Logo Ayuntamiento Getxo Turismo

Euskara
  • Castellano
  • Euskara
  • English
  • Français
Facebook
Instagram
Youtube
Pinterest
Tripadvisor
Tiktok
Linkedin
Google maps
Newsletter
getxo.eus
Entzun
  • EZAGUTU GETXO

    Getxo, paregabeko bisita

    • Ongi etorri Getxora
    • Nola heldu Getxora
    • Getxoko Turismo Bulegoa
    • Mapak eta gida turistikoak
    • Non lo egin
    • Non jan
    • Getxoko Historia
    • Inguruak bisitatzen
    • Souvenirs
    • Mapa interaktiboa
    • Getxo zure txakurrarekin
    • Zein iritzi dute Getxori buruz?
    Gomendatzen dizuegu:Non lo egin Non jan
    Itzuli hasiera-orrira:
  • ZER IKUSI

    Ez galdu Getxoko Top 5ak- Ezagutu gu bisitatzen gaituztenak erakartzen dituzten leku turistikoak!

    Getxoko hondartzak, Bilbotik 20 minutura
    Bizkaia Zubia
    Algortako Portu Zaharra
    Getxoko Kirol Portua
    Itsaslabarratik ibilbidea
  • ZER EGIN
    Berria!
    Zure egonaldia paregabea izan dadin eta disfruta dezazun, Getxon hainbat jarduera, ibilbide eta esperientzia antolatu ditugu. EGIN ERRESERBA ONLINE, erosotasun osoz!
    Planifikatu zure bidaia
    Getxoko kostako jarduerak
    Getxo Monumentala eta Kulturala
    Getxo aktiboa
    Flysch Bizkaia
    Getxo gastronomikoa
    Turismo familarra
    Erosketak Getxon
  • KRUZEROAK
    Bilboko Portuko kruzeroaetara iristeko edo gune horretatik irteerak egiteko beharrezko informazioa guztia eskaintzen dizugu.
    Bilboko Portua
    Nola heldu eta aparkalekua
    Informazio baliagarria
    Getxo Taxi Tour 1 ordu
    Egun erdi Getxon
    Taxi zerbitzu bereziak
  • ESKAINTZA BEREZIAK

    Ezagutu Getxora egingo duzun bidaian lor ditzakezun promozio eta deskontu guztiak.

    Getxohotel Promozioa
    BBCard deskontuen txartelaBBCard deskontuen txartela
  • TALDEAK
    Behar duzun informazio guztia eskaintzen dizugu taldean eta zure neurrira bidaia antolatzeko, baita enpresentzako zerbitzu pertsonalizatua ere ekitaldiak eta kongresuak antolatzeko
    Taldeentzako Esperientziak
    Ekitaldiak antolatzeko egoitzak
    Enpresak hartzaileagoa
  • Agenda
    Hurrengo ekitaldiak:
    Galdu ezin ditzakezun ekitaldiak Getxon:
    Getxophoto
    Getxoko Komiki Azoka
    GetxoJazz
    Herri-jaiak Getxon
    Agenda: Ikusi agenda osoa
Hasiera  KRUZEROAK  Zer ikusi Getxon egun erdian

Zer ikusi Getxon egun erdian

compras en getxo

Geldialdia egingo duzu Bilboko portuan? Begira zer ikus dezakezun Getxon ordu gutxitan. Getxo Euskal Autonomia Erkidegoko kostaldeko udalerri bat da. Bilbotik 10 km eskasera dago, itsasadarraren eskuinaldean. Bilboko burgesiaren helmuga gogokoenetako bat izan zen XX. mendearen hasieran, eta hori oraindik ere islatzen da itsasoaren ondoko jauregi dotoreetan, lorategietan eta pasealekuetan.

 

Gaur egun, Getxo da Bilboko portura iristen diren nazioarteko itsas bidaia nagusien atrakalekua. Getxotik igaro behar baduzu, geldialdia aprobetxatu eta egun erdian Getxon zer egin dezakezun ikustera gonbidatzen zaitugu.


Eskaintza kultural, gastronomiko eta naturalaz gozatu ahal izango duzu: Algortako Portu Zaharra, Bizkaia Zubia, Galeako itsaslabarrak edo itsasoaren ondoko jauretxeak zure bisitan ikus dezakezun ondarearen zati bat baino ez dira.


Ordu batzuk baino ez dituzu? Hona hemen Getxo denbora laburrean bisitatzeko ideia batzuk:

1- Algortako Portu Zaharreko pintxoen ibilbidea

Pintxoen ibilbidea egin dezakezu Getxoko txoko xarmagarrienetako batean: Algortako Portu Zaharrean. Arrantza portu zaharrak itsas esentzia mantentzen du etxe zurien, kale estuen eta Bizkaiko golkora begira dauden terrazen artean. Algortako metro-geltokitik minutu gutxira dago, eta itsasoaren aurrean gosea pizteko edo pintxo batzuk jateko leku ezin hobea da.


Goizean bisitatzea gomendatzen dugu —giroa biziagoa denean—, eta, aldi berean, Ereagako pasealekutik ostera bat egitea. Bertan, tokiko sukaldaritza egiten duten hainbat jatetxe aurkituko dituzu.

 

  •  Kokapena eta nola heldu

 Informazio gehiago ezagutu nahi baduzu, sakatu esteka honetan  

2- Taxi tourra Getxon:

Getxo bisitatzeko denbora gutxi baduzu, taxi tourra txoko entzutetsuenak ezagutzeko modu eroso eta azkarra da. Ibilbide zirkularra da, eta hainbat auzo zeharkatzen ditu: Areeta, Neguri, Algorta eta Andra Mari. Abiapuntuan edo bisitariak erabakitzen duen lekuan amaitu daiteke.

 Bilibilbide hauta ditzakezu:

1-Monumentuz beteriko kostaldea (20 minutu/32 € taxi bakoitzeko):

Ezin hobea da lehen kontaktua egiteko. Getxoko punturik adierazgarrienak zeharkatzen ditu, Bizkaia Zubitik Algortako Portu Zaharreraino. Ez da geldialdirik. Gehienez ere 4 pertsona taxi bakoitzeko.

2- Getxo oso-osorik (60 minutu/53 € taxi bakoitzeko):

Gelditu, argazkiak egin eta Getxo xehetasun handiagoz ezagutu nahi dutenentzat dago pentsatua. Geldialdiak egiten dira, eta ibilbidea malgua izan daiteke  Aurreko aukeran bezala, taxi bakoitzeko, gehienez ere, 4 pertsona joan daitezke.

 

  • Informazioa eta erreserbak:

BIZKAITAXI (+34)944915353    www.bizkaitaxi.com

  • Erreserbak

Descarga App Puerto Viejo en Google Play

Disponible en app store

 

Informazio gehiago ezagutu nahi baduzu, sakatu esteka honetan  

3- Getxoko itsaslabarretatik ibilbidea (Galea eta Aixerrota)

Paseo horri esker, EAEko kostaldeko paisaia ikusgarrienetako batzuk ikusiko dituzu. Natura, ondarea eta historia uztartzen dituen ibilbide irisgarri eta oso bisuala da. Galeako ibilbideak Getxoko itsaslabar apartekoak zeharkatzen ditu, Kantauri itsasora eta Nerbioi ibaiaren bokalera begira.


Bidean zehar, gelditu eta ikustea merezi duten hainbat puntu interesgarri aurkituko dituzu. Horietako bat Aixerrota da. 1727an eraiki zuten, lehorte luze batengatik errota tradizionalak urik gabe gelditu zirenean. Haize-errota hori —ez da oso ohikoa inguruan— irtenbide praktikoa izan zen, eta gaur egun jatorrizko egiturari eusten dio.


Galea lurmuturrerantz jarraitzen du ibilbideak. Bertan, Galeako gotorlekua dago, XVIII. mendeko eraikuntza militar zahar bat, Bilboko porturanzko merkataritza-trafikoa babesteko erabiltzen zena. Itsaslabarraren gainaldean zegoen, eta harrizko hormak, kanoi-zuloak eta soldaduei ostatu emateko eta munizioa gordetzeko eremuak zituen. Gaur egun, erabilera militarrean kontserbatzen ez bada ere, kostaldearen defentsa-iraganaren sinboloa da oraindik.


Ibilbide osoa oinezkoentzako pasealeku egokitu batetik egiten da. Ibilbide ezin hobea da jarduera lasaia, naturarekin kontaktuan dagoena eta kultura- eta paisaia-balioz betea egin nahi dutenentzat. Pasealekuan, eserlekuak, begiratokiak eta Bizkaiko itsasertzeko bista berezienetako bat ikusteko espazioak daude.

 

  • Kokapena eta nola heldu

 

4- Bisitatu Areetako Bizkaia Zubia

Bizkaia Zubia, Zubi Esekia izenaz ere ezaguna, Getxoko ingeniaritzaren ikurra dugu, eta Bilboko industria-garaiko monumentu handietako bat. Areeta auzoaren eta Portugaleteren arteko loturak errazteko helburuaz eraiki zuten 1893. urtean, ontzien trafikoa eragotzi barik, garai hartan garrantzi handikoa baitzen.


UNESCOk gizateriaren ondare gisa aitortua, Bizkaia Zubia ezinbesteko bisita da Getxora iristen den edonorentzat. Bista ikusgarriak eta balio historikoa ditu, eta, horregatik, EAEko turismo industrialaren altxorretako bat da. Oinezkoentzako pasabidera igota (50 metroko altueran dago), goialdetik ikus daitezke Nerbioi ibaiaren bokalea, Abra eta Getxo eta Portugaleteko kostaldea. Esperientzia osatzeko, ontzitxoan itzultzea gomendatzen dizugu, hau da, gaur egun ere martxan dagoen transbordadore esekian.


Gainera, audiogida bat ere badago hainbat hizkuntzatan. Ezin hobea da zubiaren historia, arkitektura eta bitxikeriak zehatz-mehatz ezagutzeko. Algortako Portu Zaharretik 3,4 km ingurura dago zubia, eta, beraz, posible da itsasoaren alboan paseo atsegin bat ematea, Ereagako pasealekua zeharkatuz eta inguruneaz gozatuz. Areetako metro-geltokitik ere erraz irits zaitezke.

  • Bizkaia Zubia. Ordutegia eta prezioa:

Denbora guztian dabil, 00:00etatik 05:00etara izan ezik. Ordu-tarte horretan, orduro abiatzen da. 

Bisita oinezkoen pasabidera

Anima zaitez Bizkaia Zubiko igogailu panoramikoan igotzera eta oinezkoentzako pasabidea zeharkatzera, Nerbioi ibaiaren bokaleko ikuspegi onenez gozatzeko. Pasabiderako sarrerak Bizkaia Zubiaren dendan bertan eros daitezke.

Bisita oinezkoen pasabidera: Prezioa: Pasabidea 10 €

- Audiogida: 3 €

Bisita gidatuak

Bizkaia Zubia edo Zubi Esekia gida profesional baten eskutik bisita daiteke. Informazio gehiago nahi baduzu, Bizkaia Zubiaren webgune ofiziala kontsulta dezakezu.


Bisita gidatua + pasabiderako sarrera: 45 euro.

Bisita horretarako, aldez aurretik erreserbatu behar da, formulario hau betez.

Pasabiderako sarrerak Bizkaia Zubiaren dendan bertan daude eskuragarri.

 

  • Harremanetarako telefono-zenbakia

    Bizkaia Zubia  (+34)944801012

 

  • Kokapena eta nola heldu

 

5- Algortara igoera igogailu panoramikotik

Ibilbide berdingabea proposatzen dizugu. Gozatu Ereagako hondartzan dagoen Getxoko igogailu panoramikoko bista zoragarriez. Bertan, Maria Kristinako begiratokira iritsiko zara, eta bista ederren argazkiak atera ahal izango dituzu. Ibilbideak Basagoiti etorbidetik jarraituko du. Bertan, Getxoko pintxorik onenetako batzuk dastatu ahal izango dituzu, baita diseinu-dendak bisitatu eta Algortako azokan geldialdi bat egin ere.


Ibilbidea osatzeko, Portu Zaharra bisitatuko duzu, eta Ereagara jaitsiko zara, bertako kale ederretatik.


Algortako arrantza-portu zaharraren berezitasunei buruz gehiago jakin nahi baduzu, eta bertako etxe ederren bitxikeriak eta historia ezagutu nahi badituzu, bisitatu zuretzat diseinatu dugun aplikazioa.


Ingurua bisitatzea pentsatzen ari bazara eta joan-etorria hobeto antolatu nahi baduzu, “Zer ikusi Getxon” orria irakurtzea gomendatzen dizugu. Bertan aurkituko dituzu tokirik entzutetsuenak eta bisitaz ahalik eta gehien gozatzeko ezinbestekoak diren planak.

   

BESTE PLANAK:

- Bizikleten alokairua.

- Getxoko hondartzak.

- Erosketak Getxon.

- Taxi zerbitzu bereziak.

-  Agenda

-  Jatetxeak

- Gourmet Espazioa

Informazio gehiago nahi izanez gero Getxoko Turismo Bulegoarekin kontaktuan jarri ahal zara hurrengo telefono zenbakian:

img telefono(+34)944910800

 

Deskargatu:

Welcome to Getxo

 Getxoko turismo-mapa

Hau ere zure interesekoa izan daiteke:

Turismo-bulegoa
Getxoren historia
Erosketak Getxon
Ohiko Sukaldaritza jatetxeak
Souvenirs

EZAGUTU GETXO

  • Ongi etorri Getxora
  • Nola heldu Getxora
  • Getxoko Turismo Bulegoa
  • Mapak eta gida turistikoak
  • Non lo egin
  • Non jan
  • Getxoko Historia
  • Inguruan bisitariak
  • Souvenirs
  • Mapa interaktiboa
  • Getxo zure txakurrarekin
  • Zein iritzi dute Getxori buruz?

ZER IKUSI

  • Bizkaia Zubia
  • Algortako Portu Zaharra
  • Getxoko kirol Portua
  • Getxoko hondartzak, Bilbotik 20 minutura
  • Itsaslabarratik ibilbidea

ZER EGIN

  • Getxoko kostako jarduerak
  • Getxo Monumentala eta Kulturala
  • Getxo aktiboa
  • Getxo gastronomikoa
  • Turismo familarra
  • Erosketak Getxon

KRUZEROAK

  • Bilboko Portua
  • Nola heldu eta aparkalekua
  • Informazio baliagarria
  • Getxo Taxi Tour 1 ordu
  • Egun erdi Getxon
  • Taxi zerbitzu bereziak

ESKAINTZA BEREZIAK

  • Getxohotel Promozioa
  • BBCard deskontuen txartela

TALDEAK

  • Taldeentzako Esperientziak
  • Ekitaldiak antolatzeko egoitzak
  • Enpresak hartzaileagoa

AGENDA

(+34)94 491 08 00 Ereaga hondartza z/g | 48992 Getxo | Turismo Bulegoaturismo@getxo.eus
Facebook
Instagram
Youtube
Pinterest
Tripadvisor
Tiktok
Linkedin
Google maps
Newsletter
Getxo Turismo Euskadi Basque Country Gobierno Vasco Turismo Diputación Foral de Bizkaia
Getxo Turismo logo DTI
Ohar legala

© 2025 Getxoko Udala/ Ayuntamiento de Getxo