Lagun egiteko animaliak

Benetako lagun bat aurkitu nahi baduzu, ONARTU etxerik gabeko animalia bat eta ikusi zer den BALDINTZARIK GABEKO MAITASUNA.

No compres animales, adopta!

Zer egin behar dut animalia bat adoptatzeko?

Etxeko animaliak biltzeko udal zerbitzuarekin (QUINCOCAN) hitzordua eskatu besterik ez duzu egin behar, eta aholkuak ematen utzi behar dizugu, zuretzat eta zure familiarentzat egokia den txakurra edo katua topa dezagun elkarrekin.p>

Animalia guztiak txertatuta, parasitoak kenduta eta mikrotxipatuta entregatzen dira.

Aurki hemen zure maskota:

https://quincocan.com/category/getxo/

Nola jokatu txakur galdu edo abandonatu bat ikusten baduzu

Galdutako edo abandonatutako animaliaren bat aurkitzen baduzu, Udaltzaingoari jakinarazi. Ez entregatu beste herri batean; izan ere, txipa jarrita ez badu, oso zaila da aurkitzea..

Ez geratu eta ez eman kolektibo bati; izan ere, Udal Zerbitzuak bakarrik du kontrolik gabeko animaliak biltzeko baimena, eta baliabide tekniko eta giza baliabide egokienak.

centro-zaunk

Lagun Egiteko Animalientzako Udal Zerbitzua

Centro Canino Quincocan
Larrañazubi kalea 21
48992, Getxo

Telefonoa: 640095823
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 1300ra eta 16:00etatik 19:00etara.
Larunbateetan, igandeetan eta jai-egunetan 9:00etatik 13:00etara.