ONDAREA
Dirulaguntzak Getxoko gazteek etxebizitza alokatzeko 2025. eta 2026. urteetan.
- Eskatzaileak, diruz lagunduko den epean, 18 eta 35 urte artean izan beharko ditu.
- Indarrean dagoen errentamendu-kontratu baten titularra izan behar da ohiko bizilekurako, 2025eko uztailaren 1etik aurrera eta 2026ko ekainaren 30era artekoa; kontratuaren gutxieneko iraupena urtebetekoa izango da. Kontratua amaitzen edo hasten bada diruz lagundutako aldiaren barruan, diruz lagundu beharreko zenbatekoak kontratua indarrean dagoen denborari dagozkionak izango dira.
- Kontratuaren hileko errenta ezin izango da 1.100 eurokoa baino handiagoa izan (garaje-, trasteleku- eta komunitate-gastuak kanpo utzita), oinarrietan jasotako ohiz kanpoko kasuan izan ezik.
- Eskatzaileak dirulaguntzaren xede den etxebizitza horretan bertan egon beharko du erroldatuta dirulaguntza eskatzen duen aldian.
- Etxebizitzan erroldatuta egongo dira soilik errentamendu-kontratuaren titularrak, eta, egotekotan, 18 urtetik beherako emantzipatu gabeko adingabeak.
- Arau orokor gisa (kontsultatu salbuespenak oinarrietan), eskatzaileak ez du etxebizitzarik izango jabetzan, eta ez du izango azalera-eskubiderik edo usufrukturik ere eskaera egin duen unean eta diruz lagundutako aldian. C motako bizikidetzako unitateetan, beste ezkontidea edo egitatezko bikotekidea ere ezin izango da horrelakoren baten jabe izan, nahiz eta eskatzaile gisa aurkeztu ez.
- Diru-sarrerak 3.000 eurotik gorakoak izan behar dira eta A eta B motako bizikidetzako unitateak osatzen dituzten eskatzaileen urteko diru-sarrera haztatuak (2024ko PFEZ) ez dira 29.784 euro baino gehiago izango; eta eskatzaileek C motako bizikidetzako unitateak osatzen badituzte, bien artean, ezin izango dute 46.463 euroko kopurua gainditu, nahiz eta eskatzailea horietako bat baino ez izan.
- Eskatzaile guztiek Getxoko Udalarekiko zergak, tasak, arielak eta zehapenak eguneratuta izango dituzte eta zerga-obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta izango dituzte.
- Eskatzailea ez da egongo Azaroaren 17ko 38/2003 Dirulaguntza Orokorren Legearen 13. artikuluan aurreikusitako egoeretan.
- Sexu-arrazoiengatik edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.1 artikuluan jasotako diskriminazio anizkoitzaren faktoreengatik diskriminatzailea den jarduerarik egin ez izana, eta sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zigor administratibo edo penalik jaso ez izana, dagokion zehapenean ezarritako aldian.
- Eskatzailea ezin izango da izan aldi berean beste erakunde batzuek alokairurako emandako laguntza edo dirulaguntza baten onuraduna.
- Alokatutako etxebizitzak Getxon egon behar du, bizigarritasun-lizentzia eduki eta udal-erroldan alta emanda izan.
Deialdia arautzen duten berariazko oinarrien seigarren oinarrian zehaztutakoa.
HAB Algorta (Dirulaguntza-eskaera etxebizitza alokatzeko)
Torrene 3
Ordutegia:Hitzordua eskatu behar da 94 466 00 44/45 telefonoan edo hemen: Aldez aurreko hitzordua
Kokapena:Algorta
Posta kodea:48991
Administrazio Elektronikoko Bulegoa - Egoitza berria
PERTSONA FISIKOAK: Eskatzaileetako batek ez badu sinadura elektronikoko ziurtagiririk eta/edo beharrezko bitarteko elektronikorik, prozeduraren ondoriozko jarduketa elektronikoak baliozkotasunez funtzionario publiko batek egin ahal izango ditu sinadura elektronikoko sistema erabiliz. Horretarako, beharrezko bitarteko elektronikorik ez duen interesdunak bere burua identifikatu beharko du funtzionarioaren aurrean, eta berariazko baimena emango du jarduera horretarako.
Ondarea eta Etxebizitza - Alokairurako dirulaguntzak (SOILIK kontsultak, ezin da eskaerarik edo dokumentaziorik bidali)
E-maila:alokairudirulaguntzak@getxo.eus
Ondarea eta Etxebizitza - Alokairurako dirulaguntzak
Ordutegia:Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telefonoa:944660044
Telefonoa:944660045
Sei hilabete, deialdia argitaratzen den egunetik aurrera.
Epea igaro bada, eta ebazpena berariaz ematen ez bada, ulertuko da dirulaguntzaren eskaera atzera bota dela.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa
2025-2026. urteetan etxebizitzaren alokairu-gastuetarako Getxon gazteei dirulaguntzak emateko oinarri bereziak. Oinarri bereziak (2025-2026).pdf
Dirulaguntza-eskaera Getxoko udalerrian etxebizitza alokatzeko DN.304 Solicitud subvencion alquiler vivienda.doc
Dirulaguntzaren informazioaren laburpena DN.309 Subvenciones alquiler vivienda en Getxo.doc