Tramiteak


INSTALAZIOAK EZARTZEA, MODERNIZATZEA EDO ALDATZEA (IGOGAILUA, ESKAILERA-IGOGAILUA, TRANSFORMAZIO-ZENTROAK)

Kudeaketa Unitatea


Hirigintza

Deskribapena


Eraikinetako irisgarritasuna hobetzeko instalazioak jartzeko obrak egitea.
Izapideak:
1. Aurreko komunikazioa
Udalaren obra-baimena eskatu ordez, interesatuak aurreko komunikazioa helarazi behar dio Udalari, idatziz, funts tekniko eskasa duten eta proiektu teknikoa aurkeztu beharrik ez duten obra hauetarako (horrek ez du esan nahi sektoreko legerian zehaztutako aurreko edo aldibereko baimenak eskatu behar ez direnik):
• Ebakuazio- eta irisgarritasun-zabalera estandar txikienak betetzen dituzten eskailera-igogailuak instalatzea eta aldatzea.
2. Prozedura erraztua:
Eraikuntza-obretan, baldin eta babes-eremu edo -zerrendaren batean dauden eraikinei eragiten ez badie (salbu obrak baimentzen dituen erabakiren bat aurkezten bada):
• Igogailua instalatzea eta zatiren bat (kabina, makineria, e.a.) edo osorik aldatzea.
• Indarrean dagoen araudian ezarritako ebakuazio- eta irisgarritasun-zabalera estandarrak betetzetik salbuetsi behar diren eskailera-igogailuak instalatzea.
Proiektu teknikoa eta obra-zuzendaritza behar duten instalazio-obrei dagokienez, obrak amaitu ondoren lehen erabilerako baimena eskatu behar da (ikusi Lehen Erabilerako Baimenaren Fitxa).
Instalazioak eremu publikoa hartu behar badu, hori legezkoa dela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu behar da

Dokumentazioa


AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIO OROKORRA:
Dokumentu hauek kasu guztietan aurkeztu behar dira
1.1. Dagokion eskariaren inprimaki normalizatua: aurreko komunikazioa edo prozedura erraztua.
1.2. Kasu bakoitzean aplikatu behar den sektore-legeriaren arabera aurkeztu behar diren aldibereko baimenak. Hala badagokie, baimen horiekin batera titularraren edo/eta eskatzailearen adierazpen bat aurkeztu behar da, non adierazi behar baituen baimena jasotzeko dokumentazioa Udalari eskariarekin batera aurkeztutako berbera dela.
1.3. Eskatzaile, sustatzaile edo ordezkariaren nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioa eta ordezkaritzaren ziurtagiria.
1.4. Eraikina udal-zaintzakoa bada, teknikari eskudun batek izenpetutako txostena, justifikatzen duena aurreikusitako esku-hartzea ingurunearekin bat datorrela, morfologia aldetik egokia dela, e.a. Eta, horrekin batera, esku hartuko den zonaren eta zona hori dagoen eremuaren argazkiak.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIO ESPEZIFIKOA
• Memoria, non justifikatuko baiten instalazioak berritzeak edo aldatzeak ez duela eragingo ezaugarri teknikoak aldatzea edo potentzia-faktoreak eta ke, usain, zarata, bibrazio eta agente kutsatzaileen isurpen-faktoreak handitzea.
• Erantzukizun-adierazpena, hala badagokio.
Igogailuak, eskailera-igogailuak eta abar osorik edo zatiren bat (kabina, makineria eta abar) aldatzea:
• Kokapena: jarduera gauzatu nahi den eraikina, lursaila, lokala… non dagoen azaltzea, Udalaren kale-izendegiaren (edo udal-kartografiaren) plano, krokis edo fotokopia batean.
• Hala badagokio, instalazioaren aurrekontu xehatua.
• Dokumentazioa edo proiektu teknikoa izenpetu duen teknikariaren ziurtagiria, justifikatzeko esku-hartzea bat datorrela irisgarritasunari buruzko legerian eta Eraikuntzaren Kode Teknikoko SI eta SUA oinarrizko dokumentuetan ezarritakoarekin.
• Dokumentazio teknikoa, teknikari eskudun batek izenpetua.
• Igogailu, eskailera-igogailu, plataforma eta abarren CE homologazio-ziurtagiria.
• Igogailua osorik edo zatiren bat aldatu edo eskailera-igogailua instalatu ondoren, zarata eta bibrazioei buruzko udal-ordenantza betetzen denaren ziurtagiria.
Igogailua instalatzea:
• Kokapena: jarduera gauzatu nahi den eraikina, lursaila, lokala… non dagoen azaltzea, Udalaren kale-izendegiaren (edo udal-kartografiaren) plano, krokis edo fotokopia batean.
• Dokumentazioa edo proiektu teknikoa izenpetu duen teknikariaren ziurtagiria, justifikatzeko esku-hartzea bat datorrela irisgarritasunari buruzko legerian eta Eraikuntzaren Kode Teknikoko SI eta SUA oinarrizko dokumentuetan ezarritakoarekin.
• Proiektu teknikoa, teknikari eskudun batek izenpetua eta dagokion elkargo ofizial ikus-onetsia.
• Igogailuaren CE homologazio-ziurtagiria.
• Igogailua instalatu ondoren eta hala badagokio, zarata eta bibrazioei buruzko udal-ordenantza betetzen denaren ziurtagiria

Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak


Aurrez aurre

HAB Areeta/Romo

Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Mesedeetako kalea 13

Ordutegia:Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:00. Hitzordua eskatzea gomendatzen da 94 466 00 00 telefonoan edo hemen: Aldez aurreko hitzordua

Kokapena:Areeta

Posta kodea:48930

Telefonoa:944660266

E-maila:hab.romo@getxo.eus

HAB Algorta

Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Torrene 3

Ordutegia:Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:00. Hitzordua eskatzea gomendatzen da 94 466 00 00 telefonoan edo hemen: Aldez aurreko hitzordua

Kokapena:Algorta

Posta kodea:48991

Telefonoa:944660366

E-maila:hab.algorta@getxo.eus

Gehieneko epea konpontzeko eta jakinarazteko


Prozedura erraztua: HILABETE BAT.
Aurreko komunikazioa: Aurreko komunikazioa jaso ondoren Udalak ez du berariazko erabakirik hartu behar. Beraz, komunikazioa aurkeztea nahikoa da obrak egin ahal izateko; betiere, aplikatu beharreko araudian zehaztutako baldintzak bete behar dira eta komunikatzailea izango da erantzulea

Epe barruan konpondu ez izanaren ondorioak


Berariazko erabakiaren berri emateko epea amaitu bada eta interesdunak jakinarazpenik jaso ez badu, eskaria onartutzat hartuko du, administrazio-isiltasunagatik.
Interesdunak ez du izango, ezta administrazio-isiltasunagatik ere, hirigintza-antolamenduarekin eta indarrean dagoen araudiarekin bat ez datorren eskumen edo eskubiderik

Baliabideak


Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa

Indarrean dagoen araudia


Hiri Antolamendurako Plan Orokorra eta arlokako gainerako araudia

Hirigintza-lizentziei eta komunikatutako egintzei buruzko udal ordenantza normativa_eu.htm

Lehendik dauden egoitzaeraikinetan igogailuak jartzeko baldintzak arautzen dituen Udal Ordenantza normativa_eu.htm

Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga arautzen duen zerga ordenantza normativa_eu.htm

Hirigintza Zerbitzuen eta Obra Lizentzien Tasa arautzen duen ordenantza fiskala normativa_eu.htm

Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubideari buruzko Oinarriak arautzen dituena L 7-1985.pdf

2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa 2-2006 Legea.pdf

Herri Administrazioen Administrazio-prozedura erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 legea Ley 39-2015 de 1 octubre de Procedimiento Administrativo Común AAPP.pdf

Erantsitako agiriak


Obrak eta jarduerak gauzatzeko eskaera DN.269 Solicitud para realizacion de obras y actividades.doc

Obra eta jarduerak gauzatzeko borondatezko ordezkaritza ematea DN.272 Otorgamiento representacion voluntaria obras actividades.doc

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +