AA tresnak bezeroaren arretarako eta gogobetetasuna aztertzeko
2026/10/19
Getxolanek, SPRI taldeko Inplantalariak programarekin elkarlanean,tarteko mailako jardunaldi teknologikoa antolatu du. Jardunaldi hori Getxoko enpresei, autonomoei eta ekintzaileei zuzenduta dago, zehazki beren negozioen digitalizazioa hobetu nahi dutenei.
Tailer praktiko hori jada tresna digitalak erabiltzen dituzten eta beren merkataritza-planean eta bezeroekiko harremanetan Adimen Artifiziala txertatu nahi duten tarteko maila duten profesionalentzako diseinatu da. Tarteko mailako tailer praktikoa izango denez, nahitaezkoa da etorriko direnek erabiliko diren tresnetan modu autonomoan sartzen eta saioa hasten jakitea.
- Data: 2026ko azaroaren 12a
- Lekua: Getxo Elkartegia
- Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara
- Plaza kopurua mugatua izango da: Zortzi pertsona
Edukia praktikoa izango da:
- Bezeroen beharrak eta “minak” aztertzea: Comet erabiliz alderdi kritikoak identifikatzea, baliozko proposamenak sortzeko eta mezu elektroniko pertsonalizatuak idazteko.
- Kontsultak automatizatzea eta arreta ematea: Gemini Notebook, Zapier edo Botsonic erabiliz arreta emateko laguntzaile birtualak sortzea; baita WhatsApp aplikazioan erantzun automatikoak konfiguratzea ere, luzapenen bidez.
- Bezeroen sentimenduak aztertzea: Bezeroen gogobetetze-maila eta pertzepzioa ebaluatzea, Lovable plataforman egindako formularioen bidez.
- Kanpainak eta eskaintza pertsonalizatuak sortzea: Claude erabiliz merkataritza-eskaintzak sortzea, eta Manus erabiliz sare sozialetarako publizitate-materialak (irudiak eta bideoak) diseinatzea eta automatikoki argitaratzea.
- Administrazio-kudeaketa eta fakturazio adimenduna: Fakturak irakurtzea eta datuak automatikoki ateratzea, GPT pertsonalizatua erabiliz.
Parte hartuko duten enpresentzako zuzeneko onurak
Jardunaldira etorriko diren enpresek eta profesionalek beren bezeroen kudeaketa eta salmenten eraginkortasuna eraldatzea lortuko dute, hauen bidez:
- Merkataritzako zikloa laburtzea: Aukera sortzen denetik kobratzen den arte pasatzen den denbora izugarri murriztea.
- Autonomia izatea marketina eta eskaintzak kudeatzean: Kanpoko baliabideen mende egon beharrik gabe, azkarrago prestatzea merkataritza-kanpainak.
- Eraginkorragoa izatea 24/7 arretan: Erantzuteko denborak optimizatzea eta taldeari zeregin errepikakorrak egitea saihestea, bezeroekiko tratu pertsonala galdu gabe.
- Goiz hautematea bezeroen atsekabea: Bezeroaren esperientziari dagokionez, azkar identifikatzea hobetu beharreko alderdiak, salmentak galdu aurretik neurriak hartu ahal izateko.
Aipatutako guztiaz gain, hau ere eskainiko dizugu:
- Aholkularitza eta ezarpen teknologikoa, doakoa, aurrez-aurrekoa eta pertsonalizatua
Zertan datza Inplantalariak programa?
Inplantalariak aholkularitza eta ezarpen teknologikorako zerbitzua da, doakoa, aurrez-aurrekoa eta pertsonalizatua. Zerbitzu hori Eusko Jaurlaritzaren SPRI taldeak bultzatzen du. Zerbitzuak negozioei in situ laguntzen die: pertsonei eguneroko jardunean teknologiak zuzenean erabiltzen irakasten die eta autonomia digitala sustatzen du lana egin ordez, hori aurrera ateratzeko tresna egokiak emanez. Talde txikitan egingo diren eta tailer praktikoen eta giden bidez, programak prozesuak optimizatzen, bezeroak fidelizatzen eta produktibitatea hobetzen laguntzen du, enpresa bakoitzaren benetako gaitasunera egokituz.
SPRIren Inplantalariak doako zerbitzua
Informazio gehiago
