Tramiteak eta Legedia
Etxeko animaliak edukitzeari buruzko izapideak eta legeria ezagutu: ez-arriskutsuak eta arriskutsuak izan daitezkeenak.
Txakurrik al duzu? Hauxe interesatuko zaizu
Lagun iezaguzu errolda eguneratuta mantentzen. Helbidez aldatzen baduzu edo animaliaren jabea jada ez bazara, mesedez jakinarazi: 944660191 edo ingurugiroa@getxo.eus.
Gogoan izan: Zure maskotaren datuak eguneratuta ez izateak 300 eurora arteko isuna ekar lezake.
Arriskutsuak EZ diren txakurrak
- Zure maskota mikrotxip baten bidez identifikatu eta txakurren pasaporte-txartel ofiziala eguneratuta izan (300 eurora arteko isuna egiten ez bada).
- Bide eta gune publikoetan gehienez bi metroko luzera duen uhala eraman beharko du txakurrak (isuna 1.502 eurora arte).
- Gorozkiak espaloietatik zein lorategietatik jaso beharko dituzu. Paperontzi edo edukiontzi batera bota. (isuna 900 eurora arte).
- Udal Erregistroak zure maskotari buruz dituen datuek eguneratuta egon beharko dute. 10 eguneko gehienezko epean jakinarazi beharko duzu edozein aldaketa. (isuna 300 eurora arte). 944660191 telefonoan edo ingurugiroa@getxo.eus posta elektronikoan.
- Animalia galtzen bada edo lapurtzen badute, 5 eguneko gehienezko epean jakinarazi beharko duzu. (isuna 300 eurora arte).
- Txakurrak norbaiti erasotzen badio, albaitari batek animalia behatu beharko du 24 orduko epean. (isuna 300 eurora arte).
Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak (AIDT)
- Txakur batzuekin, daukaten izaeragatik edota indarragatik, kontu handia izan behar da. Arraza hauetako txakurren bat badaukazu edo paseoan ateratzen baduzu, animalia arriskutsuak edukitzeko lizentzia eskatu beharko duzu Udaleko Herritarren Arretako Bulegoetan.
Arraza arriskutsuak:
1. Pit Bull Terrier
2. Staffordshire Bull Terrier
3. American Staffordshire Terrier
4. Rottweiler
5. Dogo argentinarra
6. Fila brasildarra
7. Tosa Inu
8. Akita Inu
9. American Bully
10. Akita Americano
11.American Pitbull Terrier
12. Bandogg-American Bandogg Mastiff
Arraza garbi horiez gain, badira ere arraza horien eta beste arraza batzuen (arriskutsuak izan edo ez) arteko nahastea daukatenak. Talde honetan sartuko dira, era berean, arraza horietakoak ez diren arren, honako ezaugarri hauek dauzkaten txakurrak:
1. Gihar indartsuak, itxura ahaltsua eta sendoa, eite atletikoa, trebetasuna, kemena eta erresistentzia, nortasun gogorra eta adore handikoa; ile motza, buru handia, kubo itxurakoa eta mardula, garezur zabala eta handia, matrailezur handiak eta indartsuak, aho sendoa, zabala eta sakona, eta lepo zabala, gihartsua eta laburra.
2. Nortasun nabarmen erasokorra daukatenak, edo pertsonei edo beste animalia batzuei eraso egin dietenak.
- Zure maskota mikrotxipbaten bidez identifikatu eta txakurren erroldan erregistratu. (2.404 eurora arteko isuna egiten ez bada).
- Lehenengoa: aldez aurretik administrazioaren lizentzia lortu behar da, eta Getxoko Udalak emango du; horretarako, lizentzia eskaeraren inprimakian jasotako betekizunen egiaztagiria beharko da; dokumentuak eta inprimakiak orrialde honetan eskura ditzakezue: tramitea.
- Bigarrena: Txakurraren jabeak txakurra erroldatuta dagoen udalerriko erregistroan (arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal erregistroa) inskribatzeko eskatuko du, lizentzia eskuratzen duenetik kontatzen hasita 15 eguneko epean; dokumentuak eta inprimakiak orrialde honetan eskura ditzakezue: tramitea.
- Bide eta gune publikoetan, muturrekoa eta 2 metroko gehienezko luzera duen eta hedagarria ez den uhala eraman beharko ditu txakurrak. Arnesak debekatuta daude (2.404 eurora arte).
- Gorozkiak espaloietatik zein lorategietatik jaso beharko dituzu. Paperontzi edo edukiontzi batera bota (900 eurora arte).
- Txakurra paseatzera ateratzen duen pertsonak horretarako lizentzia izan beharko du, animaliaren jabea ez bada ere. (15.025 eurora arte). 18 urtetik gorakoak soilik.
- Debekatuta dago arriskutsuak izan daitezkeen bi txakur edo gehiago paseatzera ateratzea. (300 eurora arte).
- Udal Erregistroak zure maskotari buruz dituen datuek eguneratuta egon beharko dute. 5 eguneko gehienezko epean jakinarazi beharko duzu edozein aldaketa. (300 eurora arte)
- Animalia galtzen bada edo lapurtzen badute, 48 orduko epean jakinarazi beharko duzu. (300 eurora arte).
- Txakurrak norbaiti erasotzen badio, albaitari batek animalia behatu beharko du 24 orduko epean. (300 eurora arte).
Legedia
- Animaliak eduki eta babestea arautzen duen Udal Ordenantzaren behin betiko onarpena
- Animalien eskubideak eta ongizatea babesteko legea
7/2023 Legea, martxoaren 28koa, BOE 75 - Animaliak Babesteko Legea
Ekaineko 30ren 9/2022 Legea 22/08/17ko 157. E.H.A.A. - Aisialdi zonaldeak
- Gizarte ongizate eta osasun publikoko gizarte zerbitzugintzagatiko tasaren zerga ordenantza araupetzailea
- Gune Zoologikoen Baimena, Erregistroa eta Kontrola
Apirilaren 11ko 81/2006 Dekretua 06/04/25eko 2006078. E.H.A.A. - Animaliak identifikatzeko metodo elektronikoen erabilera
93ko maiatzaren 5eko Agindua 93/05/26ko 97. E.H.A.A. - Animalien Babesa Sakrifikatzerakoan edo Hiltzerakoan
Azaroaren 22ko 454/1994 Dekretua 95/03/20ko 55. E.H.A.A. - Potentzialki Arriskutsuak diren Animaliak Edukitzeari buruzko Araubide Juridikoa
Abenduko 23ren 50/1999 Legea 99/12/24ko 307.E.B.O. - 50/1999 Legearen garapena
Martxoaren 22ko 287/02 Errege-dekretua 02/03/27ko 74.E.H.A.A - Euskal Autonomi Elkartean txakurrak izatea
Ekainaren 1eko 101/2004 Dekretua - 44/2020 Dekretua, martxoaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzko Dekretua aldatzen duena 44-2020 Dekretua.pdf
- Betekizunak arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzek
Tramitea
Ingurumen Arloa
Foruak 8 kalea
48992 Getxo
Telefonoa: 94 466 01 91
Posta elektronikoa: ingurumena@getxo.eus
Arretarako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:etara.