Logo Ayuntamiento Getxo Turismo

Euskara
  • Castellano
  • Euskara
  • English
  • Français
Facebook
Instagram
Youtube
Pinterest
Tripadvisor
Tiktok
Linkedin
Google maps
Newsletter
getxo.eus
Entzun
  • EZAGUTU GETXO

    Getxo, paregabeko bisita

    • Ongi etorri Getxora
    • Nola heldu Getxora
    • Getxoko Turismo Bulegoa
    • Mapak eta gida turistikoak
    • Non lo egin
    • Non jan
    • Getxoko Historia
    • Inguruak bisitatzen
    • Souvenirs
    • Mapa interaktiboa
    • Getxo zure txakurrarekin
    • Getxo pantaila handian
    • Zein iritzi dute Getxori buruz?
    Gomendatzen dizuegu:Non lo egin Non jan
    Itzuli hasiera-orrira:
  • ZER IKUSI

    Ez galdu Getxoko Top 5ak- Ezagutu gu bisitatzen gaituztenak erakartzen dituzten leku turistikoak!

    Getxoko hondartzak, Bilbotik 20 minutura
    Bizkaia Zubia
    Algortako Portu Zaharra
    Getxoko Kirol Portua
    Itsaslabarratik ibilbidea
  • ZER EGIN
    Berria!
    Zure egonaldia paregabea izan dadin eta disfruta dezazun, Getxon hainbat jarduera, ibilbide eta esperientzia antolatu ditugu. EGIN ERRESERBA ONLINE, erosotasun osoz!
    Planifikatu zure bidaia
    Getxoko kostako jarduerak
    Getxo Monumentala eta Kulturala
    Getxo aktiboa
    Flysch Bizkaia
    Getxo gastronomikoa
    Turismo familarra
    Erosketak Getxon
  • KRUZEROAK
    Bilboko Portuko kruzeroaetara iristeko edo gune horretatik irteerak egiteko beharrezko informazioa guztia eskaintzen dizugu.
    Bilboko Portua
    Nola heldu eta aparkalekua
    Informazio baliagarria
    Getxo Taxi Tour 1 ordu
    Egun erdi Getxon
    Taxi zerbitzu bereziak
  • ESKAINTZA BEREZIAK

    Ezagutu Getxora egingo duzun bidaian lor ditzakezun promozio eta deskontu guztiak.

    Getxohotel Promozioa
    BBCard deskontuen txartelaBBCard deskontuen txartela
  • TALDEAK
    Behar duzun informazio guztia eskaintzen dizugu taldean eta zure neurrira bidaia antolatzeko, baita enpresentzako zerbitzu pertsonalizatua ere ekitaldiak eta kongresuak antolatzeko
    Taldeentzako Esperientziak
    Ekitaldiak antolatzeko egoitzak
    Enpresak hartzaileagoa
  • Agenda
    Hurrengo ekitaldiak:
    Galdu ezin ditzakezun ekitaldiak Getxon:
    Getxophoto
    Getxoko Komiki Azoka
    GetxoJazz
    Herri-jaiak Getxon
    Agenda: Ikusi agenda osoa
Hasiera  Zer egin  Ramiro Pinilla – Ibilbide literarioa Getxon

Ramiro Pinilla – Ibilbide literarioa Getxon

deapie Ramiro Pinilla

Getxoko Liburutegiek utzitako argazkia.

Ibilbidean, Ramiro Pinillak idatzitako Haran berdeak, mendi gorriak trilogiako eta bestelako eleberrietako lekuak bisitatuko ditugu. Ibilbidean ikusiko duzu zergatik sortzen den itsaso inguruko kolore berdea eta paisaia gorriak deskubrituko dituzu...

Ramiro Pinillaren eremu literarioko lekuak ezagutuko dituzu: Arrigunaga hondartza, Benta... Eta “bere Getxon” dabiltzan eta Getxo istorioz betetzen duten pertsonaiekin maiteminduko zara (edo ez): Sugarkeako Baskardoak, Manuel jauna, Roque, Oiaindiako markesak, Ella... Eleberri batetik bestera dabiltzan pertsonaiak dira, Pinilla unibertsoa osatzen dutenak.

Bere lana ezagutzen baduzu, etengabe ikusiko dituzu berak deskribatutako lekuak ibilbidean zehar. Alderantziz, deapie-ren ibilbidean idazlea deskubritu baldin baduzu, bere mundu literarioan sartzeko prest zaude.

RAMIRO PINILLA (1923 - 2014)

Ramiro Pinilla Bilbon jaio arren, idazle getxotarra da guretzat, izan ere, 13 urtera arte uda guztietan Arrigunaga hondartzatik hurbil zegoen baserri batean egoten zen. Leku horrek liluratu egin zuen, eta Txiki Baskardoren pasadizoak lanean kondaira bat asmatu zuen, zeinaren arabera, “lurreko bizitza olatuetan sortu zen".

35 urte zituela Getxora etorri zen bizitzera. Gutxi barru bere lehenengo saria jaso zuen: Inurri itsuak lanarekin 1960ko Nadal Saria eta 1961ean Kritikaren Saria jaso zituen.

60ko hamarkadan, behar ekonomikoak zirela-eta, enkarguz lanak idazten zituen eta aldi berean sorkuntza propioko eleberriak idazten zituen.

70eko hamarkadan argitaletxeekin lan egiteari utzi zion eta Destino eta Planeta desengainatu zituen sari horretan finalisten artean geratuz. 2004ean, Fernando Aramburu idazlearen bitartekaritzari esker, Tusquets argitaletxeak Haran berdeak, mendi gorriak, trilogia argitaratu zuen, bere literatura testamentua, 3 bildumatan: Lur dardartia, Gorputz biluziak eta Burdinaren errautsak

Lan handi horrekin sari gehiago irabazi zituen: Kritikarena, Euskadikoa eta Literaturako Nazionala. Aurrerago, Eusko Jaurlaritzaren Lan Onari Saria, AixeGetxo! Saria...

2014an  ospitalean zegoen bere azken egunak igarotzen, eta maite zutenei esan zien pozik zegoela, idazten zegoen eleberriko azken kapitulua bukatu zuelako.

Ramiro Pinilla gustuko zuena egiten hil zen, idazten.

Casa Cisco I

1. San Nikolas plaza

San Nikolasko liburutegian Ramiro Pinillaren lan guztiak eta Galea egunkariko bilduma osoa daude, koardenatutakoa, egunkari horrek sortu eta bultzatu baitzuen. Tokiko argitalpen hori kazetarien, artikulu idazleen eta abarren sorlekua izan zen

Librería Beltza

2. Algortako etorbidea, 69                                                                                 

Gaur egun denda dagoen lekuan, Pinillak Beltza liburu denda sortu zuen, eta bertan lan egiten zuen Sancho Bordaberri gazteak, liburuak biziki maite zituenak (Hildako bat gehiago bakarrik). 

La Cadena

3. Katea

Hementxe zegoen kokatuta antzinako trenaren pasabidea, Katea gisa ezaguna, Pinillak Haran berdeak, mendi gorriak lanean aipatutakoa: “Garai batean kate bat zegoen baserritarrek astoak Algorta zeharkatzen zuen errepide nagusira lotzeko…”.

La cadena Ruta Ramiro Pinilla

4. Venancios-eko bidegurutzea

Hementxe hasten da Haran berdeak, mendi gorriak, eleberriko istorioa, Oiaindiako markesen jauregian.

Antigua estación de Getxo

5. Getxoko geltoki zaharra

Hemen kokatutako etxe batean jaio zen Adin ahaztezin hura liburuko protagonista, Souto Menaya futbolaria. Pinillak 2013an Euskadi Saria jaso zuen. Lan hori futbolari eta hain maite izan zuen Athletic-i buruz idatzi zuen.

<
La Venta

6. Benta

“Kondairak dioenez, Ermoren begiek distira berezia zuten (…) eta bat-batean, mostradore inguruan zanga irekitzen hasi zen hormak eraikitzeko. Benta zen”. Haran berdeak, mendi gorriak trilogia.

Ermita del Ángel de la Guarda

7. Guardako Aingeruaren baseliza

“(…) Ermita, kutxa zen, estalpea, haritz handiaren ondoan eraikitakoa, eta Totakoxek, ezkongabeak, esan zuen bere adarretan aingerua ikusten zuela, eta horregatik aurrerantzean, Aingeruaren baseliza izena hartu zuen ”. Haran berdeak, mendi gorriak trilogia.“(…).

Iglesia de Andra Mari

8. Andra Mari eliza

Lurralde hori Sugarkeako Baskardoena da Lur dardartia (Haran berdeak, mendi gorriak trilogia) liburuan eta Pinillaren beste lan batzuetan. 

Cementerio

9. Karmengo Andre Mariaren hilerria

“Ez duzu entzun behetik husten diren kostaldeko hilerriei buruzko istorioa?” (Ikus + bitxikerietan), Hilerri hutsa“.

Campas de Arrigunaga

10. Arrigunagako zelaiak

Antzina, leku horretan Arrune baserriaren zati bat zegoen, Pinillak bere haurtzaroko udak igaro zituen baserria.  Gaur egun bakarrik pikondo bat dago. Inguru horretan kokatuta dago Inurri itsuak.

Playa de Arrigunaga

11. Arrigunagako hondartza

Idatzi ditudan istorio ia guztiak hondartza honetan inspiratuta izan dira, hauxe da nire mundu errealaren eta imajinarioaren erdigunea.”Arrigunagako hondartza bere eleberri guztietan agertzen da.

Cuatro Caminos

12. Lau Bideak

Bidegurutze horretan sentitzen zuen Pinillak “itsasoko haize leuna aurpegian” Getxora udan iristen zen bakoitzean. Bertan kokatu zuen baita ere Manuel jaunaren etxea, eta hortik hurbil, Mercedes andereñoaren eskola. Bien arteko harremana Hamabost urte izeneko eleberri motzean dago jasota.

Puerto Viejo

13. Portu zaharra

Pinillaren lanean Portu Zaharreko hiru pertsonaia hauek daude: Benito Muro eta Cipriana bere ematzea (Pikondoa), eta Koldobike (Hildako bat gehiago bakarrik).

Galerías Punta Begoña

14. Punta Begoña galeriak

Pinilla galeria horietan inspiratu zen Galeon jauregia sortzeko, eta bertara joan zen Ella bizitzera Laparkobasoko bidegurutzean zegoen antzinako etxea utziz. Gorputz biluziak eleberrian Aurelio Altubek jauregi horretako sekretu batzuk azaltzen ditu.

Algortako idazketa tailerra (1978 - gaur egun)

Pinillak ia ezer argitaratu ez zuen hamarkadetan gizarte proiektuetan parte hartu zuen idazketarekiko pasioa sustatzeko. Adibidez, 1978an Idazketa Tailerra sortu zuen, eta gaur egun martxan jarraitzen du. Denbora batean zehar jada ez dagoen Antares izeneko liburu dendan biltzen ziren, eta leku hori besteak beste Beltza liburu denda gisa aurkeztu zuen bere eleberrietan, Sancho liburuzainarekin, hiru polizia eleberrietako protagonistarekin hain zuzen ere.

Pikondoa: eleberria, omenttzeko zuhaitza eta filma

Katean, Pinillak Mercedes andereñoaren etxea kokatu zuen,eta bera da hain zuzen ere Pikondoa eleberriko narratzailea sarreran eta epilogoan. Eleberri horretako gertaerak gaur egun Julio Caro Baroja institutua dagoen lekuan jazotzen dira, eta horregatik, bi pikondo landatu zituzten lorategian, idazlearen eta bere lanaren oroimenez. Ana Murugarren zinema zuzendariak eleberriari buruzko filma egin zuen, Bastarten pikondoa (2017) izenarekin. 

Sugarkea, Andra Mari Pinillaren munduan

Pinilla Getxora bizitzera etorri zenean Andra Mari auzoan bizi zen, eta bertan imajinatu zuen Sugarkea lurraldea, non izaki primitiboak bizi ziren. Sugarkeako Baskardoak ziren garatzen ez ziren bakarrak, uste zutelako suak, gurpilak, burdinak eta abarrek askatasuna mugatzen zutela, erlijioek, buruzagiek eta abarrek egiten duten bezala. Baskardoak lehendabizi Gogoratu, oh, gogoratu lanean aipatzen dira. Geroago, Pinillak izaki horien mundua handitu zuen Txiki Baskardoren pasadizoak lanean.

Egur handieran kondaira

San Baskardo auzoan kokatzen da Etxek Arrigunagako hondartzan ikusi zuen egur handiaren kondaira. Egur hori, Larrekoko idiek haritzaren zelaira arte igo zuten, eta Ermok egurrarekin mostradorea egin zuen txakolina zerbitzatzen eta kobratzen hastea pentsatu zuenean. Ondoren, Ermok Benta eraikina sortu zuen, Pinillaren eleberrietako leku nagusietakoa.

Kostaldeko hilerrien sekretua

Pinilla erraustu egin zuten, baina lurperatuko balute, ez zen Karmengo Andre Mariaren hilerrian egongo.  Berak uste bezala, hilobien beheko aldea ireki egiten da eta gorputzak korronteetara joaten dira, itsasora, guztion sorterrira itzuliz... (Gogoratu, oh, gogoratu ipuinean idatzitako kondaira. Hilerri hutsean ere badago).

PD: Ibilbide horri buruz gehiago jakin nahi izanez gero, deapiek Getxo, Pinillaren lurraldea izeneko liburua irakurtzeko gomendioa ematen du, Gustavo Iduriagarena.

Ruta deapie Mapa Ramiro Pinilla

Ireki ibilbide geolokalizatua.

Ibilbidearen mugarriren batek oroitzapenik ekarri al dizu gogora?

Agian arkitektura bat izan da, paisiabat, edo zure interesa eragin duen irudi bat...

Partekatu zure #Getxodeapie esperientzia gizarte-sareetan.

Deskargatu:

Ibilbide osoa.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke:

Horacio Echevarrieta
Juana Bizcarra
Pedro Bilbao

EZAGUTU GETXO

  • Ongi etorri Getxora
  • Nola heldu Getxora
  • Getxoko Turismo Bulegoa
  • Mapak eta gida turistikoak
  • Non lo egin
  • Non jan
  • Getxoko Historia
  • Inguruan bisitariak
  • Souvenirs
  • Mapa interaktiboa
  • Getxo zure txakurrarekin
  • Getxo pantaila handian
  • Zein iritzi dute Getxori buruz?

ZER IKUSI

  • Bizkaia Zubia
  • Algortako Portu Zaharra
  • Getxoko kirol Portua
  • Getxoko hondartzak, Bilbotik 20 minutura
  • Itsaslabarratik ibilbidea

ZER EGIN

  • Getxoko kostako jarduerak
  • Getxo Monumentala eta Kulturala
  • Getxo aktiboa
  • Getxo gastronomikoa
  • Turismo familarra
  • Erosketak Getxon

KRUZEROAK

  • Bilboko Portua
  • Nola heldu eta aparkalekua
  • Informazio baliagarria
  • Getxo Taxi Tour 1 ordu
  • Egun erdi Getxon
  • Taxi zerbitzu bereziak

ESKAINTZA BEREZIAK

  • Getxohotel Promozioa
  • BBCard deskontuen txartela

TALDEAK

  • Taldeentzako Esperientziak
  • Ekitaldiak antolatzeko egoitzak
  • Enpresak hartzaileagoa

AGENDA

(+34)94 491 08 00 Ereaga hondartza z/g | 48992 Getxo | Turismo Bulegoaturismo@getxo.eus
Facebook
Instagram
Youtube
Pinterest
Tripadvisor
Tiktok
Linkedin
Google maps
Newsletter
Getxo Turismo Euskadi Basque Country Gobierno Vasco Turismo Diputación Foral de Bizkaia
Getxo Turismo logo DTI
Ohar legala Irisgarritasuna

© 2026 Getxoko Udala/ Ayuntamiento de Getxo