Erreserbak

Instalazioen erresaerbak

Instalazioen erreserba

Getxo Kirolakek ondorengo kirol-ekipamenduak erreserbatzeko aukera eskaintzen du: estalitako eta estali gabeko tenis-pistak, estalitako eta estali gabeko padel-pistak, estalitako pilotalekuak, kirol anitzeko kantxa estaliak (espazio horiek moduluka aloka daitezke), errugbi-zelaia, areto-futboleko belar artifizialeko zelaia eta belar artifizialeko futbol-zelaiak (zelai erdiak ere aloka daitezke futbol 7an jokatzeko).

Getxo Kirolaken helburua da instalazioak erabiltzeko aukera zuzenak eskaintzea. Hori dela-eta, hamabost eguneko txanda-sistema birakaria ezarri da. Era horretan, txartel zenbaki bakoitzak –familia-zenbakien kasuan, eskubide hori izango dute familia-unitateko 4 urtetik gorako kide guztiek– hamabost egunetik behin egun bat izendatuta izango du hamabostaldian erreserbatu ahal izateko. Instalazioak gehienez bi ordurako erreserbatzen dira kirol-diziplina berean.

Hamabostaldi bakoitzean adierazitako egunak gaindituta, libre geratu diren pistak erreserba daitezke Administrazio Elektronikoaren Bulegoaren bitartez  (erreserba horiek ere gehienez bi ordurako izango dira kirol-diziplina berean eta egun bakoitzeko).

Era berean, 18 urtetik beherakoek doan erreserbatu ahal izango dituzte deskribaturiko instalazioak (argiaren zerbitzua ez da doakoa). Baldin eta instalazioa libre badago, erreserba 15 minutu aurretik egin ahal izango da, hall-eko eta Fadurako pilotalekuetako makinetan jarritako salmenta-puntuetan edota jendea artatzeko Fadurako eta Gobelako leihatiletan.

Informazio praktikoa

Erreserben 2019ko prezioak .
Erreserbak Administrazio Elektronikoaren Bulegoaren bitartez kudeatu beharko dira, izapideen atalean zehaztutako moduan.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +