Kirol ikastaroak

Getxo Kirolak-ek bi ikastaro-mota eskaintzen ditu: denboraldikoak eta udakoak.

Ikastaroak egin ahal izateko, Getxo Kirolak-eko abonamendu-txartela eduki behar da, eta, aurrez, aurreinskripzioa egin beharko da Fadurako edo Gobelako bulegoetan edota Administrazio Elektronikoaren Bulegoaren bitartez, izapideen atalean zehaztutako moduan.



 

2026/2027 denboraldiko kirol-ikastaroak


Kontsultatu hemen 2026/27 denboraldirako ikastaroen programazioa: Haurrak eta gazteak / Helduak / Nagusiak  (ikastaro finkoen eskaintza honetaz gain, Aukeran zerbitzu berriarenak ere eskaintzen ditugu).

1) Ikaskuntza-zikloko ikastaroak

Aurreko denboraldian, igeriketa, tenis edo padeleko ikastaro batean matrikulatuta egon diren eta jarraitzeko eskubidea duten pertsonek aurretiko izen-ematea egin dezakete maiatzaren 25etik ekainaren 5era. Ekainaren 8an pertsona bakoitzeko plaza bat esleituko duen zozketa egingo da. Azkenik, aldaketak edo bajak emateko epea ekaianren 9tik 12ra izango da.

 

2) Izen-emate berriak

Ikastaro horietan aurrez izena eman nahi duten pertsona guztiek beren eskaera aurkez dezakete ekainaren 15etik uztailaren 15era bitartean. Hala behar den kasuetan, mailari buruzko txartela eguneratuta izan beharko dute. Uztailaren 17an plazak automatikoki esleitzeko zozketa egingo da; kontuan izan behar da, lehen fasean, pertsona bakoitzeko eskaera bat bakarrik artatuko dela. Ondoren, plazak libre geratuko balira, esleitze-sistemak prozedura errepikatuko luke, harik eta dauden plazen eskaintza osatu arte.

Aukeraren bat baliogabetu edo zuzendu nahi izanez gero, idatziz edo web bidez egin beharko da uztailaren 20tik 30era.

Abuztuaren 3tik aurrera, beste epe bat irekiko da plazen eskaintza osatu arte izena eman ahal izateko.

Nola egin aurretiazko inskripzioa:

Kirol-ikastaroak egin ahal izateko, Getxo Kirolak-en abonamendu-txartela eduki behar da eta aurretik inskripzioa egin eskaera-inprimaki hau beteta. Inprimakia Fadurako edo Gobelako bulegoetan entregatu behar da ikastaro mota bakoitzari dagozkion epeetan (irakurri goian).

Aurretiazko inskripzioa interneten bidez egin daiteke Getxo Kirolak-eko Administrazio Elektronikoaren Bulegoan



 

2026ko udako ikastaroak

Getxo Kirolak-ek 1.620 plaza eskaintzen ditu uztailean eta abuztuan Fadurako eta Gobelako kiroldegietan antolatuko diren udako ikastaroetan. Programazioaren ardatza haurrei eta gazteei zuzendutako jarduerak dira, baina helduentzako eta 60 urtetik gorakoentzako ikastaroak ere eskaintzen ditu. Helduentzako eskaintzaren kasuan, asko eskatzen den modalitate batekin indartu da: entrenamendu funtzionala.

Ikastaro hauetan izena emateko beharrezkoa da abonu txartela izatea, eta aurreinskripzioa maiatzaren 6ra arte egin daiteke Getxo Kirolak-en webgunearen bidez edo, aurrez aurre, Fadurako edo Gobelako jendearen arretarako bulegoetan. Plazen zozketa eta behin betiko esleipena maiatzaren 8an egingo da.

Eskaintzaren barruan, 4 eta 14 urte bitarteko haurrentzako haur eta kirol anitzeko ikastaroak nabarmentzen dira, astelehenetik ostiralera goizez 5 ordukoak. Horietan, jardueren ordutegia baino ordu erdi lehenagoko eta ondorengo zaintza zerbitzua egongo da, eta egunero ingelesez ordubete emango da. Gainera, Grand Slameko ikastaroak izango dira, tenisa, padela eta uretako jarduerak praktikatzeko, 8 eta 16 urte bitarteko adingabeentzat; eta igeriketa-eskolak 4 eta 17 urte bitarteko adingabeentzat, besteak beste.

Getxo Kirolak-ek liburuxka bat argitaratu du udako kirol-eskaintza osoarekin (udal-erakundeak antolatutakoa nahiz klubek antolatutakoa), eta liburuxka Fadurako eta Gobelako bulegoetan jaso daiteke edota hemen deskargatu: Ikastaroen programa.

Getxo kirolak

Fadura

Fadura

Los Chopos Etorbidea, 60 - 48992 Getxo - Bizkaia

Telefonoa: 94 430 80 70
Ohizko ordutegia: 08:00etatik 14:15era.

Gobela

Luis López Oses z/g - 48930 Getxo - Bizkaia

Telefonoa: 94 404 51 51
Ohizko ordutegia: 08:00etatik 14:15era.

Andra Mari

Zientoetxe, s/n. - 48933 Getxo - Bizkaia

Telefonoa: 944 916 517
Ohizko ordutegia: 08:30etik 21:30era