Fadura
OHARRA: Covid-19ak eragindako osasun-krisia dela eta, instalazio batzuk ez daude erabilgarri. Kontsultatu atal honetan aldez aurretik hitzordua eskatuta erabil daitezkeen espazioak.
Ordutegiak eta telefonoa
Instalazioak honako egun eta ordu hauetan irekitzen dira herritarrentzat:
- Astelehenetik igandera: 8:00etatik 21:30era.
- Astelehenetik ostiralera: igerileku olinpikoa eta fitness-muskulazioko gimnasioa 7:30ean irekitzen dira.
-Informazio orokorrerako telefonoa: 94 430 80 70
Deskribapena
Fadurako kirol-gunea 1971n sortu zen Getxoko udalerrian kirola egitera eta ongizatea sortzera bideratutako espazio gisa. Gaur egun, Fadura eraldaketa-prozesuan murgilduta dago, espazio publiko berria diseinatu nahi baita, sarrera libreko parkea eta Getxo Kirolakeko abonatuek kirola egiteko instalazioak bertan direla, Getxoko herritarren egungo premietara egokitutako erantzuna ematearren.
Fadurako kirol-parkea Algortako auzoan aurkitzen da, eta 360.000 metro karratuko kirol-instalazioak ditu lau espazio handitan banatuta:
Atletismo-zona
Zona honetan, ondorengoak ditugu: atletismo-pista, belodromoa eta errugbi-zelaia, belar artifizialeko hockey zelaia, erabilera anitzeko eta belar artifizialeko eremua, estali gabeko zortzi tenis-pista eta estalitako sei, estali gabeko zazpi padel-pista, areto-futbolerako belar artifizialeko eremua, kirol anitzeko pista, bide-hezkuntzako zirkuitua eta footingerako ibilbidea.
Pilotalekuen eraikina
Espazio honetan, ondorengoak aurki ditzakegu: bi pilotaleku luze, esku-pilotarako pilotalekua, trinketa, estalitako lau padel-pista, bi gela, bilera-gela, balio anitzeko bi gimnasio, spinning klaseak emateko erabiltzen den gela, arte martzialen klaseak emateko erabiltzen den gela eta aldagelak.
Pilotalekuen eraikina
Espazio honetan, ondorengoak aurki ditzakegu: bi pilotaleku luze, esku-pilotarako pilotalekua, trinketa, estalitako lau padel-pista, bi gela, bilera-gela, balio anitzeko bi gimnasio, spinning klaseak emateko erabiltzen den gela, arte martzialen klaseak emateko erabiltzen den gela eta aldagelak.
Bolueko futbol-zelaiak
Belar artifizialeko hiru futbol-zelai, Bolueko hezegunearen inguruan, gizonezkoentzako eta emakumezkoentzako aldagelekin. Bolueko 3. zelaian, 480 lagunentzako harmaila dago.