - Fueros kalea 1
Kokapena:Algorta
Posta kodea:48992
Telefono arreta-zerbitzua
Ordutegia:Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara
Telefonoa:944660000
Sei hilabete.
Ezestekoa.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa
1404-2025 zenbakiko ebazpena 1404-2025 zenbakiko Ebazpena.pdf
2025eko deialdia, Manuel Gainza aparkalekuan aparkatzeko zerbitzuko egoiliarren plazak esleitzeko Deialdia.pdf
1 eranskina. Eragin-eremua 1 eranskina. Eragin-eremua.pdf
1 eranskina. Kaleen zerrenda 1 eranskina. Kaleen zerrenda.pdf
3 eranskina. Aparkalekuaren planoak I 3 eranskina. Aparkalekuaren planoak I.pdf
3 eranskina. Aparkalekuaren planoak II 3 eranskina. Aparkalekuaren planoak II.pdf
4 eranskina. Aparkalekuaren prezio publikoak 4 eranskina. Aparkalekuaren prezio publikoak.pdf
Egoiliarrentzako aparkaleku-eskaera Manuel Gainza aparkalekuan DN.513 Anexo 2 - Solicitud plaza de aparcamiento de residente aparcamiento Manuel Gainza.doc