Tokiko Agenda 21
- 21 agenda Nazio Batuek garatutako ekimen bat da, udalerriek eta hiriek euren jarduketak modu integratuan garatzeko gida gisa, ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen ikuspegitik, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko eta ingurumena babesteko.
- Oinarrizko tresna da garapen iraunkorrerako eta herritar guztien esku dago. Garapen iraunkorra hau da: gaur egungo beharrizanak asebetetzen dituena, baina datozen belaunaldien beharrizanak arriskutan jarri gabe, ingurumen, ekonomia eta gizarte kontuak modu integratuan landuz.
- 21 Agendaren helburuak hauek dira:
- Udal kudeaketa erraztea, tokiko iraunkortasuna lortzeko prozedura politiko eta administrazio egokiak landuz. Horretarako plan eta programa espezifikoak proposatzen dira.
- Arduradun politiko eta teknikoak udal kudeaketa iraunkorrean motibatzea, proiektuaren bultzatzaile izan daitezen, herritarren parte hartzearekin aberastuz.
- Tokiko iraunkortasunaren eta 21 Agendaren teorian eta praktikan prestakuntza ematea prozesuan zerikusia duten eragile guztiei.
- 21 Agendaren prozesua, jatorria eta eboluzioa zabaltzea. - 21 Agendaren azken helburua da helburu eta konpromiso zehatzak gauzatzen dituen Ekintza Plana egitea eta gauzatzea.
Zure iritzia ezagutu nahi dugu eta zure kezkak eta ardurak zeintzuk diren jakin: ingurugiroa@getxo.net
Udaltzaingoa
94 466 0202
BAKARRIK HITZORDUAREKIN
94 662 00 99