Txakurrentzako aisia-guneak
22 aisia-gune ditu Getxok txakurrak lotu gabe - baina kontrolpean - paseatzera ateratzeko.

22 aisia-gune ditu Getxok (328.261 m²) txakurrak lotu gabe - baina kontrolpean - paseatzera ateratzeko, 16:00etatik hurrengo eguneko 11:00etara arte. Nolanahi ere, jabeengandik hurbil, euren aginduak betez eta inor eragotzi gabe ibili beharko dute. Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrek (AIDT) muturrekoa eta 2 metroko gehienezko luzera duen eta hedagarria ez den uhala eraman beharko dute betiere.
Hondartzetako ordutegia zabaltzeko dekretua: dekretua
Txakurraren aisialdirako eremuen mapa: mapa
- Txurrukako kai berria, Areetako hondartzako hareatzak (17.479 m²)
- Portu Zaharreko betelana eta Ereaga hondartzako hareatzak (8.305 m² + 95.366 m²)
- Arrigunaga hondartzako hareatzak (45.195 m²)
- Galeako bidea (Aixerrotatik Sopelako mugaraino) (24.572 m²)
- Gobela ibai ondoko pasealekua (Gobeloki, La Avanzada errepidetik Lexarretaraino) eta Makaleta etorbidea (Lexarretatik Salsidu etorbideraino) (11.833 m²)
- Zugatzarte - Pinueta - Andrés Larrazabal (2.170 m²)
- San Joseren parkea (7.838 m²)
- Plentzia Hiriaren kalea (3.058 m²)
- Artaza Hoteleko parkea (9.710 m²)
- Dario de Regoyos parkea (6.646 m²)
- Arkotxa - Zarrenebarri (6.949 m²)
- Marqués del Real Socorro parkea (7.530 m²)
- Udaltzaingoa (8.500 m²)
- Euskal Herria, trenbidearen ondoan (6.425 m²)
- Iturribarri (3.340 m²)
- Arrigunagako ezkerreko zelaia (8.773 m²)
- Aretxondo zelaia (1.175 m²)
- Usategi parkea 2 (1.000 m²)
- Kasune parkea (1.784 m²)
- Lañomendi parkea (2.488 m²)
- Gabriel Ramos Uranga parkea (1.446 m²)
- Paellen zelaia eta hilerria (46.719 m²)
Txakurrak hondartzetara sartzeko ordutegia:
- Ekainaren 1etik irailaren 30era (uda): 20:00etatik hurrengo eguneko 09:30era
- Urriaren 1etik maiatzaren 31ra (negua): ez dago ordu-mugarik
- Salbuespen gisa, Gorrondatxe (Azkorri) eta Balanar / La Bola hondartzak ezarri dira, ezin dira aisialdirako gune gisa erabili urteko ezein garaitan, ingurumena babesteko arrazoiengatik.
Ingurumen Arloa
Foruak 8 kalea
48992 Getxo
Telefonoa: 94 466 01 91
Posta elektronikoa: ingurumena@getxo.eus
Arretarako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara.