Berriak
2020ko kontrataziorako laguntza ekonomikoak
2020/12/23
2020. urtean Getxon enpleguaren sorrera sustatzeko enpresetarako laguntzen udal-programaren deialdia eta oinarri arautzaileak. Diru-laguntza horiek enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako laguntzen Lanbide- Euskal Enplegu Zerbitzuaren deialdiaren barnean kokatzen dira (2020-06-30eko EHAA).
Laguntza hauek baliatu ahalko dituzte lantokia eta jarduera ekonomikoa Getxon dituzten enpresek, komertzioek eta profesionak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak, elkarteak eta fundazioak. Laguntza horiek 3 hilabeteko edo gehiagoko kontratuei aplikatuko zaizkie.
Laguntza hauen xede dira 2020ko uztailaren 1aren eta abenduaren 31ren artean hasitako kontratuak. Lanaldi osoa edo partziala.
Dokumentazioa:
Eskariak aurkezpena: 2020ko abenduaren 24tik 2021 otsailaren 8ra arte
-
Bide telematikoa: Administrazio elektronikoaren bulegoa (AEB) (AEB Administrazio Elektronikoko Bulegoa Nire kudeaketak etxetik -> Nire erregistro telematikoa -> Eskaera bideratu-> Anotazio eredea = “ Ayudas al empleo 2020. Solicitud inicial” )
-
Presentziala: Eskaera eredua. HABn eskura eman aldez aurretik hitzordua eskatuta, honako bulego hauetakoren batean (HABetan):
— Torrene kaleko 3 zenbakiko Herritarrentzako Arreta Bulegoan.
— Mesedeetako kaleko 13 zenbakiko Romo-Areetako Herritarren Arreta Bulegoan (Getxo Elkartegiaren ondoan).
Ordutegiak kontsultatzeko: http://www.getxo.eus.
Oinarriei buruzko zalantzak argitzeko Getxolan, Promoción económica: 944660140 edo getxolan@getxo.eus
Administrazio Elektronikoko Bulegoarekin konektatzeko arazoak badituzu: 944660220 edo eadministrazioa@getxo.eus
Informazio gehiagorako, Getxolanekin harremanetan jar zaitezke 94.466.01.40 telefono-zenbakira deituz edo honako helbide elektroniko honen bitartez: getxolan@getxo.eus.
Honakoen babesarekin: