Tramiteak

GOBELAURRE BOLUNTARIOTZA LOKALA ERABILTZEKO LAGAPENA

Kudeaketa Unitatea

GIZARTE ZERBITZUAK

Deskribapena

Gobelaurre Boluntariotza Zentroa udal-eraikinaren helburua beren lana Getxoko udalerrian burutu eta beren gizarte-jardueraren oinarrizko garapenerako (antolaketa eta mantentze-lana, adibidez) lokala behar duten Getxoko Udalaren erakunde laguntzaileak bultzatzea da.

Beraz, gizarte-ekimenaren lana bultzatu nahi da, batez ere gizarte-ekintzaren alorrean lan egiten duten Getxoko hainbat elkartek parte hartu ahal izango duten espazio eta baliabideak antolatuz, betiere, dokumentu honetan biltzen diren baldintzak betetzen badituzte.
Jarduera hauek ezin izango dira burutu: oro har, jendearentzat irekiak diren zerbitzuak eskaintzea, produktuen salmenta, edo beste edozein jarduera ekonomiko edo material. Eta baita zarata, edo zaborra sortzen duten jarduerak edo zentroan egiten diren beste jarduerei traba egiten dietenak

Eskakizunak

Gobelaurre Boluntariotza Zentroa udal gizarte-zerbitzuen eskumen-esparruan lan egiten duten gizarte-ekintzako hirugarren sektoreko erakundeei zuzenduta dago, betekizun hauek betetzen badituzte:

• Legez eratuta egotea
• Izaera juridiko propioa izatea
• Irabazteko asmorik ez izatea
• Behar bezala erregistratuta egotea Getxoko Udaleko edota Eusko Jaurlaritzako elkarte/fundazioen erregistro(et)an
• Gizarte Segurantza, zerga arlo (Ogasuna) eta Getxoko Udalarekiko (laguntzen justifikazioa, zorrak, etab.) betebeharrak egunean izatea
• Izaera sozialeko helburuak izatea, berdintasun, gizarte-justizia eta giza eskubideak erabat errespetatzeko irizpideetatik abiatuz
• Egitura ireki eta parte hartzaileak izatea, lan egitean gardentasun, parte-hartze demokratikoko irizpideak izatea, boluntario edota bazkideen koordinazio, erantzukidetasun eta protagonismoa sustatuz.

Kultura, kirol eta gazte izaerako entitateak eta alderdi politikoak araudi kanpo geratu dira, baita enpresa- eta sindikatu-elkarteak ere.

Dokumentazioa

Erakundearen estatutuen fotokopia (lehenago aurkeztu ez baldin bada).
Dagokion erregistroko inskripzioaren egiaztagiriaren kopia (lehenago aurkeztu ez baldin bada).
Erakunde eskatzailearen IFKren fotokopia (lehenago aurkeztu ez baldin bada).
Erakundearen ordezkaritza-organo(a)(e)k egindako aitorpena. Bertan, zuzendaritza batzordearen osaera eguneratua agertuko da (lehenago aurkeztu ez baldin bada).
Federazioek, konfederazioek, koordinakundeek, sareek edo oinarrizko elkarteen beste edozein osaera-organok aitorpen hau bidaliko dute osatzen duten elkarteetara, bertan barne hartuta horien izen-zerrenda.
Erakundeak eskaera aurkeztu baino urtebete lehenago burututako jardueren memoria.
Erakundearen azken ekitaldiko memoria ekonomikoa.
Lokalaren erabilera lagako den urterako jardueren proiektua.
Erakundearen Erantzukizun Zibil (E.Z) eta Istripuen aseguruen kopia (Dokumentu hori lokala eman eta hilabetera aurkeztuko da).

Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak

Aurrez aurre

HAB Algorta (aurretiko hitzorduarekin)
Inprimakiak

Torrene 3

Ordutegia: Hitzordua eskatu beharko da 94 662 00 99 telefonoaren bidez (08:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera) edo Aurreko hitzordua

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48991

Telefonoa: 944660366

Fax: 944660119

E-maila: hab.algorta@getxo.eus

HAB Areeta/Romo (aurretiko hitzorduarekin)
Inprimakiak

Mesedeetako kalea 13

Ordutegia: Hitzordua eskatu beharko da 94 662 00 99 telefonoaren bidez (08:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera) edo Aurreko hitzordua

Kokapena: Areeta

Posta kodea: 48930

Telefonoa: 944660266

Fax: 944660116

E-maila: hab.romo@getxo.eus

Gehieneko epea konpontzeko eta jakinarazteko

Bi hilabete

Epe barruan konpondu ez izanaren ondorioak

Ezetza

Indarrean dagoen araudia

Gobelaurre zentroaren lokalen erabilera lagatzeko deialdia Gobelaurre zentroaren lokalen erabilera lagatzeko 2020ko deialdia.pdf

Gobelaurreko lokalak erabiltzeko araudia Gobelaurreko lokalak erabiltzeko araudia.pdf

Erantsitako agiriak

Gobelaurreko lokalak lagatzeko eskaera - Aldi baterako egoitzak DN.19 Solicitud de utilizacion de locales del centro Gobelaurre-sedes temporales.doc

Gobelaurreko lokalak lagatzeko eskaera - Aldi baterako ekintzak DN.330 Solicitud utilizacion locales centro Gobelaurre-actividades temporales.doc

Gobelaurreko lokalak lagatzeko eskaera - Noizbehinkako ekintzak DN.331 Solicitud utilizacion de locales del centro Gobelaurre-actividades ocasionales.doc

Erabiltzeko araubidean ezartzen diren baldintzak errespetatuko direla adierazten duen zinpeko aitorpena DN.205 Declaracion Jurada respetar condiciones uso locales.doc

Bilatu