2026/10/21

Euskadiko 40 turismo-bulegotako ordezkarik Abrako Badia helmuga ezagutu zuten atzo, asteartean, hilak 20, Itourbask Euskadiko Turismo Bulegoen Euskal Sareak, Getxo, Santurtzi eta Portugaleteko udalekin lankidetzan, antolatutako jardunaldi batean.
Turismo-sektoreko profesionalek helmugaren aurkezpen ofizial batean eta enklabeetara egindako bisita gidatuetan hartu zuten parte, hala nola Agurtza itsasontzira, Santa Maria Basilikara, Bizkaia Zubira eta Punta Begoñako galerietara. Horietan amaitu zen jardunaldia.
Horrela, zuzeneko informazioa eskuratu ahal izan zuten, Euskadi helmuga aukeratzen duten bisitariei aholkuak emateko.