Osasun zerbitzua
Getxo Kirolak-en osasun zerbitzua, Osasun, Fadurako kiroldegian dago eta fisioterapia-gela bat eta errehabilitazio-lanetarako 120 m2-ko espazio bat ditu

OSASUN Getxo Kirolak-en osasun eta mugimendu zerbitzua da, Fadura kiroldegian kokatua, Getxon. 120 m²-ko espazioa du, fisioterapia, errehabilitazioa eta ariketa terapeutikoa lantzeko.
OSASUN bizkarrezurreko eta sorbaldako patologiak tratatzen eta min iraunkorra lantzen espezializatuta dago, eta arreta pertsonalizatua eskaintzen du, banaka zein taldean.
Banakako fisioterapia
Fisioterapia saioak, kasu bakoitzaren balorazioa, tratamendua eta jarraipena egiteko.
Prezioa: 45 € / saioa (abonatuak) eta 48 € / saioa (abonatu gabeak).
Arindu - Min iraunkorra
Min iraunkorrean espezializatutako programa, talde txikietan (gehienez 10 pertsona), 3 hilabete baino gehiagoko minarekin dauden pertsonei zuzendua.
Ikuspegi aktiboan oinarritzen da, mugimendua, minaren inguruko hezkuntza eta laguntza profesionala uztartuz.
Gomendagarria da 24 saioko programa osatzea, 8 saioko bloketan antolatuta.
Prezioa: 60 € / 4 saioko blokea.
Beste zerbitzu batzuk
OSASUNek, gainera, honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:
- Esfortzu probak
- Entrenamendu funtzionala
- Indarraren hastapena
- Hipopresiboak + 5P metodoa
- Erorketen prebentzioa
- Erreabilitazio taldeak
- Mugikortasun aktiboa
Interesa duten pertsonek honako bide hauen bidez jar daitezke harremanetan:
683 571 560 (telefonoa edo WhatsApp)
Emaila: info@osasungetxo.eus
Informazio gehiago: www.ema.eus