Lagun egiteko animaliak

Ez erosi, adoptatu!

 

Vega
Vega
6 hilabete
emea
europar arrunta
txikia

Flor
Flor
Getxo
3 urte
emea
mestizo labrador
handia

Tigre
Tigre
Getxo
3 urte
arra
Pit Bull Terner
ertaina
Sora
Sora
Getxo
7 urte
emea
Pitbull Terrier
ertaina

Luna
Luna
Getxo
4 urte
emea
mestizoa
ertaina

 

 Duke
Duke
Getxo
6 urte
arra
Pitbull Terrier
ertaina

 Lis
Lis
Getxo
3 hilabete
emea
Pitbull terrier
txikia

 Luma
Luma
Getxo
9 hilabete
emea
mestizoa
handia
 

 

familia bat bilatzen duten animalia gehiago aurki ditzakezu hurrengo loturan: https://www.zaunk.com/adopcion/

Animalia batekin bizitzeko asmoa baduzu, etor zaitez Lagun Egiteko Animalientzako Udal Zerbi-tzura eta aukera ezazu adoptatzeko ditugun animalien artean. Aukeratutako animalia parasitoak kenduta, txertoa jarrita, esterilizatuta, garbituta eta mikrotxipa jarrita entregatuko dizugu.

Zer egin behar dut animalia bat adoptatzeko?

Etorri gure instalazioetara, ezagutu aurrez aurre eta eskatu interesatzen zaizuna.

Centro Zaunk

Amatza auzoa 5 (goiuria bidea)
48215 Iurreta
tfnoa: 946 81 06 16
ordutegia: astelehenetik larunbatera 10.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 19.00etara
               igandeetan 10.00etatik 14.00etara

Animali guztiak esterilizatuak ematen dira, mikrotxiparekin eta txerto guztiekin.

Katua hartuz gero 35 €-ko udal-tasa ordaindu beharko duzu, eta 605€-koa, txakurren kasuan.

Eskaera-egileak adinez nagusia izan behar du.

Izaki bizidun bati bigarren aukera emango diozu eta beharrezko aholkularitza teknikoa jasoko duzu.

Gainera, adoptatu ahal izateko legezko kudeaketa guztiak bete ahal izango dituzu.

Zer egin txakur bat galduta edo abandonatuta ikusten baduzu

Animaliaren bat galduta edo abandonatuta topatzen baduzu, tokian tokiko udaltzaingoari edo Lagun Egiteko Animalientzako Udal Zerbitzuari horren berri eman. Ez eraman beste herri batetara; izan ere, txipik ez badu, izugarri zaildu dezake topatzea.

Ez hartu zuretzat, ezta kolektiboren bati eman ere, Udal Zerbitzuak soilik baitu kontrola galdutako animaliak jasotzeko baimena eta berak baititu baliabide tekniko eta giza baliabide onenak.

Etxe-abereak antzutzearen aldeko kanpaina

Getxoko Udaletxetik, herritar guztion bizi-kalitatea laguntzen duten hainbat ekimen bultzatu ohi ditugu behin baino gehiagotan.

Eta ekimen horiek harrera ona izaten dute getxotarren aldetik, gure udalerriari bizileku hobe bat izaten laguntzen diote eta.

Orain, bada, kanpaina berri honekin, ahal duzun neurrian lagun diezaguzula eskatu nahi dizugu, zure laguntzarik gabe ezinezkoa izango bailitzateke bere azken burura eramatea.

"Etxe-abereak antzutzearen aldeko kanpaina" deitu diogu, zure maskotak antzutzeak ekarriko dizkizun abantailak aipatzen ditu. Horrez gain, hainbat mito faltsuri buruzko erantzunak ere aurkituko dituzu; esate baterako, antzututako animaliak gizendu egiten direla, nagi bihurtzen direla, edota beren izaera alaia galtzen dutela. Eta bestalde, antzutzearen hainbat abantaila ere bai: araldiaren ondorio gogaikarriak borrokatzen dituela, emeei minbizia jasateko arriskua gutxitzen diela eta txakur arrei, berriz, beste arren kontrako agresibitatea moteltzen diela, besteak beste.

Horregatik guztiagatik, bada, laguntza eskatzen dizugu, zure maskota ez antzutzeak dituen kalteak eragozteko.

Gogoratu, gainera, zure albaitariak oso gustura erantzungo diela antzutzeko operazioari eta berorren ondorioei buruz sortzen zaizkizun galdera guztiei.

Zure langutzari esker guztion bizi-kalitatea hobetuko dugu

Etxe-abereak antzutzen baditugu, gure eguneroko bizitzak hobera egingo du. Izan ere, antzutuz gero, arren arteko borrokak, araldiak edo ihesaldiak eragotziko baititugu.

Arazo horien aurrean lor daitekeen konponbide bakarra, etxe-animalien jabe guztien arteko lankidetzan dago. Eta beraz, zure laguntzan. Zure erantzukizunpean dauzkazun laguntzako animaliak antzutuz, alegia.

Betiere hobe izaten da-eta aurrea hartzea, gero damutzea baino.

Antzutzearen abantailak

Katuen eta txakurren portaerako ezaugarri nagusiek -esate baterako, adimenak, bizitasunak, independentziak, afektu eskeak edo jostatzeko gogoak- hobera egiten dute antzutuz gero.

Arrak, antzutuz gero, gutxitu egiten du:

  • Pixarekin markatzea (katuetan %90eraino).
  • Borrokak beste arrekin.
  • Etxetik ihes egiteak.
  • Txakurren gainka egiteko joera.
  • Beste txakurrekiko agresibitate-joera.
  • Prostatako tumoreak gutxitzen laguntzen du.

Emeetan, berriz, antzutuz gero:

  • Ez dute araldirik izaten (ez dute odolik galtzen, ez dute pixarekin markatzen, etab.).
  • Ernaldi faltsuak (ernaldi psikologikoak) izateko aukera galtzen da.
  • Tumore gutxiago izaten dira.
  • Araldiaren ondoriozko marrakak eta bestelako portaerak -adibidez, bere sexukoen aurkako agresibitatea- murrizten dira.

Laguntzako animaliak antzutzeari buruzko mito faltsuak

"Nire katuak edo txakurrak kumeak izan beharko lituzke antzutu aurretik" - Ez dago teoria horren aldeko inolako txosten ofizialik. Ez du inolako funtsik gure maskotentzat kumeak egitea mesedegarria delako herri-sineskerak. Eta, gainera, emea zenbat eta lehenago antzutu, hainbat eta hobe bere geroko osasunarentzat. Behin bi hilabete eginez gero, antzutzeko moduan egongo da. Albaitari asko ari dira inolako arriskurik gabeko antzutze goiztiarra egiten.

"Antzutuz gero, nortasuna aldatu egingo zaio nire maskotari" - Ez dio axola zure animalia noiz antzutzen duzun, horrek beti lagun maitekor eta babeslea izaten jarraituko dizu-eta. Aldaketarik txikiena ere positiboa izango da. Antzutzeak ugaltzeko sentitzen duten grina apaldu egiten die animalia askori, eta baretu egiten dira. Katuek eta txakurrek etxetik kanpo "errondan" ibiltzeko joera galtzen dute, eta ez dute beren eremua pixarekin markatzeko gogorik izaten.

"Etxe-abereak, antzutuz gero, gizendu egiten dira, eta nagi bihurtzen" - Antzuteak ez, baina ariketarik ez egiteak eta gehiegi jateak gizentzen ditu, eta nagi bihurtzen. Maskotak ez dizu pisu gehiago hartuko errazioa ondo kontrolatzen badiozu eta egunero ariketa egiten badu. Animalia antzutuak, batez beste, antzutu gabeak baino bi/hiru urte gehiago bizi ohi dira.

"Antzutzea operazio arriskutsua da, eta mingarria, gainera, nire maskotarentzat" - Antzutzeko operazioa, arrunt-arrunta da animalietan. Ez du ia inolako arriskurik, eta ez du ospitaleratu beharrik ere izaten. Pixka-pixka bat zainduz gero, egun pare batean portaera normal-normala izango du zure maskotak.

Kontzientziazio kanpaina

"Kaleak kakanahasteak zigorra dakar. Jokatu erantzukizunez" lelopean, gune publikoetan utzitako txakurren gorozkiek eragindako arazoei buruzko kontzientzazio kanpaina abiarazi du Getxoko Udaleko Ingurumen Sailak.

Gune publikoetan utzitako txakurren gorozkiak osasun publikoko arazo larria bilakatu dira azken urteotan. Gaixotasunak kutsatu ez ezik, hiritarren segurtasun fisikoa arriskuan jartzen dute, erorikoak eta irristaketak eragin ahal dituztelako. Halaber, garbitzaileek eta lorezainek prestatutako zerbitzuaren kalitatea zaildu, euren lana desatsegin bihurtu eta Getxoko izena kaltetzen dute gorozkiek.

Gorozkiak kaleetan uzteak Getxoko izena kaltetzen du eta 900 eurora arteko isunak dakartza.

Txakurrik al duzu? Hauxe interesatuko zaizu: Arriskutsuak ez diren txakurrak

Lagun iezaguzu errolda eguneratuta mantentzen. Helbidez aldatzen baduzu edo animaliaren jabea jada ez bazara, mesedez jakinarazi: 944660191 edo ingurugiroa@getxo.eus
Gogoan izan: Zure maskotaren datuak eguneratuta ez izateak 300 eurora arteko isuna ekar lezake.

  • Zure maskota mikrotxip baten bidez identifikatu eta txakurren pasaporte-txartel ofiziala eguneratuta izan (300 eurora arteko isuna egiten ez bada).
  • Bide eta gune publikoetan gehienez bi metroko luzera duen uhala eraman beharko du txakurrak (1.502 eurora arte).
  • Gorozkiak espaloietatik zein lorategietatik jaso beharko dituzu. Paperontzi edo edukiontzi batera bota. (900 eurora arte).
  • Udal Erregistroak zure maskotari buruz dituen datuek eguneratuta egon beharko dute. 10 eguneko gehienezko epean jakinarazi beharko duzu edozein aldaketa. (300 eurora arte).
  • Animalia galtzen bada edo lapurtzen badute, 5 eguneko gehienezko epean jakinarazi beharko duzu. (300 eurora arte).
  • Txakurrak norbaiti erasotzen badio, albaitari batek animalia behatu beharko du 24 orduko epean. (300 eurora arte).

Txakurrik al duzu? Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak (AIDT)

Lagun iezaguzu errolda eguneratuta mantentzen. Helbidez aldatzen baduzu edo animaliaren jabea jada ez bazara, mesedez jakinarazi: 944660191 edo ingurugiroa@getxo.eus
Gogoan izan: Zure maskotaren datuak eguneratuta ez izateak 300 eurora arteko isuna ekar lezake.

  • Zure maskota mikrotxip baten bidez identifikatu eta txakurren erroldan erregistratu. (2.404 eurora arteko isuna egiten ez bada).
    -
    Lehenengoa: aldez aurretik administrazioaren lizentzia lortu behar da, eta hura eskatzailea bizi den udalerriko udalak emango du; horretarako, lizentzia eskaeraren inprimakian jasotako betekizunen egiaztagiria beharko da; dokumentuak eta inprimakiak orrialde honetan eskura ditzakezue.
    - Bigarrena: Txakurraren jabeak txakurra erroldatuta dagoen udalerriko erregistroan (arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal erregistroa) inskribatzeko eskatuko du, lizentzia eskuratzen duenetik kontatzen hasita 15 eguneko epean; dokumentuak eta inprimakiak orrialde honetan eskura ditzakezue: tramitea
  • Bide eta gune publikoetan, muturrekoa eta 2 metroko gehienezko luzera duen eta hedagarria ez den uhala eraman beharko ditu txakurrak. Arnesak debekatuta daude (2.404 eurora arte).
  • Gorozkiak espaloietatik zein lorategietatik jaso beharko dituzu. Paperontzi edo edukiontzi batera bota (900 eurora arte).
  • Txakurra paseatzera ateratzen duen pertsonak horretarako lizentzia izan beharko du, animaliaren jabea ez bada ere. (15.025 eurora arte). 18 urtetik gorakoak soilik.
  • Debekatuta dago arriskutsuak izan daitezkeen bi txakur edo gehiago paseatzera ateratzea. (300 eurora arte).
  • Udal Erregistroak zure maskotari buruz dituen datuek eguneratuta egon beharko dute. 5 eguneko gehienezko epean jakinarazi beharko duzu edozein aldaketa. (300 eurora arte).
  • Animalia galtzen bada edo lapurtzen badute, 48 orduko epean jakinarazi beharko duzu. (300 eurora arte).
  • Txakurrak norbaiti erasotzen badio, albaitari batek animalia behatu beharko du 24 orduko epean. (300 eurora arte).

Txakurrentzako aisia-guneak

5 aisia-gune ditu Getxok txakurrak lotu gabe-baina kontrolpean - paseatzera ateratzeko, 18:00etatik hurrengo eguneko 11:00etara arte. Nolanahi ere, jabeengandik hurbil, euren aginduak betez eta inor eragotzi gabe ibili beharko dute. Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrek (AIDT) muturrekoa eta 2 metroko gehienezko luzera duen eta hedagarria ez den uhala eraman beharko dute betiere.

  • Evaristo Txurruka kaia eta Areeta Hondartza
  • Ereaga Hondartza eta Portu Zaharreko zelaigunea
  • Arrigunaga Hondartza
  • Galeako bidea (Aixerrotatik Sopelako mugaraino)
  • Gobela ibaiaren ondoko pasealekua (Gobeloki La Avanzada errepidetik Lexarretaraino) eta Makaleta etorbidea (Lexarretatik Salsidu etorbideraino)

Areeta, Ereaga eta Arrigunagako hondartzak ezingo dira uda sasoian (maiatzetik irailera bitartean) aisia-gune gisa erabili.

 

Legedia

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +