2026/8/11
(Gosari-saioa, 09:30ean!)
Datorren azaroaren 5ean GetxoMEETING, saio berri batean elkartuko gara, oraingoan gosari formatuan, eta gure proiektuak kanal digitaletan nola antzematen diren aztertuko dugu beste ikuspegi batetik.
Webguneak, LinkedIn eta Instagram izaten dira askotan publikoa zure negoziora gerturatzeko lehen atea. Berehala ikus dezakete zer egiten duzun, norentzat eta nola lan egiten duzun. Bertan erabakiko dute zure proiektuaz fidatzen diren ala ez.
Hala ere, ez datoz beti bat igorri nahi duguna eta hautematen dena.
Horregatik, gosari honetan webguneak, profilak eta edukiak alderatuko ditugu. Horrekin lortu nahi duguna da, batetik, analizatzea zein mezu iristen diren, zer ulertzen den ondo eta non topa ditzakegun inkoherentziak, eta bestetik, aztertzea kanpoko norbaitek gure proiektua ikustean zein hobetzeko aukera ikusten dituzten.
Gure kanalak beste ikuspuntu batetik ikustea
Batzuetan horren murgilduta egoten gara gure negozioan, ez dugula agerian dagoena ikusten.
Izan daiteke gure webguneak gauza asko azaltzea, baina ez uztea argi zer eskaintzen dugun. Izan daiteke gure LinkedIneko profilak itxura oso profesionala izatea, baina, aldi berean, hotzegia izatea. Izan daiteke gure Instagrameko kontua aktiboa izatea, baina ez islatzea gure lanak duen benetako balioa.
Saioan ikuspegi partekatu horretatik abiatuta egingo dugu lan. Kanal errealak berrikusiko ditugu, gure iritziak partekatuko ditugu eta hobetu ditzakegun alderdiak aurkituko ditugu; izan ere, horrek aukera emango digu gure publikoarekin hobeto konektatzeko eta gure presentzia digitala argiagoa eta koherenteagoa izateko.
Saioaren helburua da irtetean ideia argiak izatea, ez egitekoen zerrenda luze bat. Berrelikadura errespetuzkoa izango da beti.
Zer eta nola landuko dugu Getxo MEETING saioan?
Getxo MEETING elkarrekin lan egiteko espazioa da.
Bideratzaile baten laguntzaz, parte-hartzaile bakoitzak proposatutako gaia lantzen du, banakako dinamiken edo taldeko hausnarketaren bitartez. Helburua da saioa norberaren errealitatearekin lotzea, ikaskuntza pertsonalak eskuratzea eta negozioan edo proiektuan aplikatzeko moduko ekintza-plan txiki eta zehatz bat definitzea.
Saio honetan hiru alderdi sakonduko ditugu:
• Zein irudi igortzen duen zure webguneak edo LinkedIneko edo Instagrameko kontuak norbaitek lehen aldiz ikusten duenean.
• Zein mezu ulertzen diren ondo, eta zein hobetu beharko liratekeen.
• Zer aldaketatxok hobetu dezaketen egiten duzunaren, esaten duzunaren eta zure proiektua hautematen den moduaren arteko koherentzia.
Hauek lortuko dituzu:
• Zure kanal digitalen kanpoko ikuspuntua.
• Mezuak, egitura edo ikuspuntua hobetzeko ideia zehatzak.
• Zure ikaskuntzak eta ekintza-plan txiki bat, hobekuntzak irizpide zehatzak jarraituz egin ahal izateko.
Zure interesekoa izango da:
• Webgunea edo LinkedIneko edo Instagrameko kontua baduzu eta zer transmititzen duten jakin nahi baduzu.
• Uste baduzu zure kanal digitalek hobeto azaldu ahalko luketela egiten duzun hori.
• Ikuspegi konstruktibo batetik abiatuta, hobetzeko aukerak identifikatu eta beste batzuen ideiak eta iritziak ezagutu nahi badituzu.
Erakusten duguna zorrozteko gosaria.
Getxo MEETING honetan aukera izango dugu gelditzeko, kanpotik begiratzeko eta galdetzeko ea gure kanalek ondo irudikatzen duten proiektua. Batzuetan hobeto ulertzen da esan nahi duguna esaldi bat, irudi bat, biografia bat edo atal bat apur bat aldatzen badugu.
Gosarian giro hurbila izango dugu, gure iritziak partekatuko ditugu eta baliozko ideiak eskuratuko ditugu, teorian murgildu gabe.
Data: Azaroak 5
Formatua: Gosaria 09:30-11:30
Gaia: Webguneak, LinkedIn eta Instagram alderatzea
Getxo MEETING saioak hamabost egunean behin egiten diren topaketak dira. Bertan, ekintzaileek eta enpresek esperientziak partekatu, elkarrekin hausnartu eta tresna baliagarriak eskuratzen dituzte beren eguneroko proiektuetan erabiltzeko.
Eman izena, lekua bete arte:
Getxo MEETINGen, txandakako ostegunetan, hitzordu bat duzu zure enpresarekin. Pentsatzen gelditzeko kalitateko denbora.
Informazio gehiago eta aurreko saioen laburpenak
#GetxoMEETING
BFAk kofinantzatutako proiektua