2026/9/10
Getxo Kirolak-ek zabalik ditu denboraldi berriko ikastaroetarako izen-emateak. Haurrentzako ikastaroak irailaren 14an hasiko dira, eta, besteak beste, teniseko, igeriketako, txirrindularitzako, borroka-arteetako, gimnasia erritmikoko, boxeoko eta gimnasia akrobatikoko zenbait taldetan daude oraindik plazak. Eta helduentzako jardueren kasuan, oraindik eman daiteke izena entrenamendu funtzionaleko ikastaro batzuetan, ziklo indoorrean, yogan eta mantentze-gimnastikan.
Era berean, zabalik dago iaz abian jarri zen Aukeran zerbitzuan parte hartzeko izena emateko epea. Eskaintza hau kirol jarduera bakar batean izena eman beharrean, bat baino gehiago konbinatu eta ikastaro itxi edo finko bat aukeratu behar izan gabe zein klasetara joan nahi duten abonatuei zuzenduta dago. Aukeran eskola gehienak urriaren 1ean hasten dira, eta zerbitzua bi modalitatetan dago eskuragarri: Aukeran Plus (57 €hilean) eta Aukeran (45,60 €hilean).
Denboraldi berriko eskaintza Getxo Kirolak-eko abonatuei zuzenduta dago eta guztira 17 kirol-modalitatetako 544 ikastaro eskaintzen ditu. Jarduera fisikoaren arloko gustu eta behar ugari asetzeko diseinatuta dago, bai haur eta gazteentzat, bai heldu eta adinekoentzat.
Kontsultak eta izen-emateak Getxo Kirolak-en webgunearen bidez egin daitezke, edo aurrez aurre Fadura eta Gobelako jendearen arretarako bulegoetan, goizez.