Aurkezpena
Zer da GK?
Getxo Kirolak Getxoko Udaleko erakundea da, udal-kiroldegiak –Fadura, Gobela eta Andra Mari– kudeatzen dituena, eta amateur, eskola nahiz federatu mailako kiroletan udalerrian garatzen diren jarduerak errazten ditu.
Gure helburua da kirol-jarduerak, aisiakoak eta osasun-jarduerak praktikatzea erraztea Getxoko herritarrei eta, aldi berean, udal kirol-instalazioak eta udalerriko klubek, erakunde kulturalek, hezkuntzakoek, sozialek eta profesionalek eremu horretan dituzten beharrak artatzea.
Kirol-instalazioetan ez ezik, kudeaketaren kalitatean ere eredu bilakatu nahi dugu, erabiltzaileen eta gure inguruneko pertsonen eskaerei erantzun egokiak emateko. Horretarako, plantillaren inplikazioan eta talde-lanean oinarritzen gara.
Gure lana honako printzipio eta balio hauek eraentzen dute: komunikazioa, errespetua, konfiantza, motibazioa, lidergoa, talde-lana, parte-hartzea, prestakuntza, gaitasun autokritikoa, malgutasuna, entzutea, etengabeko hobekuntza eta emaitzetarako eta herritarrenganako orientazioa.
Getxo Kirolaken organigramari, antolamenduari eta gardentasunari buruzko informazio gehiago aurki dezakezu hemen.